29. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

LAKUNTZA

Plantilla organikoaren hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2007ko otsailaren 2ko osoko bilkuran, 2007 urteko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako plantilla organikoa idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofízialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamaziak aurkez ditzaten.

Lakuntzan, 2007ko otsailaren 5ean._Alkate udalburua, Sokorro Artieda Flores.

Iragarkiaren kodea: L0702076