II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ERROIBAR
2007ko zerga tasak
Erroibarko Udalak, 2007ko urtarrilaren 22an egindako osoko bilkuran, besteak beste, 2007ko zerga tasak onartzea erabaki zuen. Hona hemen:
1. %0,28ko karga tasa jartzea hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.
2. %0,40ko karga tasa jartzea herrilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.
3. %3ko karga tasa jartzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ) ordainarazteko.
4. 1,10 indizea jartzea jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ) ordainarazteko.
5. Hirilurren balio erreala igotzeko portzentaia: %2,1; eta tasa %8,6koa.
Erron, 2007ko urtarrilaren 29an._Alkatea, Enrique Garralda Errro.
Iragarkiaren kodea: L0702129