29. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

EGUESIBAR

Eguesibarko Udaleko ordenantza fiskalak. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2006ko azaroaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, aldaketa onetsi zuen hasiera batean hainbat ordenantza fiskaletan, baita ordenantza fiskal berriak ere. Espedientea jendaurrean egon da, iragarkia 2006ko 143. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udal honetako oholean argitaratuta, eta arauzko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez gero, behin betikoz onetsitzat jo dira. Ondotik ematen da haien testua, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzaten.

Eguesen, 2007ko urtarrilaren 17an._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

ERANSKINA

0. Ordenantza fiskal orokorra.

Artikuluetako testu hauek aldatu dira:

_22. artikulutik, testu hau: "Bortz urteren buruan preskribatuko dira ondoko eskubide eta ekintzak", eta horren ordez hau izanen da: "Lau urteren buruan ondoko eskubide eta egintzak preskribituko dira".

_31. artikulua, 1 eta 2. idatz-zatiak, honela gelditu da idatzirik:

1. Arau-hauste arin bakoitzak 6 eurotik 901,52ra bitarteko zehapena izanen du.

2. Ikuskatzaileen jardunari, beren eskumenak erabiltzen ari direlarik, kontra, uko edo traba egiten bazaio, 300,51etik 6.010,12 eurora bitarteko isuna ezarriko da.

_58. artikulua honela gelditu da idatzirik: "Ordenantzen behin betiko onespenaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dira, bi hilabeteko epean Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen direnetik hasita".

_59. artikulua honela gelditu da idatzirik: "Zilegi izanen da tributuak, eta oro har toki entitateen zuzenbide publikoko dirusarrera guztiak, kudeatu, ikuskatu eta biltzeko ekintzen kontra jotzea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen bederatzigarren tituluko II. kapituluak aurreikusten duen gisan".

8. Hirigintzako lizentziak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Eranskineko zenbatekoak euroan emanen dira hemendik goiti, eta honela geldituko dira: "Lizentzia emateko gutxieneko eskubideak: 42,07 euro".

10. Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

Ordenantza honi bertze izen hau emanen zaio: "Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza".

_1. artikulua honela gelditu da idatzirik: "Ordenantza hau ondoko arauetan xedatutakoaren babespean ezarri da: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 122. artikuluan; urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 93. artikuluan eta hurrengoetan; eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan".

_3, 4, 5, 6.1, 7, 8 eta 9. artikuluetan, "prezio publikoa" jarri ordez, "tasa" agertuko da.

_Eranskineko zenbatekoak euroan emanen dira hemendik goiti, eta honela geldituko dira:

I. epigrafea._Zoruaren aprobetxamendu bereziak.

I.1._Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 0,48 euro/metro karratua edo zatia, egunean:

I.2._Merkatu txikiak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

_Elikagai, arropa eta oinetakoen salmenta: 0,48 euro/eguna.

_Eskulanak, liburuak, numismatika eta kulturazkoak diren beste gauza batzuk saltzea: 0,48 euro/eguna.

I.3._Azoka txikiak:

_Eskulan txikiak, bisuteria eta baimena duten bertze gauza batzuk, saltoki bakoitzeko: 0,48 euro/eguna.

I.4._Kioskoak: Metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

_Egunean: 0,48 euro.

Herrietako bestetan, 3,01 euro/metro karratua edo zatia egunean eta gehienez ere 150,25 euro egunean.

I.5._Salmentetarako etxolak, jostetarako eta ikuskizunetarako muntadurak: metro karratu edo zati bakoitzeko, egunean 0,48 euro.

Herrietako bestetan, 3,01 euro/metro karratua edo zatia egunean eta gehienez ere 150,25 euro egunean.

I.6._Aldamioak: 0,18 euro egunean, zutoin edo beso bakoitzeko.

I.7._Garabiak: garabiak egiten duen okupazio bakoitzean 180,30 euroko kuota sorraraziko da. Okupazioa sei hilabete baino luzeagokoa da, 90,15 euroko bertze kuota bat sorraraziko da, hurrengo seihilekoko lehengo egunean.

I.8._Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espresuki emandako baimena dutenean, tasa ordaintzeak baimena dagoela erran nahi ez badu ere. Egun edo zatiki bakoitzeko: 0,48 euro.

I.9._Ostatu-ibilgailuak: 0,48 euro/metro karratu edo zatikia, egunean.

Herrietako bestetan, 3,01 euro/metro karratua edo zatia egunean eta gehienez ere 150,25 euro egunean.

I.10._Nolanahiko gaiak saltzeko makina automatikoak: 0,48 euro/metro karratua edo zatia, egunean.

Herrietako bestetan, 3,01 euro/metro karratua edo zatia egunean eta gehienez ere 150,25 euro egunean.

II. epigrafea._Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

_Ezarritako biltontzi bakoitzeko, urtean: 42,07 euro.

_Isurki edo gasen hodiak, metro lineal bakoitzeko, 0,24 euro urtean.

11. Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

Ordenantza honi bertze izen hau emanen zaio: "Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza".

_1. artikulua honela gelditu da idatzirik: "Ordenantza hau honako lege testuen babespean ezarri da: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 122. artikulua, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduko 93-96 artikuluak, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikulua eta hurrengoak".

_4, 5, 6.1, 7 eta 8. artikuluetan, "prezio publikoa" jarri ordez, "tasa" agertuko da.

_7. artikuluari bertze idatz-zati bat erantsi zaio (hirugarrena): "Tasaren zenbatekoa hiruhileko naturaletan hainbanatuko da, erabilpena hasteko eskatzen edo bukatzen denetan".

_Eranskinean, "Prezio publikoen eranskina" jarri ordez "Tasen eranskina" agertuko da.

_Eranskineko zenbatekoak euroan emanen dira hemendik goiti, eta honela geldituko dira:

I. epigrafea._Ibilgailuen sarbidea.

1. Turismoendako garaje pribatuak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

_1-4 ibilgailu: 15,51 euro.

_5-10 ibilgailu: 29,87 euro.

_11-25 ibilgailu: 51,21 euro.

_26-50 ibilgailu: 76,75 euro

_50 ibilgailutik goiti: 90,57 euro.

3. Ibilgailuak konpondu, garbitu eta olioztatzeko tailerrak, edozein motatakoak izanda ere, gasolindegiak eta autoak erakusteko lokalak, metro lineal bakoitzeko: 29,87 euro.

II. epigrafea._Lekua erreserbatzea.

II.1._Gau eta eguneko erreserba.

Metro lineal edo horren zati bakoitzeko, urtean: 29,87 euro.

II.3._Behin behineko erreserba.

Gutxieneko eskubideak: 12,02 euro.

12. Eguesibarko Udaleko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoaren etxez etxeko laguntza zerbitzuaren ordenantza.

_Baremoko zenbatekoak euroan emanen dira hemendik goiti, eta honela geldituko dira:

LGSaren hileko errenta per capita. Tasak.

LGSaren %65etik %180ra 3,01 euro/hila.

LGSaren %80tik %95era 6,01 euro/hila.

LGSaren %95etik %110era 9,02 euro/hila.

LGSaren %110etik %125era 12,02 euro/hila.

LGSaren %125etik %140ra 12,02 euro/hila + kostu egiazkoaren %10.

LGSaren %140tik %155era 12,02 euro/hila + kostu egiazkoaren %25.

LGSaren %155etik %170era 12,02 euro/hila + kostu egiazkoaren %50.

LGSaren %170etik %185era 12,02 euro/hila + kostu egiazkoaren %75.

(*) Ordenantza fiskal berriak sortu dira, ondotik ematen diren izen eta edukiak dituztela:

13. Udalaren kirol ikastaroetan eta kirol eskoletan irakaskuntza zerbitzua egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

1. artikulua. Kontzeptua.

Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz, Udalaren kirol ikastaroetan eta kirol eskoletan irakaskuntza zerbitzua egiteagatik.

2. artikulua. Xedea.

Tasa honen xedea da Eguesibarko Udalak antolatzen dituen kirol ikastaroetan eta kirol eskoletan irakaskuntza zerbitzua egitea; Udalaren aurrekontuari erantsiko zaizkio sortzen diren dirusarrerak.

3. artikulua. Nork ordaindu behar.

Aitzineko artikuluak aipatzen duen zerbitzua nori egiten zaion, horrexek ordaindu beharko du, baldin eta kirol ikastaroetan eta kirol eskoletan ikasle gisa matrikulatzen bada.

4. artikulua. Tarifak.

A._Aplikazio arauak.

Ordenantza honetan arautzen diren tasen ordainketa honela eginen da:

_Tarifa osoaren ordainketa kasuan kasuko jardueran izena ematean eginen da. Une horretan, "C._Tarifak" idatz-zatian ezartzen den tarifaren zenbatekoa zehazteko ematen diren inguruabarrak frogatu beharko ditu interesatuak, agiri bidez frogatu ere.

Ordainketa hori Eguesibarko Udalak ezartzen duen gisara egin beharko da. Banku bidez helbideratuz egin beharra ezarriz gero, gertatzen diren gastuak kontuaren titularraren bizkar izanen dira, kontzeptu horretan igorritako ordainagaria itzultzen bada.

Jardueren zenbatekoak ordaintzen ez diren bitartean edo aitzineko ekitaldietatik ordaindu gabeko zenbatekorik gelditzen den bitartean ez da izen ematea gauzatzen ahalko ezta, beraz, jardueretan hasten ahalko ere.

Borondatezko epean ordaintzen ez diren kuotak edo epe horretan itzultzen direnak, premiamendu bidez ordainaraziko dira, legez tokatzen diren errekarguekin.

Ordenantza honen arau osagarria izanen da kirol ikastaroetan eta Udalaren kirol eskoletan argibide orokor gisa xedatzen dena.

B._Tarifak itzultzea.

Ordaindu behar duenari egozten ahal ez zaizkion arrazoiengatik jarduera gauzatzen ez bada, ordaindua itzuliko zaie.

Irteerak idatziz jakinaraziko beharko zaizkio Eguesibarko Udalari, horien arrazoia zehaztuta, eta eskubidea izanen dute ordaindutako kuota itzul dakien, betiere horretarako arrazoi zuzenik bada eta ikastaroa hasi ez bada.

Arrazoirik gabeko 8 huts egiten duten ikasleek bertzerik gabe irten beharko dute eskoletatik eta ez dute ordaindutako tarifa itzulia izateko eskubiderik.

C._Tarifak.

_Erabiltzaileak, orokorrean:

C.1._Udalaren kirol eskolak: 124,20 euro.

C.2._Kirol ikastaroak: 1,81 euro/ordua.

C.3._Golf ikastaroak: 10,97 euro/ordua.

_Eguesibarren erroldaturiko erabiltzaileak:

C.1._Udalaren kirol eskolak: 83,21 euro.

C.2._Kirol ikastaroak: 1,21 euro/ordua.

C.3._Golf ikastaroak: 7,35 euro/ordua.

_Eguesibarren erroldaturiko familia ugariak:

C.1._Udalaren kirol eskolak: 62,1 euro.

C.2._Kirol ikastaroak: 0,91 euro/ordua.

C.3._Golf ikastaroak: 5,49 euro/ordua.

_Gizarte egoera zailean egoteagatik eta/edo adingabeak babestu behar izateagatik, Gizarte Zerbitzuen Zinegotzigoak proposatzen ahalko du gizarte zerbitzuen erabiltzaileendako Udalaren kirol jardueretan izen ematea merkeagoa edo dohainik izatea. Proposamenarekin batean, txosten bat aurkeztu beharko da, Udalaren Gizarte Zerbitzuen Alorreko gizarte langileek sinatua, proposamenaren justifikazioa bilduko duena.

Ikastaroek zenbat irauten duten, horren ariora ezarriko da erabiltzaileek ordaindu beharreko zenbatekoa.

5. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Eguesibarko Udaleko Alkatetzari dagokio udal jardueretan izen emandakoen kontrako zehapen neurriak ezartzea, portaera arauak eta udal ondasunak babestu beharrez.

Zehapenera iristeko prozedura:

Ordenantza honetan ezarritako arauetan edozein ez betetzeak ekartzen ahal du monitore batek edo horretarako ahalmena duen per- tsonak inor jardueratik aurreneurriz bidaltzea.

Monitoreak edo horretarako ahalmena duenak txosten bat eta arau-hauslearen datuak igorriko ditu Udalera, bidezko zehapen neurriak har ditzan ordenantza honetan oinarrituta. Zehapen horiek arau-hausleari jakinaraziko zaizkio. Ematen diren ebazpenen aurka, egungo legerian oro har ezarritako errekurtsoak aurkezten ahalko dira, eta errekurtsoak ebatzi arte, udal jardueratik aldi baterako edo behin betikoz kanporatu den erabiltzailea ezin izanen da sartu.

Hutsegiteen sailkapena:

_Hutsegite arinak.

_Hutsegite larriak.

_Hutsegite oso larriak.

a) Hauek dira hutsegite arinak:

_Eremu bakoitzaren araudi berariazkoa ez begiratzea.

_Espresuki debekatutako aldeetan jan-edatekoak edo beirazko ontziak sartzea.

_Takillak modu desegokian erabiltzea.

_Instalazioen ardura duten langile akreditatuen erranei kasurik ez egitea.

b) Hauek dira hutsegite larriak:

_Liskar edo eraso fisikoak piztea edo haietan parte hartzea.

_Instalazioetan animaliak sartzea.

_Instalazioak hondatzen dituzten gaiak sartzea.

_Soropila eta/edo kanpo aldeak nahita zikintzea edo hondatzea.

_Igerilekuetako uraren kalitatea hondatzea.

_Kirol instalazio, ekipamendu eta/edo materialetan listu edo pixa egitea edo zikintzea.

_Hiru hutsegite arin egitea.

_Instalazioan sartzeko karneta bertze edonori uztea instalazioan sartzeko.

_Bertze erabiltzaileen edo arau-hauslearen beraren segurtasunari eragin diezaiokeen bertze edozein arau-hauste.

_Kirol instalazioko edozein higigarri edo higiezin hondatzea.

_Instalazioaren barrenean ordena larriki nahastea dakarren edozer egitea edo ez egitea.

c) Hutsegite oso larriak:

_Hiru hutsegite larri egitea.

_Materiala ebastea.

_Instalazioen arduradunei eta/edo monitoreei gorputzez edo hitzez eraso egitea.

_Erabiltzaileen gauzak ebastea.

_Urtebetean hiru arau-hauste larri egitea.

_Instalazioen barrenean bizikidetzari, ordenari eta segurtasunari bereziki eragiten dieten jarduketak.

_Instalazioen erabilera eragoztea erabiltzeko eskubidea dutenei.

_Instalazioen funtzionamendu arrunta galaraztea edo horretarako oztopo larriak jartzea.

_Hornidura, azpiegiturak, elementuak edo instalazioak modu larrian hondatzea.

Hutsegite arinek ekarriko duten zehapena instalazioa 3tik 5 egunera bitarte erabili ezina izanen da; orobat, 25etik 60 eurora bitarteko isuna ekarriko dute eta egindako kalteak konpondu beharko dira.

Hutsegite larriek ekarriko duten zehapena instalazioa 15 egunetik hilabete batera bitarte erabili ezina izanen da; orobat, 61etik 300 eurora bitarteko isuna ekarriko dute eta egindako kalteak konpondu beharko dira.

Hutsegite oso larriek ekarriko duten zehapena instalazioa erabili ezina izanen da, gutxienez hilabetez eta gehienez sekulako, Udalak arau-hauslearen aurka abiarazten ahal dituen legezko egintzak ukatu gabe; orobat, 301etik 600 eurora bitarteko isuna ekarriko dute eta egindako kalteak konpondu beharko dira.

Hutsegite oso larriak hiru urteren buruan preskribatuko dira, larriak bi urteren buruan eta arinak sei hilabeteren buruan. Hutsegite oso larrietan ezartzen diren zehapenak hiru urteren buruan preskribatuko dira, hutsegite larrietan ezartzen direnak bi urteren buruan, eta hutsegite arinetan ezartzen direnak urtebetean.

Ematen diren ebazpenen kontra, indarra duen legerian kasu orokorretarako ezarritako errekurtsoak aurkezten ahal dira.

Errekurtso horiek ebazten diren arte, udal jardueratik aldi baterako edo behin betikoz kanporatu den erabiltzailea ezin izanen da instalaziora sartu.

_Zehapen araubideari aplikatzen ahal zaion araudia ondoko hauei jarraikiko zaie: Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen IX. titulua, "Zehapen ahalmena", eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen XI. titulua.

Arau-hausteez, haien kalifikazio ezberdinez, haiei dagozkien zehapenez eta zehapen prozeduraz den bezainbatean artikulu honetan jasotzen ez den orotan, Eguesibarko Udaleko Ordenantza fiskal orokorrak xedatzen duenari jarraikiko zaio, baita, modu subsidiarioan, Tributuei buruzko Lege Orokorrari ere, hori guztia deusetan ukatu gabe arau-hausleek izan ditzaketen gainerako erantzukizun zibil eta penal guztiak.

Azken xedapena._Indarra hartzea.

Ordenantza honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra, eta 2007ko urtarrilaren 1ean hasiko da aplikatzen, eta indarrean egonen da beti harik eta aldatzen edo indargabetzen den arte.

14. Udalaren kultura eta hizkuntza ikastaroetan irakaskuntza zerbitzua egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

1. artikulua. Kontzeptua.

Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz, Udalaren kultura eta hizkuntza ikastaroetan irakaskuntza zerbitzua egiteagatik.

2. artikulua. Xedea.

Tasa honen xedea da Eguesibarko Udalak antolatzen dituen kultura eta hizkuntza ikastaroetan irakaskuntza zerbitzua egitea; Udalaren aurrekontuari erantsiko zaizkio sortzen diren dirusarrerak.

3. artikulua. Nork ordaindu behar.

Aitzineko artikuluak aipatzen duen zerbitzua nori egiten zaion, horrexek ordaindu beharko du, baldin eta kultura eta hizkuntza ikastaroetan ikasle gisa matrikulatzen bada.

4. artikulua. Tarifak.

A._Aplikazio arauak.

Ordenantza honetan arautzen diren tasen ordainketa honela eginen da:

_Tarifa osoaren ordainketa kasuan kasuko jardueran izena ematean eginen da. Une horretan, "C._Tarifak" idatz-zatian ezartzen den tarifaren zenbatekoa zehazteko ematen diren inguruabarrak frogatu beharko ditu interesatuak, agiri bidez frogatu ere.

Ordainketa hori Eguesibarko Udalak ezartzen duen gisara egin beharko da. Banku bidez helbideratuz egin beharra ezarriz gero, gertatzen diren gastuak kontuaren titularraren bizkar izanen dira, kontzeptu horretan igorritako ordainagaria itzultzen bada.

Jardueren zenbatekoak ordaintzen ez diren bitartean edo aitzineko ekitaldietatik ordaindu gabeko zenbatekorik gelditzen den bitartean ez da izen ematea gauzatzen ahalko ezta, beraz, jardueretan hasten ahalko ere.

Borondatezko epean ordaintzen ez diren kuotak edo epe horretan itzultzen direnak, premiamendu bidez ordainaraziko dira, legez tokatzen diren errekarguekin.

Ordenantza honen arau osagarria izanen da kultura eta hizkuntza ikastaroetan argibide orokor gisa xedatzen dena.

B._Tarifak itzultzea.

Ordaindu behar duenari egozten ahal ez zaizkion arrazoiengatik jarduera gauzatzen ez bada, ordaindua itzuliko zaie.

Irteerak idatziz jakinaraziko beharko zaizkio Eguesibarko Udalari, horien arrazoia zehaztuta, eta eskubidea izanen dute ordaindutako kuota itzul dakien, betiere horretarako arrazoi zuzenik bada eta ikastaroa hasi ez bada.

Arrazoirik gabeko 8 huts egiten duten ikasleek bertzerik gabe irten beharko dute eskoletatik eta ez dute ordaindutako tarifa itzulia izateko eskubiderik.

C._Tarifak.

_Erabiltzaileak, orokorrean:

C.1._Kultura ikastaroak 2,90 euro/ordua.

C.2._Ingeles ikastaroak: 5,71 euro/ordua.

C.3._Frantses ikastaroak: 2,68 euro/ordua.

C.4._Euskara ikastaroak: 4,46 euro/ordua.

_Eguesibarren erroldaturiko erabiltzaileak:

C.1._Kultura ikastaroak 1,94 euro/ordua.

C.2._Ingeles ikastaroak: 3,83 euro/ordua.

C.3._Frantses ikastaroak: 1,80 euro/ordua.

C.4._Euskara ikastaroak: 2,99 euro/ordua.

_Eguesibarren erroldaturiko familia ugariak:

C.1._Kultura ikastaroak 1,45 euro/ordua.

C.2._Ingeles ikastaroak: 2,86 euro/ordua.

C.3._Frantses ikastaroak: 1,34 euro/ordua.

C.4._Euskara ikastaroak: 2,23 euro/ordua.

_Gizarte egoera zailean egoteagatik eta/edo adingabeak babestu behar izateagatik, Gizarte Zerbitzuen Zinegotzigoak proposatzen ahalko du gizarte zerbitzuen erabiltzaileendako Udalaren kirol jardueretan izen ematea merkeagoa edo dohainik izatea. Proposamenarekin batean, txosten bat aurkeztu beharko da, Udalaren Gizarte Zerbitzuen Alorreko gizarte langileek sinatua, proposamenaren justifikazioa bilduko duena.

Ikastaroek zenbat irauten duten, horren ariora ezarriko da erabiltzaileek ordaindu beharreko zenbatekoa.

5. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Eguesibarko Udaleko Alkatetzari dagokio udal jardueretan izen emandakoen kontrako zehapen neurriak ezartzea, portaera arauak eta udal ondasunak babestu beharrez.

Zehapenera iristeko prozedura:

Ordenantza honetan ezarritako arauetan edozein ez betetzeak ekartzen ahal du monitore batek edo horretarako ahalmena duen per- tsonak inor jardueratik aurreneurriz bidaltzea.

Monitoreak edo horretarako ahalmena duenak txosten bat eta arau-hauslearen datuak igorriko ditu Udalera, bidezko zehapen neurriak har ditzan ordenantza honetan oinarrituta. Zehapen horiek arau-hausleari jakinaraziko zaizkio. Ematen diren ebazpenen aurka, egungo legerian oro har ezarritako errekurtsoak aurkezten ahalko dira, eta errekurtsoak ebatzi arte, jardueratik aldi baterako edo behin betikoz kanporatu den erabiltzailea ezin izanen da sartu.

Hutsegiteen sailkapena:

_Hutsegite arinak.

_Hutsegite larriak.

_Hutsegite oso larriak.

a) Hauek dira hutsegite arinak:

_Eremu bakoitzaren araudi berariazkoa ez begiratzea.

_Espresuki debekatutako aldeetan jan-edatekoak edo beirazko ontziak sartzea.

_Instalazioen ardura duten langileen erranei kasurik ez egitea.

b) Hauek dira hutsegite larriak:

_Liskar edo eraso fisikoak piztea edo haietan parte hartzea.

_Instalazioak hondatzen dituzten gaiak sartzea.

_Kirol instalazio, ekipamendu eta/edo materialetan listu edo pixa egitea edo zikintzea.

_Hiru hutsegite arin egitea.

_Bertze erabiltzaileen edo arau-hauslearen beraren segurtasunari eragin diezaiokeen bertze edozein arau-hauste.

_Instalazioko edozein higigarri edo higiezin hondatzea.

_Instalazioaren barrenean ordena larriki nahastea dakarren edozer egitea edo ez egitea.

c) Hutsegite oso larriak:

_Hiru hutsegite larri egitea.

_Kirol materiala ebastea.

_Instalazioen arduradunei gorputzez edo hitzez eraso egitea.

_Erabiltzaileen gauzak ebastea.

_Urtebetean hiru arau-hauste larri egitea.

_Instalazioen barrenean bizikidetzari, ordenari eta segurtasunari bereziki eragiten dieten jarduketak.

_Instalazioen erabilera eragoztea erabiltzeko eskubidea dutenei.

_Instalazioen funtzionamendu arrunta galaraztea edo horretarako oztopo larriak jartzea.

_Hornidura, azpiegiturak, elementuak edo instalazioak modu larrian hondatzea.

Hutsegite arinek ekarriko duten zehapena instalazioa 3tik 5 egunera bitarte erabili ezina izanen da; orobat, 25etik 60 eurora bitarteko isuna ekarriko dute eta egindako kalteak konpondu beharko dira.

Hutsegite larriek ekarriko duten zehapena instalazioa 15 egunetik hilabete batera bitarte erabili ezina izanen da; orobat, 61etik 300 eurora bitarteko isuna ekarriko dute eta egindako kalteak konpondu beharko dira.

Hutsegite oso larriek ekarriko duten zehapena instalazioa erabili ezina izanen da, gutxienez hilabetez eta gehienez sekulako, Udalak arau-hauslearen aurka abiarazten ahal dituen legezko egintzak ukatu gabe; orobat, 301etik 600 eurora bitarteko isuna ekarriko dute eta egindako kalteak konpondu beharko dira.

Hutsegite oso larriak hiru urteren buruan preskribatuko dira, larriak bi urteren buruan eta arinak sei hilabeteren buruan. Hutsegite oso larrietan ezartzen diren zehapenak hiru urteren buruan preskribatuko dira, hutsegite larrietan ezartzen direnak bi urteren buruan, eta hutsegite arinetan ezartzen direnak urtebetean.

Ematen diren ebazpenen kontra, indarra duen legerian kasu orokorretarako ezarritako errekurtsoak aurkezten ahal dira.

Errekurtso horiek ebazten diren arte, udal jardueratik aldi baterako edo behin betikoz kanporatu den erabiltzailea ezin izanen da instalaziora sartu.

_Zehapen araubideari aplikatzen ahal zaion araudia ondoko hauei jarraikiko zaie: Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen IX. titulua, "Zehapen ahalmena", eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen XI. titulua.

Arau-hausteez, haien kalifikazio ezberdinez, haiei dagozkien zehapenez eta zehapen prozeduraz den bezainbatean artikulu honetan jasotzen ez den orotan, Eguesibarko Udaleko Ordenantza fiskal orokorrak xedatzen duenari jarraikiko zaio, baita, modu subsidiarioan, Tributuei buruzko Lege Orokorrari ere, hori guztia deusetan ukatu gabe arau-hausleek izan ditzaketen gainerako erantzukizun zibil eta penal guztiak.

Azken xedapena._Indarra hartzea.

Ordenantza honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra, eta 2007ko urtarrilaren 1ean hasiko da aplikatzen, eta indarrean egonen da beti harik eta aldatzen edo indargabetzen den arte.

15. Eguesibarko Udalak Olatzen duen kiroldegiko zerbitzu eta jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

1. artikulua. Kontzeptua.

Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz, Eguesibarko Udalak Olatzen duen kiroldegiko zerbitzu eta jarduerak egiteagatik.

2. artikulua. Xedea.

Tasa honen xedea izanen da Eguesibarko Udalak Olatzen duen kiroldegiko zerbitzu eta jarduera guztiak, tarifen laukian biltzen direnak.

3. artikulua. Nork ordaindu behar.

Aitzineko artikuluak aipatzen dituen zerbitzu eta jardueren onuraduna nor den, horrexek ordaindu beharko du, baldin eta kiroldegiko abonatua bada, hango ikastaroetan izena ematen badu, instalazioak aldian behin erabiltzen baditu edo hango zerbitzu batzuk erabiltzen baditu.

4. artikulua. Tarifak:

A._Tarifak.

Errold: Eguesibarren erroldatua.

Ez errold.: Eguesibarren erroldatu gabea.

.Hasierako sarrera

ERROLDATUAK ERROLDATU GABEAK

euroak euroak

0 - 3 urte -

4 - 13 urte 34,65 51,9

14 - 17 urte 115,9 173,5

18 - 64 urte 144,9 216,9

> 65 urte 106,6 159,6

.Urteko abonamendua

ERROLD. FAM. EZ ERR. FAM.

0 - 3 urte - - - -

4 - 13 urte 2,28 3,42 1,71 2,56

14 - 17 urte 10,45 15,63 7,84 11,72

18 - 64 urte 12,14 18,11 - -

> 65 urte 8,59 12,73 - -

.Udako abonamendua

ERROLDATUAK ERROLDATU GABEAK

euroak euroak

0 - 3 urte 0 0

4 - 13 urte 64 96

14 - 17 urte 87,8 131,7

18 - 64 urte 112,60 168,9

> 65 urte 64 96

.Neguko abonamendua

ERROLDATUAK ERROLDATU GABEAK

euroak euroak

Igerilekuak 96,26 136,62

Igerilekuak+Musk. 129,38 188,37

.Eguneko sarrerak

ERROLDATUAK ERROLDATU GABEAK

euroak euroak

0 - 3 urte - -

4 - 13 urte 5,1 7,6

14 - 17 urte 6,8 10,25

18 - 64 urte 8,1 12,1

> 65 urte 5,1 7,6

.Frontoia - tenisa - solariuma - masajea

-Frontoia, argirik gabe: 4,30 euro.

-Frontoia, argiarekin: 6,31 euro.

-Frontoia, laguna, argirik gabe: 5,37 euro.

-Frontoia, laguna, argiarekin: 7,89 euro.

-Tenisa, argirik gabe: 3,42 euro.

-Tenisa, argiarekin: 6,83 euro.

-Solariuma, abonatuak: 4,30 euro.

-Solariuma, abonatu gabeak: 6,83 euro.

-Kirol pista: 43,88 euro.

-Kirol pista, argiarekin: 46,99 euro.

-Masajea, abonatuak: 23,60 euro.

Oharra: frontoia, tenisa eta pistaren ordubeteko alokairua, abonatuendako bakarrik.

.Muskulazio aretoa - Hiruhilekoa

-14 - 17 urte 6,21 euro.

-18 - 65 urte 18,63 euro.

-> 65 urte: 6,21 euro.

.Kirol ikastaroak erabilera anitzeko gelan (urritik maiatzera)

EGUN 1/AST. EGUN 2/AST.

euroak euroak

Abonatuak 46,5 93

Abonatu gabe erroldatuak 62 124

Abonatu gabe erroldatu gabeak 113,6 227,2

.Haurren igeriketa, hiruhilekoa - 30' saioa

EGUN 1/AST. EGUN 2/AST.

euroak euroak

Abonatuak 29 58

Abonatu gabe erroldatuak 47,6 95,2

Abonatu gabe erroldatu gabeak 70,25 140,50

.Helduen igeriketa, hiruhilekoa - 45' saioa

EGUN 1/AST. EGUN 2/AST.

euroak euroak

Abonatuak 34,7 69,40

Abonatu gabe erroldatuak 62,6 125,2

Abonatu gabe erroldatu gabeak 86,95 173,90

.Haurren tenisa - hiruhilekoa

EGUN 1/AST. EGUN 2/AST.

euroak euroak

Abonatuak 34,15 68,30

Abonatu gabe erroldatuak 55,9 111,80

Abonatu gabe erroldatu gabeak 83,85 167,7

.Helduen tenisa - hiruhilekokoa - 2 egun/ast.

-Abonatuak: 98,35 euro.

-Abonatu gabe erroldatuak: 164,6 euro.

-Abonatu gabe erroldatu gabeak: 244,25 euro.

.Karnetak berritzea: 6,22 euro.

.Ordainagiri itzulia: 3,12 euro.

B._Aplikazio arauak.

Tasak ordaintzeko arauak instalazioaren barne araudiaren erregelamenduan ezarriko dira; hura osoko bilkuran onetsiko da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emanen.

5. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenak instalazioaren barne araudiaren erregelamenduan ezarriko dira; hura osoko bilkuran onetsiko da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emanen.

Azken xedapena._Indarra hartzea.

Ordenantza honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra, eta 2007ko urtarrilaren 1ean hasiko da aplikatzen, eta indarrean egonen da beti harik eta aldatzen edo indargabetzen den arte.

16. Udalaren Sarrigurengo kirol hiriko zerbitzu eta jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza

1. artikulua. Kontzeptua.

Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz, Sarrigurengo kirol hiriko zerbitzu eta jarduerak egiteagatik.

2. artikulua. Xedea.

Tasa honen xedea izanen da Sarrigurengo kirol hiriko zerbitzu eta jarduera guztiak, tarifen laukian biltzen direnak.

3. artikulua. Nork ordaindu behar.

Aitzineko artikuluak aipatzen dituen zerbitzu eta jardueren onuraduna nor den, horrexek ordaindu beharko du, baldin eta Sarrigurengo kirol hiriko abonatua bada, hango ikastaroetan izena ematen badu, instalazioak aldian behin erabiltzen baditu edo hango zerbitzu batzuk erabiltzen baditu.

4. artikulua. Tarifak:

A._Aplikazio arauak.

Ordenantza honetan arautzen diren tasen ordainketa honela eginen da:

Ordainketa hori Eguesibarko Udalak ezartzen duen gisara egin beharko da. Banku bidez helbideratuz egin beharra ezarriz gero, gertatzen diren gastuak kontuaren titularraren bizkar izanen dira, kontzeptu horretan igorritako ordainagaria itzultzen bada.

B._Tarifak.

.Hasierako sarrera

ERROLDATUAK ERROLDATU GABEAK

euroak euroak

0 - 3 urte - 36,16

4 - 13 urte 34,65 51,9

14 - 17 urte 115,9 173,5

18 - 64 urte 144,9 216,9

> 65 urte 106,6 159,6

.Urteko abonamendua - hileko kuota

ERROLD. FAM. EZ ERR. FAM.

0 - 3 urte - 2,14 0 1,50

4 - 13 urte 3,72 5,58 2,60 3,91

14 - 17 urte 17,11 25,66 11,98 17,96

18 - 64 urte 19,99 29,98 13,99 20,99

> 65 urte 14,05 21,08 9,84 14,76

.Udako abonamendua

ERROLDATUAK ERROLDATU GABEAK

euroak euroak

0 - 3 urte - 11,26

4 - 13 urte 64 96

14 - 17 urte 87,8 131,7

18 - 64 urte 112,60 168,9

> 65 urte 64 96

.Igerilekuko ab., neg. goiz.

ERROLDATUAK ERROLDATU GABEAK

euroak euroak

18 - 65 urte 108,11 162,17

> 65 urte 64,87 97,30

.Igerilekuko ab., neg. goiz. + musk.

ERROLDATUAK ERROLDATU GABEAK

euroak euroak

18 - 65 urte 148,92 223,38

> 65 urte 89,35 134,03

.Eguneko sarrerak

ERROLDATUAK ERROLDATU GABEAK

euroak euroak

0 - 3 urte - 2,01

4 - 13 urte 5,1 7,6

14 - 17 urte 6,8 10,25

18 - 64 urte 8,1 12,1

> 65 urte 5,1 7,6

.Kirol ikastaroak erabilera anitzeko gelan (urritik maiatzera), helduendako

EGUN 1/AST. EGUN 2/AST.

euroak euroak

Abonatuak 46,5 93

Abonatu gabe erroldatuak 62 124

Abonatu gabeak 113,6 227,20

.Kirol ikastaroak erabilera anitzeko gelan (urritik maiatzera), haur eta 65 urtetik goitikoendako

EGUN 1/AST. EGUN 2/AST.

euroak euroak

Abonatuak 27,9 55,8

Abonatu gabe erroldatuak 37,2 74,4

Abonatu gabeak 68,2 136,4

.Abonamendu orotarakoa: inolako mugarik gabe, ez jarduera ez egun ez ordu. Abonatuendako soilik (euro/hila).

-18 - 64 urte 21,40 euro.

-> 65 urte: 12,84 euro.

.Haurren igeriketa, hiruhilekoa - 30' saioa

EGUN 1/AST. EGUN 2/AST.

euroak euroak

Abonatuak 29 58

Abonatu gabe erroldatuak 47,6 95,20

Abonatu gabeak 70,25 140,50

.Helduen igeriketa, hiruhilekoa - 45' saioa

EGUN 1/AST. EGUN 2/AST.

euroak euroak

Abonatuak 34,7 69,40

Abonatu gabe erroldatuak 62,6 125,20

Abonatu gabeak 86,95 173,90

.65 urtetik goitikoen igeriketa, hiruhilekoa - 45' saioa

EGUN 1/AST. EGUN 2/AST.

euroak euroak

Abonatuak 34,7 69,40

Abonatu gabe erroldatuak 62,6 125,2

Abonatu gabeak 86,95 173,9

.Entrenatzaile pertsonala. Prezioa/ordua/erabiltzailea urteko abonatua.

-Banako 1en ordua: 30 euro.

-2 erabiltzaileren ordua: 22 euro.

-3 erabiltzaileren ordua: 20 euro.

.Karnetak berritzea: 6,22 euro.

.Ordainagiri itzulia: 3,12 euro.

.Fisioterapia, estetika eta masaje zerbitzuak

ABONATU GABEAK

Masaje urrintsu erlaxatzailea 30 25 21

Kirol masajea 60 40 34

Drainatze linfatikoa 60 40 34

Uzkurdurak kentzeko masajea 35 30

Artikul. errehabilitazioa: zaintiratuak 40 34

Norbanarendako diagnostiko eta

tratamendua 40 34

ABONATU GABEAK

Zirkulazio masajea 45 min 35 30

Masaje hidratatzailea 45 min 35 30

Masaje sendogarria 45 min 35 30

Masaje antizelulitikoa 45 min 35 30

Bizkarreko masajea 20 min 20 17

Hanketako masajea 20 min 20 17

Oinetako masajea 20 min 20 17

Oinetako erreflexu masajea 30 min 30 25

Burezurreko masajea 20 min 20 17

ABONATU GABEAK

Shi-Zen Spa 60 min 30 25

Holistic massage Obsidiana 75 min 65 54

Holistic Tahi Ritual 60 min 50 42

ABONATU GABEAK

Thalasso Renew tratamendua 60 min 40 34

Stress Black tratamendua 60 min 40 34

Deluxe hidratazioa 60 min 40 34

Hanka nekatuak 60 min 40 34

ABONATU GABEAK

Choco Therapi Spa 105 min 75 62

Peeling kakao erara 50 min 50 42

De luxe bilgarria 75 min 60 50

Wine Therapy Spa 105 min 75 62

Peeling ardoterapiakoa 50 min 50 42

Ardozko bilgarri erlaxatzailea

edo sendogarria 75 min 60 50

Excellent Coffe 105 min 75 62

Spa Therapy perlazkoa 105 min 100 83

Spa Therapy urrezkoa 105 min 100 83

ABONATU GABEAK

Bainu minerala 20 min 20 17

Bainua olioekin 20 min 20 17

Bainua itsas-belarrekin 20 min 20 17

Bainu zetazko azala 20 min 20 17

ABONATU GABEAK

Zitro-esfoliazioa 20 17

Sense Massage 20 17

ABONATU GABEAK

Aurpegiko garbiketa 60 min 40 34

Facial Express 60 min 40 34

Supreme hidratazioa 60 min 40 34

Refine Skin 60 min 40 34

For Men 60 min 40 34

Adinaren kontrakoa, adierazpen lerroak

60 min 40 34

Begi ingurua 60 min 40 34

ABONATU GABEAK

Hanka erdiak 10 8,5

Hanka osoak 15 12,5

Goiko ezpaina 20 16,5

Bizkarra depilatzea 18 15

Bularraldea depilatzea 10 8,5

Beso erdia 10 8,5

Beso osoa 15 12,5

Bekainak 5 4

Ingelesa 5 4

Hanka osoak+iztartea edo besapeak 18 15

Hanka osoak+iztartea + besapeak 20 16,5

Hanka erdiak+iztartea edo besapeak 11 9

Hanka erdiak+iztartea + besapeak 15 12,5

Gizonaren depilazio osoa 60 50

Emakumearen depilazio osoa 50 42

Betileak tindatzea 10 8

Betileetako permanentea 18 15

ABONATU GABEAK

Beltzarantzeko tratamendua

Gorputz erdia + aurpegia 30 25

Beltzarantzeko tratamendua

Gorputza + aurpegia 50 42

UV izpiak-saio bakarra 4 3,5

UV izpiak_ 10 saiorako bonoa 30 25

ABONATU GABEAK

Betileak tindatzea 10 8

Betileetako permanentea 18 15

Bestetako makillajea 18 15

Andregaiendako makillajea 20 16

5. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Eguesibarko Udaleko Alkatetzari dagokio bere kirol instalazioetan izen emandakoen kontrako zehapen neurriak ezartzea, portaera arauak eta udal ondasunak babestu beharrez.

Zehapenera iristeko prozedura:

Ordenantza honetan ezarritako arauetan edozein ez betetzeak ekartzen ahal du monitore batek edo horretarako ahalmena duen per- tsonak inor jardueratik aurreneurriz bidaltzea.

Kudeatzaileak edo horretarako ahalmena duenak txosten bat eta arau-hauslearen datuak igorriko ditu Udalera, bidezko zehapen neurriak har ditzan ordenantza honetan oinarrituta. Zehapen horiek arau-hausleari jakinaraziko zaizkio. Ematen diren ebazpenen aurka, egungo legerian oro har ezarritako errekurtsoak aurkezten ahalko dira, eta errekurtsoak ebatzi arte, udal jarduera aldi baterako edo behin betikoz galdu duen erabiltzailea ezin izanen da sartu.

Hutsegiteen sailkapena:

_Hutsegite arinak.

_Hutsegite larriak.

_Hutsegite oso larriak.

d) Hauek dira hutsegite arinak:

_Eremu bakoitzaren araudi berariazkoa ez begiratzea.

_Espresuki debekatutako aldeetan jan-edatekoak edo beirazko ontziak sartzea.

_Takillak modu desegokian erabiltzea.

_Instalazioen ardura duten langile akreditatuen erranei kasurik ez egitea.

e) Hauek dira hutsegite larriak:

_Liskar edo eraso fisikoak piztea edo haietan parte hartzea.

_Instalazioetan animaliak sartzea.

_Instalazioak hondatzen dituzten gaiak sartzea.

_Soropila eta/edo kanpo aldeak nahita zikintzea edo hondatzea.

_Igerilekuetako uraren kalitatea hondatzea.

_Kirol instalazio, ekipamendu eta/edo materialetan listu edo pixa egitea edo zikintzea.

_Hiru hutsegite arin egitea.

_Instalazioan sartzeko karneta bertze edonori uztea instalazioan sartzeko.

_Bertze erabiltzaileen edo arau-hauslearen beraren segurtasunari eragin diezaiokeen bertze edozein arau-hauste.

_Kirol instalazioko edozein higigarri edo higiezin hondatzea.

_Instalazioaren barrenean ordena larriki nahastea dakarren edozer egitea edo ez egitea.

f) Hutsegite oso larriak:

_Hiru hutsegite larri egitea.

_Materiala ebastea.

_Instalazioen arduradunei eta/edo monitoreei gorputzez edo hitzez eraso egitea.

_Erabiltzaileen gauzak ebastea.

_Urtebetean hiru arau-hauste larri egitea.

_Instalazioen barrenean bizikidetzari, ordenari eta segurtasunari bereziki eragiten dieten jarduketak.

_Instalazioen erabilera eragoztea erabiltzeko eskubidea dutenei.

_Instalazioen funtzionamendu arrunta galaraztea edo horretarako oztopo larriak jartzea.

_Hornidura, azpiegiturak, elementuak edo instalazioak modu larrian hondatzea.

Hutsegite arinek ekarriko duten zehapena instalazioa 3tik 5 egunera bitarte erabili ezina izanen da; orobat, 25etik 60 eurora bitarteko isuna ekarriko dute eta egindako kalteak konpondu beharko dira.

Hutsegite larriek ekarriko duten zehapena instalazioa 15 egunetik hilabete batera bitarte erabili ezina izanen da; orobat, 61etik 300 eurora bitarteko isuna ekarriko dute eta egindako kalteak konpondu beharko dira.

Hutsegite oso larriek ekarriko duten zehapena instalazioa erabili ezina izanen da, gutxienez hilabetez eta gehienez sekulako, Udalak arau-hauslearen aurka abiarazten ahal dituen legezko egintzak ukatu gabe; orobat, 301etik 600 eurora bitarteko isuna ekarriko dute eta egindako kalteak konpondu beharko dira.

Hutsegite oso larriak hiru urteren buruan preskribatuko dira, larriak bi urteren buruan eta arinak sei hilabeteren buruan. Hutsegite oso larrietan ezartzen diren zehapenak hiru urteren buruan preskribatuko dira, hutsegite larrietan ezartzen direnak bi urteren buruan, eta hutsegite arinetan ezartzen direnak urtebetean.

Ematen diren ebazpenen kontra, indarra duen legerian kasu orokorretarako ezarritako errekurtsoak aurkezten ahal dira.

Errekurtso horiek ebazten diren arte, udal jardueratik aldi baterako edo behin betikoz kanporatu den erabiltzailea ezin izanen da udal instalaziora sartu.

Zehapen araubideari aplikatzen ahal zaion araudia ondoko hauei jarraikiko zaie: Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen IX. titulua, "Zehapen ahalmena", eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen XI. titulua.

Arau-hausteez, haien kalifikazio ezberdinez, haiei dagozkien zehapenez eta zehapen prozeduraz den bezainbatean artikulu honetan jasotzen ez den orotan, Eguesibarko Udaleko Ordenantza fiskal orokorrak xedatzen duenari jarraikiko zaio, baita, modu subsidiarioan, Tributuei buruzko Lege Orokorrari ere, hori guztia deusetan ukatu gabe arau-hausleek izan ditzaketen gainerako erantzukizun zibil eta penal guztiak.

Azken xedapena._Indarra hartzea.

Ordenantza honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra, eta 2007ko urtarrilaren 1ean hasiko da aplikatzen, eta indarrean egonen da beti harik eta aldatzen edo indargabetzen den arte.

Iragarkiaren kodea: L0701450