29. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BURLATA

Burlatako udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren eranskineko aldaketa, zehaztu egiten duena Burlatako Udaleko lanpostuetan sartzeko noiz den nahitaezkoa euskaraz jakitea. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2006ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Burlatako udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren eranskineko aldaketa, zehaztu egiten duena Burlatako Udaleko lanpostuetan sartzeko noiz den nahitaezkoa euskaraz jakitea. Hortara, nahitaezkotzat jotzen da euskarazko 3. maila administrari laguntzaile lanposturako (7.1), lanaldi erdian aritzeko Burlatako Udalaren Euskara Zerbitzuan.

Jendaurreko epea iraganik eta erreklamaziorik izan ez denez gero, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluei jarraituz, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da eta argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, oso-osorik, Burlatako udalerrian euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren eranskina, Burlatako Udaleko zein lanpostutan sartzeko jakin behar den euskaraz zehazten duena.

"Burlatako Udalak nahitaezkotzat jotzen du euskarazko 3. maila administrari laguntzaile lanposturako (7.1) lanaldi erdian aritzeko Burlatako Udalaren Euskara Zerbitzuan."

Burlatan, 2007ko otsailaren 6an._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0702263