II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ALTSASUKO UDALAREN MUSIKA PATRONATUA
Udalaren Musika Patronatuko 2007ko prezio publikoak, tarifak eguneratzearen ondorioz. Behin betiko onespena
Altsasuko Udalak, 2006ko azaroaren 24an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen prezio publikoak aldatzeko espedientea, Udalaren Musika Patronatuko 2007ko tarifak eguneratuta.
Onespenaren erabakia 2006ko 154. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 25ean, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Hilabeteko kuota 2007an:
_Matrikula/familia: 68,10 euro.
_Musika eta mugimendua: 24,80 euro.
_Musika H.: 24,80 euro.
_Musika tresna/hilabetea: 24,80 euro.
_Ikastaro osoa: 57,10 euro.
_Ikastaro osoa Musika H. gabe: 35,45 euro.
_2 tresna eta Musika H.: 35,45 euro.
_2 tresna Musika H. gabe: 57,10 euro.
_Musika tresna edo fanfarrearekin: dohainik.
_3. zikloko musika tresna talde instrumentalik gabe: 48,95 euro.
_Abesbatza: 7,35 euro.
%50eko deskontua eginen zaie familia ugariei, bai matrikulan bai irakasgai bakoitzeko hilabeteko kostuan.
Ikasturteko matrikularen zenbatekoa familiako izanen da, ez ikasleko.
Altsasun, 2007ko otsailaren 7an._Alkatea, Asun Fernandez de Garaialde Lazkano Sala.
Iragarkiaren kodea: L0702197