29. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IGANTZI

Arau Subsidiarioetako 36. artikuluaren aldaketa. Behin betiko onespena

Igantziko Udalak, 1999ko otsailaren 5eko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Igantziko arau subsidiarioen katalogotik kanpoko eraikinen ezaugarri estetikoen gaineko ordenantza aldatzea.

Onespenaren erabakia 1999ko 31. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 12an, eta jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, Udalak, 1999ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen eta ondotik ematen da argitara haren testu bategina, oso-osorik.

Igantzin, 2007ko otsailaren 6an._Alkatea, Jesús María Begino Garro.

BEHIN BETIKO ONESPENA

"Igantziko udal mugapeko bizitegien zurajea poliuretanoz egiten ahal da, bai zurajea bera bai kontraleihoak, nahitaezkoak.

Zurajearen kolorea usadiokoa ez denean, Udaleko zerbitzu teknikoen adostasun txostena beharko da."

Iragarkiaren kodea: L0702161