II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
BURGI
Udal Planeko aldaketa egituratzailea. Hasierako onespena
Burgiko Udalak, 2006ko abenduaren 19an egindako bilkuran, erabateko gehiengoa izanik, hasiera batean onestea erabaki zuen Udal Planeko aldaketa egituratzailea, Burgiko Udalak sustatua, lurzoru urbanizaezinean baratzezaintzaren eta aisialdiko baratzezaintzaren osagarri diren eraikinen baldintzak ezartzeko.
Espedientea jendaurrean jartzea hilabetez, aldez aurretik iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratuta, interesa dutenek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio edo oharrak egiteko aukera izan dezaten.
Burgin, 2007ko otsailaren 5ean._Alkatea, Manuel Sanz Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L0702153