29. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

25/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana. Haren bidez jendaurrean jartzen da Alaizko eremu esperimentalaren espedientea, Acciona Windpower, S.A.k sustatua, guztira 4,5 MW-ko potentziako 3 aerosorgailu instalatzeko.

Jarduera 4/2005 Foru Legearen 2C eranskineko I) atalean ageri da, eta hortaz, Ingurumen ukipenetarako baimenaren mende jarriko da, eta horretan sartuko da 35/2002 Foru Legearen araberako tramitazioari dagokiona.

Espedientean ageri dira proiektu teknikoa, ingurumen ukipenetarako azterlana, eremuaren erabilerari buruzko azterlana eta hegaztientzako arriskuei buruzko ikerketa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emandako 224/2005 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz.

Proiektuaren ezaugarriak ikusirik eta 4/2005 Foru Legeko 27.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea hogeita hamar egunez jendaurrean jartzea proposatu da.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 24ko 1054/2003 Foru Aginduaren bidez esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Jendaurrean jartzea hogeita hamar egun baliodunetan Alaizko eremu esperimentalaren espedientea, Acciona Windpower, S.A.k sustatua, 4/2005 Foru Legeko 27.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hartarako, espedientea interesatuen eskura egonen da Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armada Etorbidea, 2, Iruña) eta Eloko Udalean, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Eloko, Olorizko eta Untzueko Udalei eta Acciona Windpower, S.A.ri, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 22an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0701233