29. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

24/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana. Haren bidez Ingurumen ukipenetarako baimena ematen du, baldintzapean, Azpirotzen (Larraun) Epeleta Etxearen lotune elektrikorako. Juan Gorostidi Espinal jaunak sustatu du.

2006ko urriaren 17an Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan sartu da goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Proiektua Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legeko 2.C eranskineko I atalean sarturik dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

Foru lege horren 28. artikuluak ezartzen du eskaria aurkeztu eta lau hilabeteko epean Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak proposamenaren aldeko txostena eman du, ondokoak kontuan hartuz: a) uztailaren 17ko 116/2006 Ebazpenaren bidez, Larraungo Udalak Azpirozko Epeleta etxea zaharberritzeko obra-lizentzia emateko adostasun txostena eman zuen. Larraungo Udal Planak, 2000. urtetik indarrean denak, proposaturiko lotune elektrikoak zeharkatzen duen lurzorua ekoizpen ertaineko eta generiko gisa sailkatu du. Hartara, azpiegitura horiek baimentzen ahal dira. Ez dago udalaren hirigintzako txostenik.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Juan Gorostidi Espinal jaunari Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Azpirotzen (Larraun) Epeleta Etxeko lotune elektrikorako.

Baimena ematearekin baldintza eta neurri zuzentzaile hauek bete beharko dira:

_5. poligonoko 338. lurzatiko lanak eskuz egin beharko dira, makineria erabili gabe, dagoen berezko zuhaitzen landaredian ukipenak saihesteko. Edonola ere, lanak nolabait oztopa lezaketen adarrak kimatuko dira.

_Lanak hasi aurretik zoruaren azaleko 30 cm inguruko geruza bat kenduko eta bereizita gordeko da, gero, lurrak lehengoratzeko erabiliko baita. Zangatik ateratzen den materiala aparte metatuko da eta gero hura betetzeko lanetan erabiliko da. Lurrak biltzeko leku egokiak bilatuko dira zuhaitz eremutik kanpo, aipatu landaredia kaltetu ez dadin inolaz ere.

_Obrek ukitzen dituzten lur guztiak hasieran bezalako itxura hartu beharko dute eta ukituriko lursailetan belazeetako espezien haziak ereinen dira.

_Lanak bukatu ondoren ingurua ongi garbituko da. Proiektuaren eragin-eremua obrako materialen hondarrik eta lur soberakinik gabe gelditu beharko da eta sobratzen diren materialak zabortegi batera edo hondakindegi baimendu batera eramanen dira.

2. Proposamenaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 800 euroko fidantza jartzea, aipatu instalazioetan neurri zuzentzaileak zuzen aplikatuko direla bermatzeko, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 69. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Larraungo Udalari eta interesatuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 22an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0701231