I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
20/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, baldintzapean, 13,2 kV-ko tentsioko lur azpiko linea elektriko bat instalatzeko, Cintruenigoko UE-1 Unitateko auzune bat hornitzeko. Sustatzailea Hermaun, S.L. da.
2006ko abuztuaren 10ean, aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu zen Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan, Hermaun, S.L.k sustatua.
Jarduera hori Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2.C eranskineko I) atalean sarturik dago. Beraz, araudi horretan ezarritako tramitea bete behar da. Foru lege horren 28. artikuluaren arabera, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ebazpen baten bidez ingurumeneko ukipenetarako baimena eman edo ukatuko du, arrazoituta, eskaria aurkeztu eta lau hilabeteko epean.
Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak adostasun txostena eman dio proposamenari, kontuan hartuta Cintruenigoko Udalaren Hirigintza Planak, 1998tik indarra duenak, instalazioak zeharkatzen duen lurzorua herrigune inguruko lurzorutzat hartzen duela, eta, bertan, eraikuntzako bestelako jarduera batzuekin gertatzen den bezala, proposatutako jarduera baimentzen ahal da. Ez dago udalaren hirigintzako txostenik. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak jakinarazi duenez, proposatutako jarduerak ez du eraginik Nafarroako Ubidearen UPSeko eremu ureztagarrien gainean.
Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Hermaun, S.L.ri Ingurumen ukipenetarako baimena ematea, 13,2 kV-ko tentsioko lur azpiko linea elektriko bat instalatzeko, Cintruenigoko UE-1 unitateko auzune bat hornitzeko.
Baimena ematearekin baldintza eta neurri zuzentzaile hauek bete beharko dira:
Obren eraginpeko aldeak lehen zuten egoeraren antzeko batean utziko dira lanak bukatzean. Landaredi naturaleko eremuak lehengoratzeko belarrak eta zuhaixkak ereinen dira. Obrak bukatu ondoren ingurua ongi garbituko da, eta sobratzen diren materialak eta sortzen diren hondakinak hondakindegi baimendu batera eramanen dira.
2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.
3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea Ingurumen ukipenetarako baimenaren ondorioetarako.
4. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Cintruenigoko Udalari eta interesatuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2007ko urtarrilaren 22an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F0701195