29. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

11/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana. Haren bidez Ingurumen ukipenetarako baimena ematen da Arradako udalerrian (Nafarroa) 30 HA-tan aspertsiozko ureztaketa sistema modernizatzeko proiektua legeztatzeko. Luis María Esparza Casanova jaunak sustatu du.

Aipatutako espedientea 2006ko abuztuaren 25ean sartu zen Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan. Proiektua Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean (2C eranskina, K atala) jasotako jarduera denez, Ingurumen ukipenetarako baimenaren prozedura erabiliz tramitatu behar da, lege horretan ezarritakoari jarraikiz.

Urriaren 27an jarduketa eremua ikusita, lanak erabat bukatuta dadudela egiaztatu zen. Ikusirik jarduketa bukatua eta sorturiko ingurumen ukipenak bidezko da lanak legeztatzea.

4/2005 Foru Legeko 28. artikuluak ezartzen du eskaria aurkeztu eta lau hilabeteko epean Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela.

4/2005 Foru Legeko 25.2 artikuluak ezarritakoarekin bat, urriaren 19an lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jarduerei buruzko adostasun txostena eskatu zen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanik.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Arradako udalerrian (Nafarroa) 30 HA-tan aspertsiozko ureztaketa sistema modernizatzeko proiektua legeztatzeko. Luis María Esparza Casanova jaunak sustatu du.

Baimena ematearekin baldintza hauek bete beharko dira:

_Biltontziaren barneko aldean flotatzeko eta heltzeko sistemak instalatuko dira, ezbehar batengatik animaliarik edo pertsonarik eroriz gero, atera ahal daitezen.

_Ur-hodiak gordetzen dituzten zangak itxi ondoren, lurraren azalera behar bezala profilatua eta berdindua gelditu beharko da.

_Biltontziaren inguruan landareak landatuko dira biltontzia ezkutatzeko xedez eta, ondorioz, paisaian integratzeko. Aleppo pinuen (Pinus halepensis) edo milazken (Tamarix gallica) aleak landatuko dira. Izan beharko duten gutxieneko garaiera 1,5 m da, beraien artean 3 m utzita. Zuhaitz aleak ongi babestuko dira abereek hostoek jan ez ditzaten eta hasieran (bizpahiru urte landatzen denetik) mantentze-lanak bermatuko dira ureztatuz, lurra garbituz, kimatuz, etab.

_Lanak amaitu ondoren, kendu beharreko hodi hondakinak eta hormigoizko egiturak geldituko dira eta eremua garbi gelditu beharko da, obra hondakinen inongo arrastorik gabe.

2. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 1.000 euroko fiantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu horiek konpondu edo gutxituko direla bermatzeko, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko Foru Legeko 69. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta interesa dutenek, administrazioek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuari aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea Ingurumen ukipenetarako baimenaren ondorioetarako.

5. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, sustatzaileari, Ingurumen Zaintzari eta Murillo el Cuendeko Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 16an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0700904