Iragarkia
29. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 7a
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
19/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "Martzillako hondakin urak Arga Behereko araztegia erabiliz kudeatzeko sistema integratua" izeneko proiektua behin betikoz onesten duena.
Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, azaroaren 30eko 1278/2005 Ebazpenaren bidez, "Martzillako hondakin urak Arga Behereko araztegia erabiliz kudeatzeko sistema integratua" izeneko proiektua eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zituen hamabost egunez.
Epe horretan ondoko alegazioak jaso dira. Hona hemen erantzunak:
1._Antonio Leza Laparte jaunak, Martzillako MA-28 eta MA-29V finken jabea denak, ondokoa alegatu du:
Eskatu du kalte-ordainen prezioak berraztertu, lehendik dagoen bidera doan hodiaren trazadura aldatu eta ukitutako tokian bilera bat egiteko, dauden aukerak aztertzeko.
Hustubidearen trazadura aldatuko dela erantzuten zaio alegazio egileari. Haren ardatza bidearen ondotik joanen da.
Kalte-ordainari dagokionez, jakinarazten zaio bi alderdien arteko adostasunik lortu ezean, Nafarroako Desjabetzeetarako Mahaiak haren gaineko ebazpena emanen duela.
2._Angeles Villanueva Landívar andreak, Martzillako 4. poligonoko 495. lurzatiaren (MA-19V finka) jabea denak, ondoko alegazioa aurkeztu du:
Kolektorea bere finkatik erditik pasako dela, eta finkaren erdian laborantza galaraziko duen erregistro putzu bat jarriko dela. Bere finka zeharkatzen duen trazadura deuseztatzeko eskatu du, edo, bestela, dagoen bidearen mugara eraman dadila, eta, aurrekoa onartu ezik, aipatutako erregistro putzua mugara eramateko eskatzen du.
Hustubidearen trazadura aldatuko dela erantzuten zaio alegazio egileari. Haren ardatza bidearen ondotik joanen da.
3._Angel Moreno Murugarren jaunak, Martzillako 4. poligonoko 416. lurzatiaren (MA-23V finka) jabea denak, ondoko alegazioa aurkeztu du:
Kolektorea bere finkatik erditik pasako dela, eta finkaren erdian erregistro putzu bat jarriko dela. Bere finka zeharkatzen duen trazadura deuseztatzeko eskatu du, edo, bestela, dagoen bidearen mugara eraman dadila, eta, aurrekoa onartu ezik, aipatutako erregistro putzua mugara eramateko eskatzen du.
Hustubidearen trazadura aldatuko dela erantzuten zaio alegazio egileari. Haren ardatza bidearen ondotik joanen da.
4._Enrique Esparza Bergasa jaunak ondoko alegazioa aurkeztu du, Funesko beste pertsona ukituekin batera:
Martzillako hondakin urak Arga Behereko araztegira eramateko proiektua bertan behera utz dadila, Funesko bizilagun gehienen nahia errespetatzeko. Proiektua gauzatuz gero, kolektorea Martzillako bidetik joan dadila, ureztapen lurrak ukitu gabe.
Alegazioari erantzuna emateko, aipatu beharra dago ezen udalerri guztietarako araztegi bat izateak bidea ematen duela isurketak hobeki kontrolatu eta instalazioa hobeki ustiatu eta mantentzeko. Bestalde, isurketak bateratuz gero, aukera dago isurketa kalitate hobea ematen duen araztegi bat paratzeko.
Plantaren kokalekua finkatzerakoan, kontuan hartu ziren eremuko topografia eta isurtzeko guneen kokapena. Azkenik, araztegia Funesko udal mugapean jarri zen, "Soto Sardilla" izeneko alderdian.
Hustubidearen trazaduran aztarna arkeologikoak agertu direnez, beharrezkoa izan da trazadura hori aldatzea.
Trazadura berriak Arga ibaiaren meandro zaharra zeharkatzen du, handik Arga Behereko araztegira joateko, honekin batera doan planoan ageri bezala.
5._Benedicto Fabo Amadoz jaunak, Martzillako MA-03 finkaren jabea denak; María Rosario Alemán Ochoa andreak, Martzillako MA-13 finkaren jabea denak; Antonio Rafael Goñi Sádaba jaunak, Martzillako MA-08 finkaren jabea denak; Juana María Murugarren Landívar andreak, Martzillako MA-04 finkaren jabea denak; Emilio Boneta Goñi jaunak, Martzillako MA-37 finkaren jabea denak; María Jesús Navarro Goñi andreak, Martzillako MA-33 finkaren jabea denak; Rita Goñi Díaz eta Rosa Díaz Ruiz andreek, Martzillako MA-10 finkaren jabeak direnek; Samuel Goñi Cabido jaunak, Martzillako MA-17 finkaren jabea denak; Vidal Garrido Villanueva jaunak, Martzillako MA-31 finkaren jabea denak; Lourdes Malo Sádaba andreak, Martzillako MA-27 finkaren jabea denak; Pedro Murugarren Goñi, Martzillako MA-11 finkaren jabea denak; María Socorro Landívar Murugarren andreak, Martzillako MA-09 finkaren jabea denak; Jaime Ezquerro Goñi jaunak, Martzillako MA-16 finkaren jabea denak; Salomón Malo Landívar jaunak, Martzillako MA-05 eta MA-06 finken jabea denak; Antonio Leza Laparte jaunak, Martzillako MA-28 eta MA-29 finken jabea denak; José Luis Goñi Cabido jaunak, Martzillako MA-18 finkaren jabea denak; María Cruz Sainz Villanueva eta José Miguel Allue Arrondo jaun-andreek, Martzillako MA-25 finkaren jabeak direnek; Javier Laparte Estañán jaunak, Martzillako MA-07 finkaren jabea denak; Rebeca Díaz Garrido andreak, Martzillako MA-41 finkaren jabea denak; Vicente Landa Elizalde jaunak, Martzillako MA-36 finkaren jabea denak; eta Juan Francisco Navarro Goñi jaunak, MA-40 finkaren jabea denak, ondokoa alegatu dute:
Kanalizazioa "Camino viejo de Funes" izeneko bidetik joateko eskatu dute; horretarako, "la Biona" bidearekin lotu eta beren finketatik doan trazadura kenduko da.
Alegazioari erantzuna emateko, aipatu beharra dago ezen 2005eko maiatzean proiektua egin eta Martzillako eta Funesko Udaleei igorri zitzaiela tramitatzeko. Martzillako Udalak proiektua onetsi zuen 2005eko urriaren 6an egindako osoko bilkura arruntean; Funesko Udalak, ordea, 2005eko urriaren 27ko bilkluran onetsi zuen.
Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, 295/1997 eta 600/2000 Ebazpenen bitartez, Funesko eta Martzillako Udalekiko lankidetza araubideak onetsi zituen, hurrenez hurren. Ebazpen horien bidez, halaber, hasiera eman zitzaion obra egiteko behar ziren lurrak okupatzeko desjabetze prozesuari.
Gero, Martzillako pertsona ukitu batzuek proiektuari alegazioak aurkeztu zizkioten. Alegazio horietan eskatzen zen, alde batetik, hustubidearen trazadura lehendik dagoen bidetik joatea, eta, bestetik, hustubidearen abiapuntuaren trazadura aldatzeko Martzillaren ondoan, hemen ere trazadura bide batetik joan dadin.
Hondakin uren arazketako hustubide nagusien trazadura diseinatzerakoan, kontuan hartu beharreko lehenengo oinarri nagusia lotu beharreko bi puntuen arteko sestra-diferentzia da. Hustubidearen maldak bidea eman behar du hodietan zehar jariakinaren abiadura egokia izateko, horrela, geroari begira, konpontzen zailak diren arazoak saihestuko baitira, adibidez, jalkieren eta trabatzeen ondoriozko usainak agertu eta irautea, hustubidean septizitate arazoak sortzen dituztenak.
NILSAn, hustubideen trazaduran esperientzia handiko enpresa baita, eraikuntzarako arau egokitzat hartzen da, ahal izanez gero, trazadurak bideen paraleloan egitea, haien eraikuntza eta mantentze-lanak erraztearren.
"Martzillako hondakin urak Arga Behereko araztegia erabiliz kudeatzeko sistema integratua" izeneko proiektuaren arabera, hustubide bat egonen da eguraldi lehorrean hondakin urak Martzillatik Arga Behereko eskualdeko araztegira eramateko. Ekaitza egunetan, hodiak, Vortex balbulen eragintza automatikoaren bidez, udalerritik heldu diren ur nahasiak biltzen ditu, gero pixkanaka husteko. Sistema horrek bidea ematen du ur kutsatu horien zuzeneko isurketa ibaian txikitu eta araztegira eramateko. Vortex balbulen kalkulu emaria 100 lit/seg. da.
Proiektuko hoditeriak baldintza batzuk ditu. Alde batetik, eguraldi lehorra dagoenean, emaria eramateko abiadura egokia bermatu behar du. Hori horrela, milako 1.5eko malda mugakotzat hartzen da, eta ez da txikiagotu behar, aurretik aipatutako jalkierei, trabatzeei eta septizitateari loturiko arazoak ez izateko. Bestalde, ekaitza dagoenean, orduan uraren abiadura nabarmen handitzen baita hodien barruan, hoditeriak beharrezkoa den ur bolumena biltzeko gauza izan behar du, eta, hortaz, plantako bihurketek leunak behar dute izan, zeren eta biraketa zakarrek berekin dakarte hodiaren ur-maila gehiegi goratzea, eta horren ondorioz handitu egiten dira isurketa aldiak, eta, beraz, baita ingurumenerako kalteak ere.
Ukituek hustubidearen abiapuntuari buruz aurkeztutako alegazioan (MA-33tik MA-44ra bitarteko finkak) proposatzen den trazadura berrian bi jauzi ageri dira, hodian barna abiadura egokia bermatu eta hustuketa aldiak ez handitzeko. Milako 1.5eko maldari eutsiz gero, M-35aren kota berria 83,23 cm sakonagoa izanen litzateke putzu horrek jatorrizko proiektuko trazaduran duenaren aldean. Proposatutako trazadura horrek, abiapuntuan bihurketa handia baitu, ez du jatorrizko proiektuak bezain ongi bermatzen hustuketa aldiak handituko ez direnik, izan ere, gune horretan emari handiak bilduz gero, eragin dinamikoak agertuko bailirateke, uraren mailaren gorapena eta maizago hustu beharra ekarriko luketenak.
Arestian aipatu denez, eraikuntza egokirako araua da hustubideen trazadurak bideen ondoan joatea, bainan kasu honetan hori ezin daiteke finkei kalte larriak egin gabe egin (ikus U, V eta W argazkiak), bide osoan barna itxiturak, linea elektrikoak eta eraikin batzuk baitaude.
Profil berri bat definitzeko lurraren topografia tokian berean hartu ondoren, ikusi da sakonera handiak daudela bide nagusian, eraikin batean 4.90 metrora ailegatzen baita (T argazkia). Sakonera horiek zailtasun handiak jartzen dituzte obrak egiteko; ondorioz, lurrari eusteko baliabide bereziak erabili beharko dira, izan ere, aipatutako eraikina erortzeko benetako arriskua baitago.
Hustubidearen beste tarteari dagokionez, beste alegazio multzo baten gaia baita (MA-01etik M-32ra bitarteko finkak), ukituek bidetik edo hartatik ahal den hurbildik doan trazadura proposatu dute. Aipatu denez, eraikuntza egokirako araua da hustubideen trazadurak bideen ondoan joatea, eta, hortaz, ez dago problemarik trazadura bide ondotik egiteko. Dena den, M-27 eta M-23 putzuen artean ureztaketa erreten bat dago, bidearen ondoan, eta, ondorioz, kolektorea bidearen ondoan jartzeak erretena desbideratzera behartzen du. Erretenaren trazadura aldatu beharra dago, bihurgune asko baititu. Erretenaren azken kokaera haren sekzio beharren araberakoa izanen da.
Labur esateko, kolektoreak M-23 eta M-35 putzuen artean duen tartea bidearen ondotik joanen da. M-23 eta M-27 putzuen arteko tartean erretena zuzendu eta bidetik aldenduko da, hustubidea gaur egungo bidearen eta erretena berriaren artean uzteko. M-35 eta Aliviadero-1 putzuen artean jatorrizko proiektuko trazadurari eutsiko zaio.
6._María Luz Gómara Martínez andreak, Funesko 2. poligonoko 756. lurazatiaren jabea denak (FU-74V finka), ondokoa alegatu du:
Ez dago ados bere finkaren aldi bateko okupazioagatik jasoko duen kalte-ordainarekin, eta esaten du ondoko finka okupatzeak sortuko dituen zeharkako kalteak aintzat hartu behar direla.
Alegazio egileari jakinarazten zaio lur hori aldi baterako okupatzeak ez diola inolako aldaketa organikorik ekarriko finkari, izan ere obrak bukatu ondoren, ukitutako eremua lehengoratu eginen baita. Aldi bateko okupazioagatik eman beharreko kalte-ordaina finkatzeko, kontuan hartzen da balorazioa egiten denean lur horretan dagoen laborantza mota. Bi alderdien arteko adostasunik lortu ezean, Nafarroako Desjabetzatzerako Mahaiak haren gaineko ebazpena emanen du.
Bestalde, trazaduraren zati batean aztarna arkeologikoak egotearen eta hustubidea "Camino Viejo de Funes" bidera egokitzearen ondorioz, beharrezkoa zen kolektorearen proiektua aldatzea, eremu horiek ez ukitzeko, eta hamabost eguneko epea eman zen pertsona ukitu berriek bidezkotzat jotzen zituzten alegazioak aurkez zitzaten.
Aipatu epean alegazio bakarra jaso da. Hona hemen alegazioa eta erantzuna:
7._Carmen Del Val Díaz andreak, Funesko FU-73/1N eta FU-83VM finken jabea denak, ondokoa alegatu du:
Jarduteko moduari buruzko legezko betebeharrak bazter utzi direla, eta, zehazki, jakinarazpenak egiteko moduari dagozkionak. Adierazten duenez, bere jabetzako finka gehiago ukitzen zirela jakin izan balu, ez zukeen FU-83VM finkarako emandako adostasuna emanen. Aztarna arkeologikoei dagokienez, esaten du ez duela zalantzan jartzen haien interes kulturala, baina lehengo zibilizazioek orain nahi den bezala jardun izan balute, gure inguruko hiri gehienak ez liratekeela existituko. Azkenik, esaten du kolektoreak bide publikotik joan beharko lukeela.
Alegazioari erantzuna emateko, adierazten da ukitutakoari ezarritako denboran eta moduan jakinarazi zitzaiola, eta hamabost eguneko epea eman zitzaiola alegazioak aurkezteko.
Bestalde, FU-73/1N finkaren trazadura aldatzeko erabakia Vianako Printzea Erakundearen txosten baten ondorioa da; txostena honekin batera doa. Txostena jatorrizko trazaduraren aurkakoa da, eta bertan proposamen berri bat azter dadila eskatzen da.
Orobat, trazadura berriak ukipena txikiagotzen du, M-14 erregistro putzua FU-75VM finkarekiko mugan kokatzen baitu; gainera, kolektorea muga horren ondotik doa.
Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 41/2005 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. "Martzillako hondakin urak Arga Behereko araztegia erabiliz kudeatzeko sistema integratua" izeneko proiektua behin betikoz onestea. Aurkezturiko alegazioen gainean, ebazpen honen azalpen-zatian esan bezala ebatziko da.
2. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onestea.
3. Ebazpen hau, ukipen berriko finken ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Martzillako eta Funesko udaletxeetako iragarki oholean argitaratzea.
4. Ebazpen hau aipatutako udalei, alegazio egileei eta desafektatutako finken titularrei jakinaraztea. Horrekin batera adierazten zaie administrazio publikoek ez beste interesatu guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2007ko urtarrilaren 24an._Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.
MARTZILLAKO HONDAKIN URAK ARGA BEHEREKO ARAZTEGIA ERABILIZ KUDEATZEKO SISTEMA INTEGRATUA
Aldatutako eta desafektatutako finka berrietan ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda
FUNESKO UDAL MUGAPEA
FU-23 FUNESKO UREZTATZAILEEN SINDIKATUA 0 0 0 0 0 - - DESAFEKTATUA
PZA FUEROS, 7
31360 FUNES (NAFARROA)
FU-25 FUNESKO UDALAREN HERRILURRAK 0 0 0 0 0 2 1326 DESAFEKTATUA
FU-26 FUNESKO UDALAREN HERRILURRAK 0 0 0 0 0 2 1325 DESAFEKTATUA
FU-27/1N FUNESKO UDALAREN HERRILURRAK 144 216 0 1 2 2 1323 BELAR-SOROA
FU-27/1NBIS JUAN LUIS CIRAUQUI ANSO 0 0 2.648 0 0 2 1323 BELAR-SOROA
SAN MIGUEL, 27
31360 FUNES (NAFARROA)
FU-28M FUNESKO UDALAREN HERRILURRAK 57 86 1.026 1 2 2 479 ERREKA ZAHARRA
FU-29 FUNESKO UDALAREN HERRILURRAK 0 0 0 0 0 - - DESAFEKTATUA
FU-31 FUNESKO UREZTATZAILEEN SINDIKATUA 0 0 0 0 0 - - DESAFEKTATUA
FU-32V MARIA ANGELES OLEA CIRAUQUI 0 0 0 0 0 2 1297 DESAFEKTATUA
SANTIAGO RAMON Y CAJAL, 35
31360 FUNES (NAFARROA)
FU-33V MARIA CONCEPCION ESPINOSA DE LOS MONTEROS ACEDO 0 0 0 0 0 2 1298 DESAFEKTATUA
ITURRAMA, 43; 3.A-D
31007 IRUÑA (NAFARROA)
FU-34 FUNESKO UREZTATZAILEEN SINDIKATUA 0 0 0 0 0 - - DESAFEKTATUA
FU-35V FRANCISCO JAVIER DIAZ DIAZ 0 0 0 0 0 2 1437 DESAFEKTATUA
PZA DE ESPAÑA, ZK.G.
31360 FUNES (NAFARROA)
FU-37 FUNESKO UREZTATZAILEEN SINDIKATUA 0 0 0 0 0 - - DESAFEKTATUA
FU-38V CARLOS DOMINGUEZ ARNEDILLO 0 0 0 0 0 2 1300 DESAFEKTATUA
PZA. DERECHOS HUMANOS, 6-3.A-C
31514 VALTIERRA (NAFARROA)
FU-39V JOSE LUIS DIAZ DIAZ 0 0 0 0 0 2 1301 DESAFEKTATUA
AVDA. DE PERALTA, 50-1.A
31360 FUNES (NAFARROA)
FU-40V JOSE LUIS DIAZ DIAZ 0 0 0 0 0 2 1302 DESAFEKTATUA
FU-41VM M.ª JOSEFA ESPINOSA DE LOS MONTEROS ACEDO 100 150 1.800 1 18 2 1307 UREZT. ALORRA
ARRIETA, 19; 1.A-D
31002 IRUÑA (NAFARROA)
FU-44V AGUSTIN LUIS ULIBARRENA CIRAUQUI 0 0 0 0 0 2 1189 DESAFEKTATUA
SANCHO IV, 1-1.A
31360 FUNES (NAFARROA)
FU-45VM MARIO ANGEL ESPARZA DIAZ 37 56 666 1 2 2 1188 ALPAPA
AVDA. DE PERALTA, 66-1.A
31360 FUNES (NAFARROA)
FU-49 MARIA ANGELES OLEA CIRAUQUI 0 0 0 0 0 2 1190 DESAFEKTATUA
RAFAEL OLEA CIRAUQUI
SANTIAGO RAMON Y CAJAL, 35
31360 FUNES (NAFARROA)
FU-49/1N MIGUEL ANGEL CIRAUQUI MARTINEZ 57 86 993 0 0 2 1184
PARROQUIA, 3
31360 FUNES (NAFARROA)
FU-49/2N FUNESKO UREZTATZAILEEN SINDIKATUA 2 3 36 0 0 - - ERRETENA
FU-50M JUAN GOMARA DIAZ 75 112 1.350 2 3 2 1183 ALPAPA
AVDA. NAFARROA, 5-1.A
31360 FUNES (NAFARROA)
FU-51M ABUNDIO CIRAUQUI DIAZ-EN OINORD. 57 86 0 1 1 2 1182 ALPAPA
14, RUE DU BON
ANGELU (FRANCIA)
FU-51MBIS JUAN GOMARA DIAZ 0 0 1.026 0 0 2 1182 ALPAPA
FU-64VM FELIX AISA MARTINEZ 31 46 760 0 0 2 987 UREZT. ALORRA
RAMON Y CAJAL, 22
31360 FUNES (NAFARROA)
FU-65VM CARLOS DOMINGUEZ ARNEDILLO 107 160 1.926 1 2 2 986 UREZT. ALORRA
PZA. DERECHOS HUMANOS, 6-3.A C
31514 VALTIERRA (NAFARROA)
FU-68N ENRIQUETA ESPINOSA DE LOS MONTEROS ACEDO 14 21 350 0 0 2 974 ALPAPA
GETARIA, 7-5.A B
20005 DONOSTIA
(GIPUZKOA)
FU-69VM/A BLANCA CELORRIO PARDO 44 66 0 1 1 2 975 UREZT. ALORRA
B. VERDE, 5. BEHEA
31360 FUNES (NAFARROA)
FU- JESUS AGUADO LORENTE 0 0 787 0 0 2 975 UREZT. ALORRA
69VM/ABIS AVDA DE PERALTA, 18
31360 FUNES (NAFARROA)
FU-69VM/B GLORIA AGUADO RESANO 44 66 0 1 1 2 975 UREZT. ALORRA
CONSTITUCION, 29
31360 FUNES (NAFARROA)
PILAR AGUADO RESANO
CONSTITUCION, 13-2.A
31360 FUNES (NAFARROA)
FU- JESUS AGUADO LORENTE 0 0 787 0 0 2 975 UREZT. ALORRA
69VM/BBIS
FU-72VM MILAGROS ESPARZA DIAZ 7 10 40 1 2 2 977 UREZT. ALORRA
MIGUEL POYALES, 5-3.A EZK.
31591 CORELLA (NAFARROA)
FU-73/1N CARMEN DEL VAL DIAZ 150 225 2.620 1 2 2 758 UREZT. ALORRA
MONJARDIN MENDIA, 14-1.A-F
31004 IRUÑA (NAFARROA)
FU-74VM MARIA LUZ GOMARA MARTINEZ 111 166 1.653 1 18 2 756 UREZT. ALORRA
AVDA NAFARROA, 5
31360 FUNES (NAFARROA)
FU-75VM CARMEN GUERENDIAIN CAMPO 133 200 0 1 1 2 757 UREZT. ALORRA
TEJEDORES, 7-1.A
31350 AZKOIEN (NAFARROA)
FU-75VMBIS JESUS M. URSUA ULIBARRENA 0 0 2.704 0 0 2 757 UREZT. ALORRA
AVDA. DE PERALTA, 15-1.A ESK.
31360 FUNES (NAFARROA)
FU-77VM HORTENSIA BERGASA MARTINEZ-EN OINORD. 2 3 70 0 0 2 755 UREZT. ALORRA
ALTA, 6. BEHEA
31360 FUNES (NAFARROA)
FELIPE ESPARZA LOPEZ-EN OINORD.
AVDA. SARDILLA, 20, BEHEA
31360 FUNES (NAFARROA)
FU-79V HORTENSIA BERGASA MARTINEZ-EN OINORD. 0 0 0 0 0 2 599 DESAFEKTATUA
ALTA, 6. BAJO
31360 FUNES (NAFARROA)
FELIPE ESPARZA LOPEZ-EN OINORD.
AVDA. SARDILLA, 20, BAJO
31360 FUNES (NAFARROA)
FU-79/1N JUANA M.ª OLLOQUI MARTINEZ 127 190 2.139 1 2 2 598 UREZT. ALORRA
ZUMALACARREGUI, 21
31382 MELIDA (NAFARROA)
FU-79/2N MARIA CONCEPCION AISA MARTINEZ 136 204 2.343 1 2 2 597 FRUTARBOLAK
SANTIAGO RAMON Y CAJAL, 50
31360 FUNES (NAFARROA)
FU-83VM CARMEN DEL VAL DIAZ 130 195 0 1 2 2 596 UREZT. ALORRA
MONJARDIN MENDIA, 14-1.A-F
31004 IRUÑA (NAFARROA)
FU-83VMBIS JOSE LUIS DIAZ DIAZ 0 0 2.490 0 0 2 596 UREZT. ALORRA
AVDA. DE PERALTA, 50-1.A
31360 FUNES (NAFARROA)
JESUS DIAZ DIAZ
AVDA. DE PERALTA, 50-1.A
31360 FUNES (NAFARROA)
FU-85BIS JOSE LUIS DIAZ DIAZ 0 0 0 0 0 2 600 DESAFEKTATUA
MARTZILLAKO UDAL MUGAPEA
MA-14VM PABLO LANDIVAR BENGOECHEA 17 26 307 1 2 4 487 UREZT. ALORRA
TRAVESIA LA HUERTA, 4
31340 MARTZILLA (NAFARROA)
MA-23VM ANGEL MORENO MURUGARREN 183 274 4.022 2 4 4 416 UREZT. ALORRA
AVDA. ESTACION, 16 BAJO
31340 MARTZILLA (NAFARROA)
MA-25VBIS RAMON VILLANUEVA GARRIDO 0 0 1.662 0 0 4 421
AVDA DE LA ESTACION, 9
31340 MARTZILLA (NAFARROA)
MA-28M ANTONIO LEZA LAPARTE 59 88 640 1 1 4 334 BAR.-FRUTARB.
ESTACION, 24
31340 MARTZILLA (NAFARROA)
MA-29VM ANTONIO LEZA LAPARTE 0 0 95 0 0 4 333 UREZT. ALORRA
MA-31M VIDAL GARRIDO VILLANUEVA 64 96 1.350 2 4 4 335 UREZT. ALORRA
DOCTOR SENRA, 8
31340 MARTZILLA (NAFARROA)
MA-43VM MARIA CARMEN PEREZ GONZALEZ 57 86 868 0 0 4 353 UREZT. ALORRA
RAMBLA CAPUCHINOS, 22-1.A-B
18600 MOTRIL (GRANADA)
Iragarkiaren kodea: F0701395
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
