I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
18/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "Caparrosoko hondakin urak Arga Behereko araztegia erabiliz kudeatzeko sistema integratua" izeneko proiektua behin betikoz onesten duena.
Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, azaroaren 6ko 1244/2006 Ebapenaren bidez, jendaurrean jarri zituen hamabost egunez bai proiektua, bai ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.
Aipatu epea alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, bidezko da proiektua behin betikoz onestea.
Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 41/2005 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Behin betikoz onestea "Caparrosoko hondakin urak Arga Behereko araztegia erabiliz kudeatzeko sistema integratua" izeneko proiektua.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Caparrosoko eta Martzillako udaletxeetako iragarki oholean argitaratzea.
3. Ebazpen hau Caparrosoko eta Martzillako Udalei jakinaraztea. Horrekin batera adierazten zaie administrazio publikoek ez beste interesatu guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2007ko urtarrilaren 19an._Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.
Iragarkiaren kodea: F0701055