29. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

ERABAKIA, 2007ko otsailaren 19koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak saltzeko prezioak finkatzen dituena.

Azaroaren 28ko 249/1986 Foru Dekretuak, Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak saltzeko baldintzak finkatzen dituenak, ezartzen du Nafarroako Gobernuak finkatuko dituela urtero lurzati horien prezioak industrialde bakoitzerako.

Gobernuak 2006ko otsailaren 20an hartutako Erabakiaren bidez gaurkotu ziren prezioak azkeneko aldiz.

249/1986 Foru Dekretuan ezarritakoa betetzeko, bidezkoa da prezio horiek egoera berrietara egokitzea eta saltzeko baldintza batzuk finkatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Hauek dira Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak saltzeko prezioak:

Altsasuko "Ibarrea" industrialdea 41,50

Agoizko industrialdea 14,50

Buñuelgo industrialdea 26,75

Caparrosoko industrialdea 24,50

Castejongo industrialdea 26,50

Elortzeko industrialdea 78,50

Izizeko industrialdea 25,00

Tuterako "M. del Cierzo" industrialdea 15,50

Noain-Ezkirotz 78,50

Olaztiko industrialdea 51,00

Rocaforte-Zangozako industrialdea 21,00

Vianako "La Alberguería" industrialdea 52,00

Prezio horiei Balio Erantsiaren gaineko Zergarako kasuan-kasuan indarra duen tasa aplikatuko zaie.

2. Prezio horiek erabaki hau argitaratu ondotik behin betikoz esleitzen diren salmenta guztietan aplikatuko dira, aurretik behin-behineko erreserba egina zutenak barne.

3. Eremu handi bereziak ezartzeko den industri lurzoru urbanizatugabea saltzeko prezioa Nafarroako Gobernuak xedatuko du kasuan-kasuan, proiektu bakoitzaren ezaugarrien arabera. Betiere enpresa eroslearen kontu izanen da beharrrezkoak diren azpiegituren kostua.

4. Prezioa ordaintzeko gerorapena onartzen bada, korritu tasa urte baterako Euribor tasa izanen da, hain zuzen, kasuan kasuko urtea hasi aurreko urteko azkeneko egun baliodunekoa.

5. Tuterako "Montes del Cierzo" industrialdean saltzen diren lurzatiak 58.800 m²-koak izanen dira gutxienez.

6. Erabaki honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2007ko otsailaren 19an._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0703010