I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak
66/2007 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, zentzumenetan edo mugimenean ezgaitasunen bat izanik edo, sendagileen aginduz, etxean luzaro egon behar izanik, Nafarroako ikastetxeetan 2006-07 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ondoko ikasketak araubide orokorrean egiten ari diren ikasleentzat ikasteko banakako laguntzen deialdia egiten duena.
Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuak txostena aurkeztu du eta hartan proposatu du ikasteko banakako laguntzen deialdia onets dadila, zentzumenetan edo mugimenean ezgaitasunen bat izanik edo, sendagileen aginduz, etxean luzaro egon behar izanik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ondoko ikasketak araubide orokorrean egiten ari diren ikasleentzat.
Deialdi honen bidez, beraz, banakako laguntzak emanen zaizkie halako ikasleei, beren egoera dela-eta behar duten arreta pedagogiko bereziak dakarren gastua ordaintzen laguntzeko.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Zentzumenetan edo mugimenean ezgaitasunen bat duten edo, sendagileen aginduz, etxean luzaro egon behar duten ikasleentzako banakako laguntzen deialdia onestea 2006-07 ikasturterako, eranskinean dauden arauen arabera.
2. Baimena ematea deialdi hau Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiak ebatz dezan eta ematen diren laguntzen ordainketa, 2005eko Gastuen Aurrekontuaren "Hezkuntza Berezirako Beka eta Laguntzak" izeneko 423001-41610-4809-322400 kontusailaren kargura egin dadin. Gehieneko zenbatekoa 22.000 eurokoa da.
3. Deialdi hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
4. Ebazpen hau igortzea Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuari, Hezkuntza Premia Berezien Atalari, Berariazko Programen Bulegoari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Argibide eta Agiri Bulegoari eta Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegoari eta Nafarroako Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentroko zuzendariari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2007ko otsailaren 1ean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.
I. ERANSKINA
Arauak
Lehenbizikoa._Laguntza hauen xedea da diruz laguntzea errefortzu pedagogikoko irakasle espezialisten kontratazioa eta eragin ditzakeen gastuak ikasleen garraioa dela-eta.
Zentzumenetan edo mugimenean ezgaitasunen bat duten edo, sendagileen aginduz, etxean luzaro egon behar duten ikasleek eskatzen ahal dituzte ikasteko banakako laguntzak, laguntza pedagogikorako eta garraiorako, ondoko betekizun hauek betez gero:
a) Urrituen kasuan, Minusbalioaren Kalifikazioaren Ziurtagiria edukitzea, eta ikusmenaren, entzumenaren edo mugimenaren minusbalio gradua gutxienez %33koa izatea.
b) Sendagileek aginduta, etxean egon behar izatea, 30 egun baino gehiagoko eritasun luzea duenean, edo aldizka, eritasun kronikoa duenean. Eritasun horiek behar bezala justifikatu beharko dira.
c) Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean Derrigorrezko Hezkuntzaren ondoko araubide orokorreko ikasketetan matrikulaturik egotea, unibertsitateko ikasketak salbu.
d) Zentzumenetan edo mugimenean ezintasunen bat izateagatik edo, sendagileen aginduz, etxean luzaro egon behar izateagatik, pedagogi laguntza berezia behar izatea ikasketak egiteko, Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentroko (CREENA) lan-taldeen iritziz.
e) Eskatu den laguntza ez jasotzea ikastetxean.
f) Eskabidea aurkezten den egunean helbidea Nafarroan izatea.
Bigarrena._Laguntza pedagogikorako eta garraiorako ikasteko banakako laguntzen gehieneko zenbatekoak ordu kopuruaren eta eskatzen duten ikasleen kopuruaren arabera ezarriko dira.
Garraiorako laguntza eskatzen ahal da baldin eta pedagogi laguntza jaso ahal izateko etxetik 8 kilometro baino urrutiago joan beharra badago.
Hirugarrena._Eskabideak noiz eta nola aurkeztu.
Eskabideak I. eranskineko ereduaren arabera eginen dira, Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuari zuzenduta. Eskabideak eta gainerako agiriak deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 20 egun naturaletan aurkeztuko dira, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan (Santo Domingo, zk.g., 31001 Iruña), edo Nafarroako Gobernuaren Iruñeko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren kalea, 2, 31002 Iruña), edo Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan aipatzen diren bulegoetatik edozeinetan.
Laugarrena._Aurkeztu behar diren agiriak.
1. Ikasteko laguntzen eskabideari agiri hauek erantsi behar zaizkio:
a) Laguntza kobratzeko erabiliko den banku edo aurrezki-kutxako libretaren lehen orriaren fotokopia. Eskatzailea adingabea baldin bada, laguntza eskatzen duenaren aitak, amak edo tutoreak izan behar du libretaren titularra.
b) Laguntza kobratzeko erabiliko den banku edo aurrezki-kutxako libretako titularraren NANaren fotokopia.
c) Famili Liburuaren fotokopia. Ikaslea adingabea bada eta gurasoak bereizirik edo dibortziaturik baldin badaude edo tutoreak baldin badauzka, eskabidea egin duenaren menpe dagoela ziurtatzen duen agiria erantsiko zaio.
c) Zentzumenetako edo mugimen-aparatuko urrituen kasuan, Minusbalioaren Kalifikazio Ziurtagiriaren fotokopia. Minusbalio graduak gutxienez %33 izan behar du.
d) Familiaren etxean luzaro egon beharra duen kasuetan, ziurtagiri medikoa, eskatzailearen eritasuna dela-kausa familiaren bizitokian luzaro egon behar duela adierazi eta behar hori justifikatu eta azaltzen duena.
e) Laguntza transferentzia bidez ordaintzeko inprimakia, behar bezala betea, eskaera lehen aldiz egiten denean edo lehengo bankuko kontua aldatzen denean. Inprimakia Hezkuntza Departamentuan jaso daiteke.
f) CREENAko lan-talde bereziko orientatzailearen txostena. Bertan zehatz azaldu behar da ikaslearen hezkuntza-beharrizan bereziak zertan diren, laguntza zertarako emanen zaion, eta zergatik jo behar duen ikastetxetik kanpo laguntza jasotzera.
Txosten hori egiteko, ikastetxean informazioa eskatuko da.
g) Pedagogiako laguntzaren kostuaren aurrekontua, laguntza emanen duen profesionalak edo zentroak ziurtatua.
h) Bigarren arauko b) idatz-zatian aipatzen den laguntza, hau da, garraiorako laguntza eskatzen bada, garraio zerbitzuaren hileko kostuaren aurrekontua aurkeztu behar da, hilean zenbat egunetan erabili beharko den kontuan harturik.
i) Bizilekua Nafarroan duela egiaztatzen duen ziurtagiriaren fotokopia.
j) Erantzukizunpeko aitorpena, 1. eranskinean onuradun izateko adierazita dauden debekuetatik bat ere ez duela frogatzen duena, deusetan galarazi gabe aurkezten diren aitorpenak edo justifikazioak egiazkoak ote diren ikertzeko Administrazioak duen ahalmena.
2. Eskatzaileei betebeharrak justifikatzeko beharrezko jotzen diren agiri osagarriak eskatzen ahalko zaizkie.
Bosgarrena._Deialdiaren ebazpena eta erreklamazioak.
1. Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak adjudikatuko ditu ikasteko banakako laguntzak, eskabideak aztertu eta baloratu ondoren, eta Hezkuntza Berezirako Laguntzen Batzordeak proposamena eginda. Batzordeko kideak honako hauek izanen dira:
a) Batzordeburua: Dibertsitate, Kultura-Aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuko zuzendaria edo haren ordezkoa.
b) Batzordeko kideak:
_Hezkuntza Premia Berezien Ataleko burua.
_Berariazko Programen Bulegoko burua.
_Hezkuntza Bereziaren koordinatzailea.
_Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentroko gizarte-langile bat.
_Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentroko orientatzaile bat.
2. Hezkuntza Departamentuak noiznahi erabakitzen ahal du eskabideei buruzko espedienteak ikuskatu behar direla, haietan bildutako datuak, laguntza ematerakoan kontuan hartutakoak, egiazkoak ote diren frogatzeko.
3. Ikasle onuradunak ikerketan lagundu nahi ez badu edo eskatzen dizkioten argibide eta agiriak ukatzen baditu, berehala onuradun izaera kenduko zaio eta laguntza gisa hartutako dirua itzuli beharko du.
4. Baldin eta gertatzen bada deialdi honetako laguntzaz onuratzen den ikasleren bat aldi berean beste erakunde publiko edo pribaturen baten laguntza jasotzen ari dela, deialdi honetakoaren adinakoa edo handiagoa, berehala ikasle horrek deialdi honetako laguntzaren onuradun izateari utziko dio. Zenbatekoa txikiagoa izanez gero, diferentzia emanen zaio.
5. Ezinbesteko baldintza da 2005/2006 ikasturteko deialdian eskatu ziren egiaztagiriak aurkeztu izana, deialdi horretako laguntzarik jaso bada, eta aurreko ikasturteetako laguntzetatik deus ere itzultzekorik ez izatea.
6. Erreklamazioak.
Eskabideak aztertu ondoren, laguntzak baloratzeko batzordeak haiek emateko behin-behineko proposamena eginen du. Eman eta ukatu diren beka eta laguntzen zerrenda interesatuen eskura izanen da Hezkuntza Departamentuko Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuan (Santo Domingo kalea, zk.g., Iruña). Prentsaren bidez jakinaraziko da zein egunetatik aurrera kontsultatu daitekeen zerrenda.
Eskatzaileren batek deialdi honen arauak ustez gaizki aplikatzeagatik bere eskubideak urratu egin direla iritziz gero, Laguntzen Batzordeari eskaera aurkezten ahalko dio ukatutako beka eta laguntzak eta haien zenbatekoak berrazter ditzan, laguntzen zerrenda Hezkuntza Departamentuan interesatuen eskura paratzen den egunetik aurrera 15 egun naturaleko epean.
Eskaerak Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez ebatziko dira behin betikoz; ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da. Horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza kontseilariari aurkeztua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean.
Seigarrena._Ikasteko banakako laguntzen ordainketa.
Ikasteko banakako laguntzak behin betiko ebazpena eman ondoren ordainduko dira. Onuraduna adingabea baldin bada, famili buruari ordainduko zaio eta adinez nagusia bada, onuradunari berari, ordainketaren ziurtagiriak aurkeztu ondoren.
2007ko ekainaren 21a baino lehen, onuradunak jasotako laguntzari dagokion gastua justifikatu beharko du. Horretarako ondoko egiaztagiri hauek aurkeztu beharko ditu Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan (Santo Domingo kalea, zk.g., 31001 Iruña), Nafarroako Gobernuaren Iruñeko Erregistro Nagusian (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña), edo azaroaren 26ko 30/1992 Administrazio eta Prozedura Legearen 38.4 artikuluan adierazten diren bulegoetatik edozeinetan:
_Pedagogiako laguntza eman duen profesional behar bezala kreditatuak egindako ziurtagiria. Bertan agertu behar da ikasleari zer-nolako laguntza eman zaion eta laguntzagatik zenbat ordaindu den guztira.
Ziurtagiri hori behar den epean aurkeztu ezik, hartu bai baina justifikatu ez den dirua itzuli beharko da.
Laguntzaren xedea den jarduera egiten ez bada, onuradunak jasotako zenbatekoak itzuli beharko ditu.
Frogatzen den gastuaren zenbatekoa kobratutako laguntzarena baino txikiagoa bada, laguntza murriztuko da, frogatutako gastuaren neurrira, eta onuradunak justifikatu ez duen dirua itzuli beharko du.
Zazpigarrena._Ikasteko banakako laguntzen itzulketa.
Arauak betetzen ez badituzte, onuradunek gal ditzakete hartutako laguntzak; horretarako, eskabidean laguntza horiek emateko oinarritzat adierazitako datuak benetakoak ote diren frogatzeko espedientea ireki beharko da. Hezkuntza Departamentuak ireki eta ebatziko du espediente hori, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 34. eta 35. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
Espedientearen ondorioz laguntza deuseztatzen bada, eskatzaileak hartutako dirua itzuli beharko du, arlo administratiboan, zibilean eta/edo penalean izan lezakeen erantzun beharra galarazi gabe.
Laguntzak deuseztatzeko ebazpena interesatu guztiei jakinarazi behar zaie banaka-banaka.
Zortzigarrena._Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka eta haren oinarri eta administrazio-egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariari aurkeztua, hilabeteko epean, aurkatutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
II. ERANSKINA
Ikasteko banakako laguntzen deialdia, zentzumenetan edo mugimenean ezgaitasunen bat duten edo, sendagileen aginduz, etxean luzaro egon behar duten ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ondoko araubide orokorreko ikasketak egin ditzaten Nafarroako ikastetxeetan. 2006-07 ikasturtea
Ikaslearen datuak:
Deiturak:
Izena:
NANa:
Jaioteguna: ................. Herria:
Probintzia
Aitaren, amaren edo ordezkariaren deiturak eta izena:
................................................ IFZ:
Helbidea: Kalea: ............................................. zenbakia: .......... Solairua: .............. Letra: ..................
Herria .................................. Posta kodea
Probintzia: .............................. Telefonoa:
Ikastetxea:
Herria: .................................. Posta kodea:
Egiten ari den ikasketak:
Ikasmaila: .............
Ikasteko banakako laguntza eskatzen du, deialdi honetan ezarritako baldintzak onarturik eta adierazten du ez dagoela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren arabera onuraduna izateko dauden debeku egoeretan.
Iruñean, 200...(e)ko .......................aren ....(e)an.
(Eskatzailearen sinadura)
DIBERTSITATE, KULTURA-ANIZTASUN ETA IMMIGRAZIO ZERBITZUKO ZUZENDARI JAUNA.
Iragarkiaren kodea: F0702200