29. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

4/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, "Doktoretza tesia egin eta doktore titulua lortzeko laguntzak" izeneko programaren 2004ko eta 2005eko deialdietako laguntzak egokitu egiten dira, Prestakuntzan diharduten Ikertzaileen Estatutua (PIE) onetsi duen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuaren edukiaren arabera.

Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak txostena aurkeztu du eta bertan proposatu du egokitu egin daitezela zenbait ikertzaileri emandako laguntzak, otsailaren 8ko 20/2005 Ebazpenaren eta otsailaren 28ko 30/2006 Ebazpenaren bidez emandakoak, hain zuzen ere, ikertzaile horiek egokitzapenerako prest agertu direlako eta beren unibertsitateek ere 63/2006 Errege Dekretuan ezarritako moduan kontratatu nahi dituztelako ikertzaileak.

Txosten horretan zehatz-mehatz azaltzen dira egokitzapenaren ondorio ekonomikoak: laguntza horietarako gastua 381.397,38 euro gehituko da 2007. eta 2008. urteetako gastuen aurrekontuen kargura, "Prestakuntzarako eta Ikerketa eta Garapenerako (I+G) Planeko laguntzak" izeneko 431000-43100-4800-323100 kontusailean (231.038,01 euro 2007ko aurrekontuan eta 150.359,37 euro 2008ko aurrekontuan). Izan ere, hileko nominaren zenbatekoa lehengo bera izan arren, PIEren 8.3 artikuluak dioenez, "laguntza programaren deialdia egiten duen entitateak laguntzaren zenbateko osoa, gizarte segurantzaren kostua barne, ordaindu behar die prestakuntzan diharduten ikertzaileak atxikita dituzten erakunde, zentro edo unibertsitateei". Nolanahi ere, 2006ko laguntza planaren deialdiarekin batera egin zen txosten ekonomikoan gastuaren gehikuntza handiagoa izanen zela aurreikusi zen, 450.256 eurokoa.

Ondorio ekonomikoez gain, egokitzapenak laguntzen araubide juridikoa aldaraziko du. Ikertzaileek laguntzen zuzeneko onuradunak izateari utziko diote eta haien zentroak izanen dira onuradun, baina 63/2006 Errege Dekretuaren 8.1 artikuluan ezarritako lan kontratua finantzatzeko erabili beharko dituzte laguntzak. Hortaz, araubide berri horren ondorioz, deialdien oinarrietako batzuk aldatu behar dira eta halaxe egiten da ebazpen honetan, oinarri berriak argitaratuz.

Abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluan ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz, eta kontuan izanik, halaber, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariaren txostena,

EBATZI DUT:

1. Lehen eranskinean dagoen onuradun-zerrenda aldatzea. Zerrenda horretako bekadunek laguntzen onuradunak izateari utziko diote eta haiek atxikita dituzten unibertsitateak izanen dira aurrerantzean laguntzen onuradun, 63/2006 Errege Dekretuari jarraituz, izan ere dekretu horretan kontratu bidezko egoera juridiko berria ezarri baita prestakuntzan diharduten ikertzaileentzat, eta egoera horretan, 63/2006 Errege Dekretuaren 8.1 artikuluaren arabera, ikertzaileek praktikaldiko lan kontratua sinatu behar baitute unibertsitateekin.

Aurrekoa gorabehera, ebazpen hau eraginkorra izan dadin, kasu bakoitzean lan kontratu egokia egin behar da eta kontratua bera edo kontratazioaren ziurtagiria aurkeztu behar zaio Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari. Ikertzailea kontratatu gisa lanean hasi dela egiaztatzen den egunean gauzatuko da onuradun-aldaketa.

2. Egokitzapen prozesuaren ondorio ekonomiko gisa, eta ikertzaileen ordez haien zentroak izanen baitira onuradun, kontabilitateko eragiketa hauek egin behar dira:

a) Guztira 814.386 euroko ordainketa-konpromisoak deuseztatu. Konpromiso horiek 2007ko eta 2008ko gastuen aurrekontuetako "Prestakuntzarako eta Ikerketa eta Garapenerako (I+G) Planeko laguntzak" izeneko 431000-43100-4800-323100 kontusailaren kargura hartu ziren eta honela daude banatuta:

_2007ko gastuen aurrekontuaren kargura 539.386 euro, horietatik 200.586 euro kontabilitateko 40000019 espedientean (2004ko deialdia) eta 338.800 euro kontabilitateko 40000020 espedientean (2005eko deialdia). Egokitzapena hautatu duten onuradunen laguntzei dagozkie; onuradun horien zerrenda I. eranskinean dago.

_2008ko gastuen aurrekontuaren kargura 275.000 euro, kontabilitateko 40000020 espedientean (2005eko deialdia). Egokitzapena hautatu duten onuradunen laguntzei dagozkie; onuradun horien zerrenda I. eranskinean dago.

b) Guztira 1.195.783,38 euroko urte anitzeko gastua baimentzea, 2007. eta 2008. urteetako "Prestakuntzarako eta Ikerketa eta Garapenerako (I+G) Planeko laguntzak" izeneko 431000-43100-4800-323100 kontusailaren kargura, honela banatuta:

_2007ko aurrekontuaren kargura 770.424,01 euro. Horietatik 288.859,59 euro, 2004ko deialdian ikertzaileak kontratatzeko laguntza jaso zuten eta egokitzapena hautatu duten entitate onuradunei 2007. urteko aurrerakinak ordaintzeko; eta 481.564,42 euro, 2005eko deialdian ikertzaileak kontratatzeko laguntza jaso zuten eta egokitzapena hautatu duten entitate onuradunei 2007. urteko aurrerakinak ordaintzeko.

Entitateei dagozkien kopuruak 1. taulan jaso dira, eta entitateek kontrataturiko ikertzaileen xehetasunak eta horietako bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa II. eranskinean ageri dira.

_2008ko aurrekontuaren kargura 425.359,37 euro, 2005eko deialdian ikertzaileak kontratatzeko laguntza jaso zuten eta egokitzapena hautatu duten entitate onuradunei 2008. urteko aurrerakinak ordaintzeko.

Entitateei dagozkien kopuruak 1. taulan jaso dira, eta entitateek kontrataturiko ikertzaileen xehetasunak eta horietako bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa II. eranskinean ageri dira.

1. taula

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA 77.308 77.308 79.967,84 154.616 79.967,84

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA 192.224,59 346.275,42 285.841.60 538.500,01 285.841,60

ZARAGOZAKO UNIBERTSITATEA 19.327 38.654 39.132,81 57.981 39.132,81

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA 0 19.327 20.417,12 19.327 20.417,12

288.859,59 481.564,42 425.418,77 770.424,01 425.359,37

3. Laguntzen araubide juridikoaren oinarriak aldatu eta III. eranskinean ageri diren moduan uztea, egokitzapena egin den kasuetarako.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

5. Ebazpen hau eta beraren eranskina bidaltzea ikertzaile interesatuei, Nafarroako Unibertsitate Publikoko, Nafarroako Unibertsitateko, Zaragozako Unibertsitateko eta Euskal Herriko Unibertsitateko (Leioako campusa) Ikerketa errektoreordeei, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari, Unibertsitateko Ikerketa Atalari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaileari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Ikerketarako Laguntzen Bulegoari, Administrazio Orokorreko Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 24an._Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

PRESTAKUNTZARAKO ETA IKERKETA ETA GARAPENERAKO (I+G) PLANEKO LAGUNTZAK

I. ERANSKINA

Doktoretza tesia egiteko eta doktore titulua lortzeko eman diren eta 63/2006 Errege Dekretuan ezarritakoari egokitu zaizkien laguntzak

NAFARROAKO UNIBERTSITATEA

Gaur egun Nafarroako Gobernuaren doktoretza aurreko beka dutenak, 2004ko deialdikoak (2007an hirugarren eta azken urtea eginen dute).

1

AMEZQUETA PEREZ, Susana

2007

2007

6.600,00

3.300,00

5

6

Nafarroako Unibertsitatea

2

CRETTAZ, Julien Swen

2007

2007

6.600,00

3.300,00

5

6

Nafarroako Unibertsitatea

3

DIEZ GOÑI, M.ª Sonsoles

2007

2007

6.600,00

3.924,00

6

5

Nafarroako Unibertsitatea

4

ESPARZA CATALAN, Irene

2007

2007

6.600,00

3.300,00

5

6

Nafarroako Unibertsitatea

5

GARBAYO ATIENZA, Elisa

2007

2007

6.600,00

3.300,00

5

6

Nafarroako Unibertsitatea

6

GARRIDO GIL, Pablo

2007

2007

6.600,00

6.600,00

5

6

Nafarroako Unibertsitatea

7

MUÑOZ FERNANDEZ, Alberto

2007

2007

6.600,00

5.262,00

5

6

Nafarroako Unibertsitatea

8

OCHOA NIETO, María del Carmen

2007

2007

6.600,00

3.300,00

5

6

Nafarroako Unibertsitatea

9

OJER GOÑI, Teresa

2007

2007

6.600,00

3.300,00

5

6

Nafarroako Unibertsitatea

10

PEREZ ECHARRI, María Nerea

2007

2007

6.600,00

3.300,00

5

6

Nafarroako Unibertsitatea

11

RUIZ DE OJEDA BASURTO, Luis María

2007

2007

6.600,00

3.300,00

5

6

Nafarroako Unibertsitatea

12

ZABALETA AZPIROZ, Aintzane

2007

2007

6.600,00

3.300,00

5

6

Nafarroako Unibertsitatea

13

ZURUTUZA MUÑOZ, Cristina

2007

2007

6.600,00

3.300,00

5

6

Nafarroako Unibertsitatea

NAFARROAKO UNIBERTSITATEA

Gaur egun Nafarroako Gobernuaren doktoretza aurreko beka dutenak, 2005eko deialdikoak (2007an bigarren urtea eginen dute eta 2008an hirugarren eta azken urtea)

1

ABETE GOÑI, Itziar

2007

2007

2008

2008

6.600,00

6.600,00

6.600,00

3.300,00

3

4

5

6

Nafarroako Unibertsitatea

2

ALTAREJOS MARTINEZ, Milagros Felisa

2007

2007

2008

2008

6.600,00

6.600,00

6.600,00

6.600,00

3

4

5

6

Nafarroako Unibertsitatea

3

ANSO MONCLUS, Elena

2007

2007

2008

2008

6.600,00

6.600,00

6.600,00

3.300,00

3

4

5

6

Nafarroako Unibertsitatea

4

AQUERRETA MOLINA, Silvia

2007

2007

2008

2008

6.600,00

6.600,00

6.600,00

3.300,00

3

4

5

6

Nafarroako Unibertsitatea

5

ARETA LARA, María

2007

2007

2008

2008

6.600,00

6.600,00

6.600,00

3.300,00

3

4

5

6

Nafarroako Unibertsitatea

6

BECERRIL MAÑAS, Sara

2007

2007

2008

2008

6.600,00

6.300,00

6.600,00

6.600,00

3

4

5

6

Nafarroako Unibertsitatea

7

DIEZ TORRES, Julián

2007

2007

2008

2008

6.600,00

6.600,00

0,00

0,00

3

4

5

6

Nafarroako Unibertsitatea

8

GARNICA OCHOA, María

2007

2007

2008

2008

6.600,00

6.600,00

6.600,00

3.300,00

3

4

5

6

Nafarroako Unibertsitatea

9

GOÑI CORTES, Joaquín

2007

2007

2008

2008

6.600,00

6.600,00

6.600,00

3.300,00

3

4

5

6

Nafarroako Unibertsitatea

10

GUIJARRO SALVADOR, Pablo

2007

2007

2008

2008

6.600,00

5.500,00

0,00

0,00

3

4

5

6

Nafarroako Unibertsitatea

11

HERNANDEZ, Juan Carlos

2007

2007

2008

2008

6.600,00

6.600,00

6.600,00

3.300,00

3

4

5

6

Nafarroako Unibertsitatea

12

HUALDE LOPEZ, Ibon Diego

2007

2007

2008

2008

6.600,00

6.600,00

6.600,00

6.600,00

3

4

5

6

Nafarroako Unibertsitatea

13

IRIGOYEN GOÑI, Marta

2007

2007

2008

2008

6.600,00

6.600,00

6.600,00

3.300,00

3

4

5

6

Nafarroako Unibertsitatea

14

MARCOTEGUI BARBER, Beatriz

2007

2007

2008

2008

6.600,00

6.600,00

6.600,00

6.600,00

3

4

5

6

Nafarroako Unibertsitatea

15

MARTINEZ GARCIA, Eva

2007

2007

2008

2008

6.600,00

6.600,00

6.600,00

3.300,00

3

4

5

6

Nafarroako Unibertsitatea

16

MURILLO ARBIZU, M.ª Teresa

2007

2007

2008

2008

6.600,00

6.600,00

6.600,00

3.300,00

3

4

5

6

Nafarroako Unibertsitatea

17

NICOLAS GAVILAN, M.ª Teresa

2007

2007

2008

2008

6.600,00

6.600,00

6.600,00

3.300,00

3

4

5

6

Nafarroako Unibertsitatea

18

PEREZ MANSO, Mónica

2007

2007

2008

2008

6.600,00

6.600,00

6.600,00

3.300,00

3

4

5

6

Nafarroako Unibertsitatea

19

VALENCIA REDIN, Idoya

2007

2007

2008

2008

6.600,00

6.600,00

6.600,00

6.600,00

3

4

5

6

Nafarroako Unibertsitatea

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA

Gaur egun Nafarroako Gobernuaren doktoretza aurreko beka dutenak, 2004ko deialdikoak (2007an hirugarren eta azken urtea eginen dute).

1

DRONDA MARTINEZ, Francisco Javier

2007

2007

6.600,00

6.600,00

5

6

NUP

2

ECHEVERRIA ARRONDO, Carlos

2007

2007

6.600,00

6.600,00

5

6

NUP

3

PARDO ZAPATA, Eva

2007

2007

6.600,00

6.600,00

5

6

NUP

4

ZIANI, Khalid

2007

2007

6.600,00

6.600,00

5

6

NUP

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA

Gaur egun Nafarroako Gobernuaren doktoretza aurreko beka dutenak, 2005eko deialdikoak (2007an bigarren urtea eginen dute eta 2008an hirugarren eta azken urtea).

1

ALBISTUR GOÑI, Aránzazu

2007

2007

2008

2008

6.600,00

6.600,00

6.600,00

6.600,00

3

4

5

6

NUP

2

CARRASCO ROBLES, Manuel

2007

2007

2008

2008

6.600,00

6.600,00

6.600,00

6.600,00

3

4

5

6

NUP

3

LEON IRIARTE, Javier

2007

2007

2008

2008

6.600,00

6.600,00

6.600,00

5.500,00

3

4

5

6

NUP

4

MARTINEZ BUSTIO, Carlos Martín

2007

2007

2008

2008

6.600,00

6.600,00

6.600,00

6.600,00

3

4

5

6

NUP

ZARAGOZAKO UNIBERTSITATEA

Gaur egun Nafarroako Gobernuaren doktoretza aurreko beka dutenak, 2004ko deialdikoak (2007an hirugarren eta azken urtea eginen dute).

1

VILLANUEVA AMADOZ, Uxue

2007

2007

6.600,00

6.600,00

5

5

ZARAGOZA

ZARAGOZAKO UNIBERTSITATEA

Gaur egun Nafarroako Gobernuaren doktoretza aurreko beka dutenak, 2005eko deialdikoak (2007an bigarren urtea eginen dute eta 2008an hirugarren eta azken urtea).

1

MORENO IGOA, María

2007

2007

2008

2008

6.600,00

6.600,00

6.600,00

5.500,00

3

4

5

6

ZARAGOZA

2

VAZQUEZ TOLEDO, Sandra

2007

2007

2008

2008

6.600,00

6.600,00

6.600,00

6.600,00

3

4

5

6

ZARAGOZA

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA

Gaur egun Nafarroako Gobernuaren doktoretza aurreko beka dutenak, 2005eko deialdikoak (2007an bigarren urtea eginen dute eta 2008an hirugarren eta azken urtea).

1

BULDAIN PARDO, José Javier

39.600,00

2007

2007

2008

2008

6.600,00

6.600,00

6.600,00

6.600,00

3

4

5

6

24

Urtarrilaren 1a

LEIOA

II. ERANSKINA

Entitateei emandako laguntzak, doktoretza tesia egin eta doktore titulua lortzeko Nafarroako Gobernuaren laguntza duten ikertzaileak kontratatu ditzaten prestakuntzan jarduteko

II.1.A) Nafarroako Unibertsitate Publikoarentzako (IFZ: Q3150012G) laguntzak, 2004ko deialdiko laguntzak egokitzeko.

1 DRONDA MARTINEZ, Francisco Javier 72.688.733-Q 19.327,00 - 19.327,00 9.663,50

2 ECHEVERRIA ARRONDO, Carlos 33.424.652-V 19.327,00 - 19.327,00 9.663,50

3 PARDO ZAPATA, Eva 16.592.250-G 19.327,00 - 19.327,00 9.663,50

4 ZIANI, Khalid X-3291901-A 19.327,00 - 19.327,00 9.663,50

LAGUNTZAK GUZTIRA 77.308,00 - 77.308,00 38.654,00

II.1.B) Nafarroako Unibertsitate Publikoarentzako (IFZ: Q3150012G) laguntzak, 2005eko deialdiko laguntzak egokitzeko.

1 ALBISTUR GOÑI, Aránzazu 44.627.687-M 19.327,00 20.417,32 39.744,32 9.663,50

2 CARRASCO ROBLES, Manuel 44.614.498-H 19.327,00 20.417,32 39.744,32 9.663,50

3 LEON IRIARTE, Javier 44.630.673-R 19.327,00 18.715,88 38.042,88 9.663,50

4 MARTINEZ BUSTIO Carlos Martín 44.624.753-S 19.327,00 20.417,32 39.744,32 9.663,50

LAGUNTZAK GUZTIRA 77.308,00 79.967.84 157.275,84 38.654,00

II.2.A) Nafarroako Unibertsitatearentzako (IFZ: Q3168001J) laguntzak, 2004ko deialdiko laguntzak egokitzeko.

1 AMEZQUETA PEREZ, Susana 72697245H 14.495,25 - 14.495,25 9.663,50

2 CRETTAZ, Julien Swen X2492084B 14.495,25 - 14.495,25 9.663,50

3 DIEZ GOÑI, M.ª Sonsoles 72696758Z 15.408,89 - 15.408,89 9.663,50

4 ESPARZA CATALAN, Irene 72693415Y 14.495,25 - 14.495,25 9.663,50

5 GARBAYO ATIENZA, Elisa 78744993P 14.495,25 - 14.495,25 9.663,50

6 GARRIDO GIL, Pablo 72691547R 14.495,25 - 14.495,25 9.663,50

7 MUÑOZ FERNANDEZ, Alberto 44627009V 17.367,95 - 17.367,95 9.663,50

8 OCHOA NIETO, María del Carmen 72042380D 14.495,25 - 14.495,25 9.663,50

9 OJER GOÑI, Teresa 44637209M 14.495,25 - 14.495,25 9.663,50

10 PEREZ ECHARRI, María Nerea 72697867L 14.495,25 - 14.495,25 9.663,50

11 RUIZ DE OJEDA BASURTO, Luis María 72800822A 14.495,25 - 14.495,25 9.663,50

12 ZABALETA AZPIROZ, Aintzane 44633826A 14.495,25 - 14.495,25 9.663,50

13 ZURUTUZA MUÑOZ, Cristina 33446851K 14.495,25 14.495,25 9.663,50

LAGUNTZAK GUZTIRA 192.224,59 - 192.224,59 125.625,50

II.2.B) Nafarroako Unibertsitatearentzako (IFZ: Q3168001J) laguntzak, 2005eko deialdiko laguntzak egokitzeko.

1 ABETE GOÑI, Itziar 44619158D 19.327,00 15.313,00 34.640,00 9.663,50

2 ALTAREJOS MARTINEZ, Milagros Felisa 72707672A 19.327,00 20.417,12 39.744,12 9.663,50

3 ANSO MONCLUS, Elena 72971945Y 19.327,00 15.313,00 34.640,00 9.663,50

4 AQUERRETA MOLINA, Silvia 72691431T 19.327,00 15.313,00 34.640,00 9.663,50

5 ARETA LARA, María 33445882H 19.327,00 15.313,00 34.640,00 9.663,50

6 BECERRIL MAÑAS, Sara 29151056M 19.327,00 20.417,12 39.744,12 9.663,50

7 DIEZ TORRES, Julián 52447578B 14.495,25 - 14.495,25 9.663,50

8 GARNICA OCHOA, María 72684004W 19.327,00 15.313,00 34.640,00 9.663,50

9 GOÑI CORTES, Joaquín 33440606D 19.327,00 15.313,00 34.640,00 9.663,50

10 GUIJARRO SALVADOR, Pablo 72682328M 17.716,42 - 17.716,42 9.663,50

11 HERNANDEZ, Juan Carlos X4881226M 19.327,00 15.313,00 34.640,00 9.663,50

12 HUALDE LOPEZ, Ibon Diego 18166020E 19.327,00 20.417,12 39.744,12 9.663,50

13 IRIGOYEN GOÑI, Marta 72707533W 19.327,00 15.313,00 34.640,00 9.663,50

14 MARCOTEGUI BARBER, Beatriz 72700689N 19.327,00 20.417,12 39.744,12 9.663,50

15 MARTINEZ GARCIA, Eva 72790061Y 14.495,25 15.313,00 29.808,25 9.663,50

16 MURILLO ARBIZU, M.ª Teresa 44629431R 19.327,00 15.313,00 34.640,00 9.663,50

17 NICOLAS GAVILAN, M.ª Teresa 72817784Z 14.495,25 15.313,00 29.808,25 9.663,50

18 PEREZ MANSO, Mónica 16600342T 19.327,00 15.313,00 34.640,00 9.663,50

19 VALENCIA REDIN, Idoya 72699177H 14.495,25 20.417,12 34.912,37 9.663,50

LAGUNTZAK GUZTIRA 346.275,42 285.841,60 632.117,02 183.606,50

II.3.A) Zaragozako Unibertsitatearentzako (IFZ: Q5018001G) laguntzak, 2004ko deialdiko laguntzak egokitzeko.

1 VILLANUEVA AMADOZ, Uxue 72.696.759-S 19.327,00 - 19.327,00 9.663,50

LAGUNTZAK GUZTIRA 19.327,00 - 19.327,00 9.663,50

II.3.B) Zaragozako Unibertsitatearentzako (IFZ: Q5018001G) laguntzak, 2005eko deialdiko laguntzak egokitzeko.

1 MORENO IGOA, María 44.628.069-L 19.327,00 18.715,69 38.042,69 9.663,50

2 VAZQUEZ TOLEDO, Sandra 44.637.331-N 19.327,00 20.417,12 39.744,12 9.663,50

LAGUNTZAK GUZTIRA 38.654,00 39.132,81 77.786,81 19.327,00

II.4.A) Euskal Herriko Unibertsitatearentzako (IFZ: Q4818001B) laguntzak, 2005eko deialdiko laguntzak egokitzeko.

1 BULDAIN PARDO, José Javier 72.690.734-Q 19.327,00 20.417,12 39.744,12 9.663,50

LAGUNTZAK GUZTIRA 19.327,00 20.417,12 39.744,12 9.663,50

DOKTORETZA TESIA EGITEKO ETA DOKTORE TITULUA LORTZEKO LAGUNTZA 2004KO ETA 2005EKO DEIALDIETAN JASO ONDOREN BEREN LAGUNTZA PIEN EZARRITAKOARI EGOKITZEA AUKERATU DUTEN ONURADUNEI APLIKATU BEHARREKO OINARRIAK

1._Onuradun izatea.

Oinarri hauen bidez aldatu egiten da doktoretza tesia egiteko eta doktore titulua lortzeko emandako laguntzen araubide juridikoa. Nafarroako Gobernutik 2004ko eta 2005eko deialdietan doktoretza tesia egiteko eta doktore titulua lortzeko laguntzak jaso zituzten ikertzaileen ordez, ikertzaile horiek prestakuntzan ari diren zentroak izanen dira laguntzen onuradun, 2) oinarrian aipatutako aldirako. Zentro horiek lan kontrataziorako gaitasuna izan behar dute, baita doktoretza tesia haietan inskribatu ahal izateko gaitasuna ere, tesia defendatu eta doktore titulua lortze aldera.

2._Aldia, eta laguntzaren iraupena.

1) Laguntzen iraupena ikertzailearen eta zentroaren arteko kontratuan finkatutakoa izanen da. Aldia, berriz, 12 hilabete izanen da gehienez, 2004ko deialdiko laguntzak dituzten ikertzaileentzat, eta 24 hilabete, 2005eko deialdiko laguntzak dituzten ikertzaileentzat.

3._Zenbatekoa.

Laguntzen zenbatekoa, kontratuaren fasean, soldataren eta gizarte segurantzarako ekarpenen batura izanen da. Urtean urteko kotizazio tasak eta hobariak aplikatuko dira. Hileko soldata 1.100 euro izanen da eta urtean halako 14 soldata ordainduko dira. Beraz, urtean 15.400 euro gordin.

Laguntza hauen gastuak "Prestakuntzarako eta Ikerketa eta Garapenerako (I+G) Planeko laguntzak" izeneko 431000-43100-4800- 323100 kontusailari egotziko zaizkio 2007ko gastuen aurrekontuan eta hurrengo urteetan, aurrekontuko diruaren arabera.

Onuradun batzuei laguntza ematerakoan deskontua egin zitzaien laguntzaren gehieneko zenbatekoan, lehenago ere mota bereko laguntzak jaso zituztelako. Onuradun horiei neurri berean murriztu behar zaizkie kontratuaren iraupena eta, ondorioz, kontratuagatik jaso beharreko kopurua.

Betiere, eginbeharrak betetzeari dagokionez, doktoretza tesia amaitzeko eguna lehendik ezarritakoa izanen da, hau da, 2004ko deialdiko laguntzaren onuradunentzat 2007ko abenduaren 31 eta 2005eko deialdiko laguntzaren onuradunentzat 2008ko abenduaren 31, ezertan ukatu gabe 4.e) oinarrian ezarritakoa.

4._Onuradunen eskubideak eta betebeharrak.

a) Prestakuntzan diharduten ikertzaileen eskubideak.

Onuradunek, laguntza hau onartuz gero, urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuaren 5. artikuluan aipatzen diren eskubideak izanen dituzte. Dekretu horren bidez Prestakuntzan diharduten Ikertzaileen Estatutua onetsi da.

b) Prestakuntzan diharduten ikertzaileen betebeharrak.

Prestakuntzan diharduten Ikertzaileen Estatutua onesten duen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuak 6. artikuluan betebehar orokorrak ezartzen dizkie ikertzaileei. Betebehar horiez gain, laguntzaren onuradunek deialdi honetan ezarritako arauak bete beharko dituzte, besteak beste honako hauek:

1. Oro har, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak laguntzen jarraipen egokia egiteko ematen dituen oharrei kasu egitea.

2. Doktoretza tesia amaitu eta defendatzea eta doktore gradua lortzea deialdian ezarritako epeetan.

3. Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari doktore gradua lortu dela frogatzea 14. oinarrian ezarritako epeetan, egindako doktoretza tesiaren ale bat erantsita.

4. Laguntzaren aprobetxamenduari buruzko balorazio ona lortzea doktore titulua lortzeko prestakuntza prozesuan zehar, etapa guztietan.

5. Doktoretza tesiaren gaia, zuzendaria edo unibertsitatea aldatuz gero horren berri ematea, idatziz, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari.

Horrelakoetan behar adina frogatuko da kasuan kasuko unibertsitateak edo unibertsitateek aldaketa horietarako baimena eman izana.

Horrelako aldaketek inoiz ez dute bide emanen atal honetan gorago ezarritako gehieneko epeak luzatzeko.

6. Lan jarduerarik egiten bada, horren berri ematea, idatziz, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari.

7. Beste edozein beka edo laguntza lortzen bada, horren berri ematea, idatziz, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari.

8. Ikerketaren emaitzen zabalkunde osoa edo partziala egiten denean, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ikerketa babestu duela adieraztea.

9. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea laguntza emateko ebazpena ematen denean.

c) Prestakuntzan diharduten ikertzaileak atxikita dituzten erakundeen betebeharrak.

Urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuak, Prestakuntzan diharduten Ikertzaileen Estatutua onesten duenak, 7. artikuluan betebehar orokorrak ezartzen dizkie prestakuntzan diharduten ikertzaileak atxikita dituzten erakundeei. Betebehar horiek eta prestakuntzan diharduten ikertzaileekiko lan harremanetatik sortzen direnak betetzeaz gainera, erakundeok honako arauak beteko dituzte:

1. Oro har, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak laguntzen jarraipen egokia egiteko ematen dituen oharrei kasu egitea.

2. Zentroan ari den ikertzaileak doktore gradua lortu eta hamar egun balioduneko epean, horren berri ematea Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari.

3. Emandako laguntzaren inguruan gertatzen den edozein gorabehera Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari jakinaraztea, gertatzen denetik hamar egun baliodun igaro baino lehen.

4. Bigarren faseko, hots, kontratuaren faseko laguntzaren xedea (kontrataturiko ikertzaileak doktoretza tesia egitea) behar den epean eta eran betetzeko bidea ematea, eta helburua bete dela frogatzea Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari, ezartzen den moduan.

5. Zentroen eta prestakuntzan diharduten ikertzaileen arteko kontratuetan, eta laguntzen deialdi honen babesean egindako ikerketen emaitzak osorik edo zati batean aditzera ematen direnean, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak kontratua finantzatu duela aipatu beharko da.

6. Egiaztapen eta kontrolak egiteko eskumenak erabili ahal izan daitezen, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak edukitzea, behar bezala ikuskaturik, aplikatu behar diren lege sektorialetan agindutako moduan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9.e) artikuluan ezarritakoarekin bat.

d) Laguntzak etetea.

1) Langileen Estatutuaren 45. eta 46. artikuluetan azaltzen diren arrazoiengatik praktikaldiko kontratua eteteak ez du ekarriko laguntzaren iraupena luzatzerik.

e) Betebehar akademikoak betetzeko epea luzatzea aparteko eta justifikatutako egoeretan.

1) Ebaluazio Batzordeak baimena ematen ahalko du onuradunari betebeharrak betetzeko epeak luzatzeko.

2) Luzapena baimenduz gero, doktoregaiak hasieran ezarri zitzaion epea baino bi urte gehiago izanen ditu, gehienez, helburua lortu eta justifikatzeko, ezertan eragotzi gabe espedientearen jarraipen egokia egiteko eman daitezkeen jarraibideak.

3) Interesatuak eskatu beharko du luzapena, idatziz, laguntzaren aldia amaitu eta hilabeteko epean.

Eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztu beharko dira:

_Arrazoien azalpena.

_Ordura arte egindako ikerketari buruzko txostena.

_Egiteko dagoen lana, hasieran proiektaturiko memoriaren arabera.

_Ikerketan zehar izandako desbideratzeak.

_Lanaren kronograma eta tesia amaitzeko aurreikusten den eguna.

_Tesiaren zuzendariaren txostena; bertan hauxe azaldu behar da gutxienez: zuzendariak doktoregaiaren lana eta errendimendua ontzat ematen dituela; ados dagoela doktoregaiaren deskripzioarekin, eginda dagoen eta egiteko dagoen ikerketari dagokionez; eta epea luzatu beharra onartzen duela.

_Doktoregaiaren unibertsitateko administrazio zerbitzuen ziurtagiria, ikaslearen inskripzioa egiaztatzeko.

_Laguntzaren iraunaldian jasotako beste beka batzuen aitorpena eta, behar izanez gero, justifikazioa.

_Gizarte Segurantzaren edo kasuan kasuko erakunde egokiaren ziurtagiria, laguntzaren iraunaldian onuradunak izandako lan bizitzari buruzkoa.

4) Onuraduna laguntzaren iraunaldian zehar 6. oinarriko bateraezintasun egoeran erori dela egiaztatzen bada, ezin izanen zaio epea luzatu.

5) Inola ere ez da bi urtetik gorako luzapenik onartuko eta bi urte horiek igarotakoan epea ez da gehiago luzatuko, hurrengo letran ezarritakoa salbu.

6) Batzordeak tesia bukatutzat ematen ahalko du doktoregaiak hura ofizialki gordailuan uzten duenean irakurri eta defendatzeko, betiere laguntzaren iraunaldia amaitu baino lehen.

Tesia bukatutzat emanez gero, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak interesatuari jakinaraziko dio eta sei hilabeteko epea ezarriko dio tesia irakurri eta defendatzeko eta doktore gradua lortzeko.

Doktoretza tesiaren gordailua frogatutzat ematen ahalko da baldin eta kasuan kasuko unibertsitateko Idazkaritzan egiten bada eta idazkari nagusiak ziurtatzen badu. Ez da bestelako ziurtagiririk onartuko.

7) Batzordeak epea luzatzea edo ez luzatzea proposatuko dio Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari eta honek ebazpena emanen du.

8) Betebeharrak ez betetzearen ondorioak.

Ikertzaileek edo haien zentroek deialdi honetako betebehar eta baldintzak betetzen ez badituzte galdu eginen dute emandako laguntza.

Laguntzen zuzeneko onuradun gisa jasotako diru kopuruak Nafarroako Gobernuari itzuli beharko dizkiote, bidezkoak izan daitezkeen legezko ekintzak eta zehapenak deusetan galarazi gabe. Itzuli beharreko diru kopuruari legezko korrituak gehituko zaizkio, laguntza kobratu zen egunetik itzultzen den egunera arte sortutakoak alegia, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.2 artikuluan xedatutakoarekin bat. Aipatu diru kopuruak dirusarrera publikotzat joko dira legezko ondorioetarako.

Unibertsitate zentroak ez ditu itzuli beharko zuzeneko onuradun gisa ikertzailea kontratatzeko jaso dituen diru kopuruak, egiaztatzen baldin bada doktoretza tesia amaitu, defendatu eta doktore titulua behar den epean eta moduan lortzeko betebeharra bete ez izanaren errudun bakarra laguntza horien kargura kontrataturiko ikertzailea dela.

Aurrekoa gorabehera, ez-betetzea ezinbestekoa denean, Batzordeak proposatu ahal izanen du laguntza amaitzeko ebazpenean deklaratu dadila ez-betetzea ezinbestekoa izan dela, eta interesatuak ordura arte jasotako diru kopuruei eusten ahalko die.

5._Laguntza ordaintzea.

Laguntza aldez aurretik eta sei hilean behin ordainduko zaie ikertzaileak atxikita dituzten unibertsitate zentroei, eta ez zaie bermerik jartzeko eskatuko.

Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak urtero unibertsitate zentroei bi transferentzia eginen dizkie, otsailean eta uztailean. Bakoitzari dagokion zenbatekoa ordainduko dio, atxikita dituen ikertzaileen kopurua eta gizarte kotizazioak kontuan hartuta.

Laguntza ordaindu dadin, interesatuak aldez aurretik transferentzia bidezko ordainketaren eskabidea aurkeztu behar du, laguntza sartzeko aukeratu duen bankuak behar bezala beterik.

6._Bateraezintasuna.

a) Bateraezintasunaren arrazoien oinarriak eta definizioa.

Bateraezintasunen araubideak bi helburu ditu:

_Irizpide banatzailea erabiltzea, baliabideak pertsona baten eskuetan pilatu ez daitezen eta ez lanik ez bestelako beka edo kontraturik ez duten doktoregaiek jaso ditzaten baliabide publikoak.

_Irizpide finalista erabiltzea, deialdiak ezartzen duen epean laguntzaren helburua lortzen oztopatzen duten egoerak saihestuz eta onuradunari dedikazio osoa eskatuz diruz lagundutako ikerketa lanetarako.

Irizpide horiei jarraiki, hona hemen laguntza hauekin bateraezinak diren egoerak:

1) Ikertzaileak beste edozein laguntza jasotzea Espainiako edo atzerriko funts publiko edo pribatuetatik. Artikulu honetako 3. puntuan aipatzen diren laguntzak bakarrik baimenduko dira.

2) Ikertzaileak beste edozein lan-jarduera, lanbide-jarduera edo enpresa-jarduera egitea.

3) Egonaldi laburretarako laguntzak jasotzeko baimena ematen ahalko da, egonaldiaren xedea ikertzaileak bere prestakuntza osatu eta ikerketa lanak hobeto egitea baldin bada. Egonaldian eginen diren jarduerak (ikerketa laborategietan jardun, liburu edo agiri funtsak kontsultatu, teknika instrumental berriak ikasi eta beste lan arlo batzuk landu) laguntza hauen xedeak betetzeko garrantzitsu eta lagungarriak izan behar dira. Egonaldirako laguntzaren berri eman behar zaio Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari eta beraren baimena jaso behar da. Inoiz ezin izanen da alegatu horrelako egonaldiak egin izana, 11. oinarrian azaltzen den moduan epearen luzapena eskatzen denean. Ikertzailearen prestakuntza programa betetzeko eta ikerketa aurrera eramateko egin behar diren jarduera arruntak espresuki baztertuta daude.

b) Noiz sortzen den legezko bateraezintasuna.

Legezko bateraezintasuna sortuko da:

1) Laguntza ematean, laguntza eman dela jakinarazten denean ikertzailea beste laguntzaren baten onuraduna bada edo lanean ari bada.

2) Laguntza emanda dagoela, laguntza eman dela jakinarazi eta handik aldi batera ikertzaileak beste laguntzaren bat jasotzen badu edota beste lan-jarduera bati ekiten badio.

c) Aplikatu beharreko arauak.

1._Lortutako laguntzak, indarraldi berbera izan ez arren, hiru hilabete baino gehiagoan aldi berean hartzekoak badira erabat bateraezintzat joko dira.

2._Lortutako laguntzak gehienez hiru hilabetean aldi berean hartzekoak badira, honako laguntza honen zenbatekoa osorik ordainduko da.

3._Aldiz, lortutako laguntzak hiru hilabete baino gehiagoan aldi berean hartzekoak badira, ikertzaileak bat aukeratu beharko du. Beste laguntza bat aukeratuz gero, honako honi uko egin zaiola ulertuko da, 15. oinarrian ezarritako baldintza eta ondorioekin.

4._Ondorio guztietarako, deialdi honetan lan-jardueratzat joko da edozein lan edo enplegu, besteren konturakoa edo norberaren konturakoa, lanaldia eta dedikazio denbora edozein direla, eta, azkenik, gizarte babesaren edo aseguratzearen araubidea edozein dela.

5._Beste lan-jarduera batean hasiz gero, ikertzaileak laguntza hau galduko du, salbu eta hari uko egiten dionean, 8.3 oinarrian ezarritako baldintza eta ondorioekin.

6._Oro har, ikertzaileak goian aipatu diren kausei dagokien guztia jakinarazi behar du, 4. oinarrian xedatutakoari jarraituz.

7._Aurrekoa gorabehera, laguntzak kudeatzen dituen organoak egoera ofizioz egiaztatuko du une hauetan:

_Ikertzaileak bere eginbehar akademikoak bete dituela frogatzen duenean, edo horiek betetzeko epearen luzapena eskatzen denean.

_Administrazio prozedurari amaiera eman aurretik.

Halaber, noiznahi eskatzen ahalko ditu beharrezkotzat jotzen dituen agiriak, eta behar diren datuak biltzen ahalko ditu, indarra duen legeriari jarraituz.

7._Espedientearen jarraipena eta amaiera.

a) Alderdi orokorrak.

1. Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari dagokio deialdi honen bitartez ikertzaileei emandako laguntzen aplikazioaren jarraipena eta kontrola egitea. Horretarako prozedura egokiak ezarriko ditu, ikertzaileak atxikita dituzten zentroekin lankidetzan.

2. Gainera, ikertzaileak eta haien zentroak kontrolatzeko jarduketak eginen dituzte horretarako eskumena duten erakundeek, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ematen zaien ahalmena erabiliz.

3. Aurreko 1. puntuan adierazitakoaren ondorioetarako, honako hauek jarraipen ekintza arruntak dira:

_Laguntza hauek ematerakoan ezarritako betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko behar diren agiriak eskatu eta aztertzea.

Honako hauek jarraipen ekintza bereziak dira:

_Espedientean dauden agiriak ikusirik organo kudeatzaileak ofizioz hasten dituen jarduketak, zuzendariek nahiz zentroek emandako txostenen ondorioz egiten diren jarduketak, eta programaren baldintzak betetzeari begira egokitzat jotzen diren jarduketa guztiak.

4. Kasu bakoitzean ezarritako epea igarota, eskatutako agiriak jaso ez badira, zentro onuradunari errekerimendu formala eginen zaio bost eguneko epe luzaezinean agiriak aurkez ditzan. Epe berri horretan aurkezten ez baditu, 4.f) oinarrian ez-betetze kasuetarako adierazitako ondorioak sortuko dira.

Behin laguntza lorturik, aurreko oinarrietan azaldu denez, interesatuek ondoko epeak izanen dituzte:

c) Kontratu fasean kontuan hartu beharreko epeak.

Behin laguntza emanda, zentroak eta kontrataturiko ikertzaileak ondoko epeei lotu beharko zaizkie:

1) Laguntzaren iraunaldiko lehen urtea amaitu eta hurrengo hilaren lehen hamabostaldian, kontrataturiko ikertzaileak oraindik tesia defendatu ez badu, beraren zentroak urteko lehen jarraipen-txostena aurkeztuko du, tesiaren zuzendariak ontzat emanda, eta, txosten horri erantsita, ikertzailearen aitorpena, lortutako beste laguntzei buruzkoa, eta lan bizitzaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzak edo kasuan kasuko erakunde eskudunak emana. Agiri horiek ikusirik, hurrengo aurrerakina ordainduko da ezarritako epeetan.

2. Ikertzailea atxikita daukan zentroak, laguntzaren iraunaldia amaitu eta hilabetera, luzeen jota, kontrataturiko ikertzaileak lortutako doktore titulua aurkeztuko du, eta, horrekin batera, doktore tesiaren ale bat euskarri digitalean, ikertzailearen aitorpena, lortutako beste laguntzei buruzkoa, eta lan bizitzaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzak edo kasuan kasuko erakunde eskudunak emana. Agiri horiek ikusirik, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak bidezkoa den ebazpena proposatuko du deialdi honetako betebeharren eta gainerako baldintzen betetzeari edo ez-betetzeari, likidazio ekonomikoari eta prozeduraren amaierari buruz.

3. Laguntzaren iraunaldia amaitutakoan, kontrataturiko ikertzaileak tesia defendatu ez badu, haren zentroak, hurrengo hilabetean, agiri hauek aurkeztuko ditu: betebeharrak betetzeko epea luzatzeko eskabidea; ikertzailearen aitorpena, lortutako beste laguntzei buruzkoa; eta lan bizitzaren ziurtagiria, gizarte segurantzak edo kasuan kasuko erakunde eskudunak emana. Aurkeztutako agiriak ikusirik, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak bidezkoa den ebazpena proposatuko du deialdi honetako betebeharren eta gainerako baldintzen betetzeari edo ez-betetzeari, likidazio ekonomikoari eta prozeduraren amaierari buruz, edo, bidezko denean, betebeharrak betetzeko epearen luzapenari buruz.

4. Betebehar akademikoak betetzeko epearen luzapena onartuz gero, ikertzaileak eta haien zentroak luzapena emateko ebazpenean ezarritako epeei lotu beharko zaizkie. Betiere, luzapenean ezarritako epe berria amaitu eta hilabete igaro aurretik, kontrataturiko ikertzaileak lortutako doktore titulua aurkeztu beharko da, eta horrekin batera doktoretza tesiaren ale bat, euskarri digitalean egina.

Aurkeztutako agiriak ikusirik, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak bidezkoa den ebazpena proposatuko du betebeharren betetzeari edo ez-betetzeari, likidazio ekonomikoari eta espedientea amaitu eta artxibatzeari buruz.

8._Uko egitea.

1. Prestakuntzan ari den ikertzaileak uko egiten ahalko dio jasotako laguntzari noiznahi, laguntzaren iraunaldian, eta horretarako nahikoa izanen du idatzizko jakinarazpena egitea Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari.

2. Uko eginez gero, ikertzaileak bere eskubideak galduko ditu eta onuradun gisa zuzenean jaso dituen aurrerakinak itzuli beharko ditu legezko korrituak gehituta, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeari jarraituz, 11. oinarrian agindu bezala.

3. Salbuespenez, laguntza honen bidez kontrataturiko ikertzaileak bigarren urtean beste laguntza bat lortu eta huraxe aukeratzen duenean edo lan-jarduera batean hasten denean, honako laguntza honi uko egin beharko dio, bestearekin bateraezina delako.

Kasu horretan, kobratu dituen diru kopuruetatik, hautatu duen laguntza edo kontratua hasi arteko denborari dagokion zatia gordetzen ahalko du.

Aurrekoa ez da aplikatuko ikertzaileak bere ikerketa-jarduera bertan behera uzten badu. Jarraipenari eta amaierari dagokienez, deialdian ezarritako baldintza eta epe orokorrei lotu beharko zaie.

9._Laguntzen araubide juridikoa.

Ebazpen honetan laguntzei buruz ezarritako arauez gain, honakoak ere beteko dira:

1. Azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea, Dirulaguntzei buruzkoa, Nafarroako aurrekontu orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen araubide juridiko orokorra ezartzen duena.

2. Abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzkoa.

3. Azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

4. 6/2001 Lege Organikoa, Unibertsitateei buruzkoa.

5. Apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretua, unibertsitate ikasketen hirugarren zikloa, doktore tituluaren lorpena eta ematea eta graduatu ondoko beste ikasketa batzuk arautzen dituena.

6. Urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretua, Prestakuntzan diharduten Ikertzaileen Estatutua onesten duena.

7. 8/1980 Legea, Langileen Estatutua onesten duena, eta geroko aldaketak.

8. Zehapenen prozedura Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa izanen da.

10._Errekurtsoak.

Oinarri hauek aplikatzeko egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iragarkiaren kodea: F0701449