Iragarkia
29. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 7a
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak
3/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, "Doktoreen ikertzeko gaitasuna hobetzeko laguntzak" izeneko programan 2005eko deialdian emandako doktoretza ondoko laguntzak egokitu egiten dira, Prestakuntzan diharduten Ikertzaileen Estatutua (PIE) onetsi duen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuaren edukiaren arabera.
Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak txostena aurkeztu du eta bertan proposatu du egokitu egin daitezela zenbait ikertzaileri emandako laguntzak, martxoaren 29ko 66/2006 Ebazpenaren bidez emandakoak hain zuzen ere, ikertzaile horiek egokitzapenerako prest agertu direlako eta beren zentroek ere 63/2006 Errege Dekretuan ezarritako moduan kontratatu nahi dituztelako ikertzaileak.
Txosten horretan zehatz-mehatz azaltzen dira egokitzapenaren ondorio ekonomikoak: laguntza horietarako gastua 36.791,95 euro gehituko da 2007. urteko gastuen aurrekontuaren kargura, "Prestakuntzarako eta Ikerketa eta Garapenerako (I+G) Planeko laguntzak" izeneko 431000-43100-4800-323100 kontusailean. Izan ere, hileko nominaren zenbatekoa lehengo bera izan arren, goian aipatutako errege dekretuko seigarren xedapen gehigarriak dioenez, laguntza programa hauetan zentroek kontratatu egin behar dituzte ikertzaileak, eta laguntza programaren deialdia egiten duen entitateak, berriz, dagokien diru kopurua ordaindu behar die zentroei.
Ondorio ekonomikoez gain, egokitzapenak laguntzen araubide juridikoa aldaraziko du. Ikertzaileek laguntzen zuzeneko onuradunak izateari utziko diote eta haien zentroak izanen dira onuradun, baina 63/2006 Errege Dekretuan ezarritako lan kontratua finantzatzeko erabili beharko dituzte laguntzak. Hortaz, araubide berri horren ondorioz, deialdien oinarrietako batzuk aldatu behar dira eta halaxe egiten da ebazpen honetan, oinarri berriak argitaratuz.
Abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluan ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz, eta kontuan izanik, halaber, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariaren txostena,
EBATZI DUT:
1. Lehen eranskinean dagoen onuradun-zerrenda aldatzea. Zerrenda horretako bekadunek laguntzen onuradunak izateari utziko diote eta haiek atxikita dituzten unibertsitateak izanen dira aurrerantzean laguntzen onuradun, 63/2006 Errege Dekretuari jarraituz, izan ere dekretu horretan kontratu bidezko egoera juridiko berria ezarri baita prestakuntzan diharduten ikertzaileentzat, eta egoera horretan, 63/2006 Errege Dekretuko seigarren xedapen gehigarriaren arabera, ikertzaileek lan kontratua sinatu behar baitute unibertsitateekin.
Aurrekoa gorabehera, ebazpen hau eraginkorra izan dadin, kasu bakoitzean lan kontratu egokia egin behar da eta kontratua bera edo kontratazioaren ziurtagiria aurkeztu behar zaio Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari. Ikertzailea kontratatu gisa lanean hasi dela egiaztatzen den egunean gauzatuko da onuradun-aldaketa.
2. Egokitzapen prozesuaren ondorio ekonomiko gisa, eta ikertzaileen ordez haien zentroak izanen baitira onuradun, kontabilitateko eragiketa hauek egin behar dira:
a) Guztira 66.300 euroko ordainketa-konpromisoak deuseztatu. Konpromiso horiek 2007ko gastuen aurrekontuko "Prestakuntzarako eta Ikerketa eta Garapenerako (I+G) Planeko laguntzak" izeneko 431000-43100-4800-323100 kontusailaren kargura hartu ziren, kontabilitateko 40000020 espedientean (2007ko deialdia). Egokitzapena hautatu duten onuradunen laguntzei dagozkie; onuradun horien zerrenda I. eranskinean dago.
b) 103.092,08 euroko gastua baimentzea 2007. urteko "Prestakuntzarako eta Ikerketa eta Garapenerako (I+G) Planeko Laguntzak" izeneko 431000-43100-4800-323100 kontusailaren kargura.
Entitateei dagozkien kopuruak 1. taulan jaso dira, eta entitateek kontrataturiko ikertzaileen xehetasunak eta horietako bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa II. eranskinean ageri dira.
1. TAULA
Abiaburuko deialdiaren urtea 2005
Baimendu beharreko gastuaren aurrekontu-urtea 2007
Nekazaritzako Kudeaketarako Institutu Teknikoa 24.256,96
Nafarroako Unibertsitatea 30.321,20
Unibertsitate Konplutentsea 24.256,96
Ikerketa Mediko Aplikaturako Fundazioa (FIMA) 24.256,96
103.092,08
3. Egokitzapena egin den kasuetarako, laguntzen araubide juridikoaren oinarriak aldatu eta III. eranskinean ageri diren bezala uztea.
4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.
5. Ebazpen hau eta beraren eranskina bidaltzea ikertzaile interesatuei, Nafarroako Unibertsitateko eta Unibertsitate Konplutentseko Ikerketa errektoreordeei, Ikerketa Mediko Aplikaturako Fundazioari eta Nekazaritzako Kudeaketarako Institutu Teknikoari, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari, Unibertsitateko Ikerketa Atalari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaileari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Ikerketarako Laguntzen Bulegoari, Administrazio Orokorreko Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.
6. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Iruñean, 2007ko urtarrilaren 16an._Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.
I. ERANSKINA
63/2006 Errege Dekretuan ezarritakoari egokitu zaizkion doktoretza ondoko laguntzak, doktoreen ikertzeko gaitasuna hobetzeko laguntzen programakoak
Gaur egun Nafarroako Gobernuaren doktoretza ondoko beka dutenak, 2005eko deialdikoak.
ORDAINTZEKO HASIERAKO LAGUNTZATIK ORDAIN.
1 ANSORENA ARTIEDA, EDUARDO 44613105M 2007 3.900,00 3 NAFARROAKO UNIBERTSITATEA
2 VILLAR BECARES, RAQUEL 44630894S 2007 7800,00 3 NAFARROAKO UNIBERTSITATEA
2007 7800,00 4
3 CRUCHAGA GOMEZ, CARLOS 72691489N 2007 7800,00 3 FIMA
2007 7800,00 4
4 FERNANDEZ, ARTURO 44628482H 2007 7800,00 3 UNIBERTSITATE KONPLUTENTSEA
2007 7800,00 4
5 ARAZURI GARIN, SILVIA 44615500P 2007 7800,00 3 NEKAZARITZAKO KIT
2007 7800,00 4
II. ERANSKINA
Entitateei emandako laguntzak, doktoreen ikertzeko gaitasuna hobetzeko programako laguntzak dituzten ikertzaileak kontratatu ditzaten prestakuntzan jarduteko
EGOKITZAPENAREN ONDOREN
1 ANSORENA ARTIEDA, EDUARDO 44613105M 6.064,24 NAFARROAKO UNIBERTSITATEA Q3150012G
2 VILLAR BECARES, RAQUEL 44630894S 24.256,96 NAFARROAKO UNIBERTSITATEA Q3150012G
3 CRUCHAGA GOMEZ, CARLOS 72691489N 24.256,96 FIMA G82198524
4 ECHAVARREN FERNANDEZ, ARTURO 44628482H 24.256,96 UNIBERTSITATE KONPLUTENTSEA Q2818014I
5 ARAZURI GARIN, SILVIA 44615500P 24.256,96 NEKAZARITZAKO KIT A31085376
III. ERANSKINA
Doktoreen ikertzeko gaitasuna hobetzeko jardueretarako doktoretza ondoko laguntzen onuradunei aplikatu beharreko oinarriak. 2005eko deialdia
1._Onuradun izatea.
Oinarri hauen bidez aldatu egiten da doktoreen ikertzeko gaitasuna hobetzeko 2005eko deialdian eman ziren doktoretza ondoko laguntzen araubide juridikoa. Nafarroako Gobernutik 2005eko deialdian Espainiako zentroetan jarduerak egiteko laguntzak jaso zituzten ikertzaileen ordez, ikertzaile horiek atxikita dituzten zentroak izanen dira laguntzen onuradun, 2) oinarrian aipatutako aldirako. Zentro horiek lan kontratuak egiteko gaitasuna izan behar dute.
2._Aldia eta iraupena.
1) Ikertzailearen eta zentroaren artean laguntzen kargura egin beharreko kontratuan finkatuko da laguntzen iraupena. Hasieran beka moduan eman zen laguntzaren iraunalditik geratzen den denbora izanen da.
2) Ikertzailea atxikita daukan zentroak eskaera arrazoitua eginez gero, Batzordeak baimena ematen ahalko du hasieran finkatutako sarrera unea atzeratzeko eta atzerapen horren ondorioz laguntzaren indarraldia aldatzeko. Aldaketa horrek ez du ekarriko hasieran emandako laguntzaren zenbatekoa handitzerik.
3) Langileen Estatutuaren 45. eta 46. artikuluetan azaltzen diren arrazoiengatik kontratua eteteak ez du ekarriko laguntzaren iraupena luzatzerik.
3._Zenbatekoa.
1) Laguntzen zenbatekoa soldataren eta gizarte segurantzarako ekarpenen batura izanen da. Urtean urteko kotizazio tasak eta hobariak aplikatuko dira. Hileko soldata gordina 1.300 euro izanen da. Aparteko pagei dagokien zatia laguntzaren iraupenaren arabera hainbanatuko da.
2) Laguntza hauen gastuak "Prestakuntzarako eta Ikerketa eta Garapenerako (I+G) Planeko laguntzak" izeneko 431000-43100-4800- 323100 kontusailari egotziko zaizkio 2007. urtean.
Betiere, onartutako diru kopuruak eman eta ordaintzeko baldintza izanen da aurrekontuan behar adina kreditu izatea, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legean ezarritakoarekin bat.
4._Onuradunen eskubideak eta betebeharrak.
1) Kontrataziorako laguntzak.
Doktoreak kontratatzeko laguntza hau onartuz gero, unibertsitate zentroek urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuaren 5. eta 6. artikuluan jasorik dauden eskubideak onartu eta betebeharrak bete beharko dituzte. Dekretu horren bidez Prestakuntzan diharduten Ikertzaileen Estatutua onetsi da. Deialdi honetan ezarritako arauak ere bete beharko dira, besteak beste honako hauek:
a) Oro har, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak laguntzen jarraipen egokia egiteko ematen dituen oharrei kasu egitea.
b) Jasotako laguntzekin egiten diren gastuen ziurtagiriak aurkeztea. Ziurtagiri horiek Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuan aurkeztu behar dira, ezartzen diren epeetan. Ziurtagiriak egiteko aintzat hartuko dira Dirulaguntzei buruzko Legean ezarritakoa, deialdian ezartzen diren xedapenak eta ematen diren gainerako jarraibideak.
c) Laguntzaren xede den jarduera eskaeran edo, hala behar denean, emateko ebazpenean adierazi bezala egiteko bidea ematea.
d) Ikertzaileak egindako lanaren berri ematea 7. oinarrian ezarritako moduan eta epeetan.
e) Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari idatziz eta aldez aurretik baimena eskatzea, edozein aldaketa egin nahi bada onetsitako jardueran edota hasieran ezarri zitzaizkion denbora eta leku baldintzetan.
f) Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari laguntza eteteko eskatzea eta laguntza emateko arrazoiak desagertu direla jakinaraztea, idatziz, deialdiaren 2. oinarrian ezarritako moduan.
g) Deialdi honen kargura finantzatutako kontratuekin zerikusia duten uko egiteak, eteteak, bateraezintasunak eta gainerako gorabeherak Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari jakinaraztea, idatziz, gertatzen direnetik 10 egun baliodun igaro baino lehen.
h) Egiaztapen eta kontrolak egiteko eskumenak erabili ahal izan daitezen, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak edukitzea, behar bezala ikuskaturik, aplikatu behar diren lege sektorialetan agindutako moduan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9.e) artikuluan ezarritakoarekin bat.
i) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea laguntza emateko ebazpena ematen denean.
2) Betebehar akademikoak betetzeko epea luzatzea justifikatutako egoeretan.
Interesatuak bere jarduera luzatu arren, laguntzak irauteko epeak ezin izanen dira luzatu, ezertan galarazi gabe 2. oinarriko 2. eta 3. ataletan xedatutakoa.
3) Betebeharrak ez betetzearen ondorioak.
Onuradunek deialdi honetako betebehar eta baldintzak betetzen ez badituzte galdu eginen dute emandako laguntza.
Kobratzeko dituzten kopuruak galduko dituzte eta Nafarroako Gobernuari itzuli beharko dizkiote ordura arte jasotako aurrerakinak, bidezkoak izan daitezkeen legezko ekintzak eta zehapenak deusetan galarazi gabe. Betiere, itzuli beharreko diru kopuruei legezko korrituak gehituko zaizkie, kopuru bakoitza kobratu zen egunetik itzultzen den egunera arte sortutakoak alegia, halaxe xedatzen baitu Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen araubide juridiko orokorra ezartzen duenak.
Aipatu diru kopuruak dirusarrera publikotzat joko dira legezko ondorioetarako.
5._Laguntza ordaintzea.
Laguntza, kontratu moduan ematen bada, oso-osorik ordainduko zaio ikertzailea atxikita daukan zentroari, sei hilean behingo ordainketetan, eta horiek ordainketa aurreratutzat joko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoaren ondorioetarako. Ordainketak honela eginen dira:
a) Laguntza aldez aurretik eta sei hilean behin ordainduko zaie ikertzaileak atxikita dituzten zentroei. Behar izanez gero, zentroek beren zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak dituztela frogatuko dute, Nafarroako Ogasunak edota Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak emandako ziurtagiriak aurkeztuz.
b) 2007ko aurrekontuaren kargura aurrerakin hauek ordainduko dira, laguntzaren lehen urteari dagozkionak:
_Lehenbizikoa, laguntza ematea onartzen denean.
_Bigarrena, baldin bada, 2007ko uztailean.
c) Ordainketa guztiak ordainketa aurreratutzat joko dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoaren ondorioetarako, eta Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak adostasun txostena eman eta gero eginen dira.
d) Laguntza ordaindu dadin, interesatuak aldez aurretik transferentzia bidezko ordainketaren eskabidea aurkeztu behar du, laguntza sartzeko aukeratu duen bankuak behar bezala beterik.
e) Kontrataziorako laguntzaren lehen epea ezin izanen da ordaindu harik eta unibertsitate zentroak ikertzailearekin egindako kontratuaren kopia aurkeztu arte.
f) Kontrataziorako laguntzaren bigarren epea ezin izanen da ordaindu harik eta zentroak aurreko seihilekoko laguntzarekin egindako gastuen ziurtagiria aurkeztu arte.
6._Bateraezintasuna.
1. Bateraezintasunaren arrazoien oinarriak eta definizioa.
Bateraezintasunen araubideak bi helburu ditu:
_Irizpide banatzailea erabiltzea, baliabideak pertsona baten eskuetan pilatu ez daitezen, eta baliabide publikoen bitartez doktore langabeak kontratatzea, edo diruz lagundutako jarduera egitearren beren lan-jardueraren errentei eta beste laguntza batzuei uko egiten dietenak.
_Irizpide finalista erabiltzea, diruz lagundutako prestakuntza-jardueraren aprobetxamendu osoa galarazi edo oztopatzen ahal duten egoerak saihestuz eta onuradunari jarduera horretarako dedikazio osoa eskatuz laguntzak dirauen bitartean.
Irizpide horiei jarraiki, hona hemen laguntza hauekin bateraezinak diren egoerak:
a) Kontratatu beharreko ikertzaileak edozein lan-jarduera, lanbide-jarduera edo enpresa-jarduera egitea. Diruz lagundutako jarduerarekin lotura zuzen eta garbia duten hitzaldi, txosten, liburu, artikulu eta bestelako zabalkunde ekintzengatiko ordainsariak baimenduko dira soil-soilik.
b) Espainiako edo atzerriko diru publiko zein pribatuen bidez finantzatutako beste edozein laguntza jasotzea.
Egonaldi laburretarako laguntzak jasotzeko baimena ematen ahalko da, egonaldiaren xedea ikertzaileak bere prestakuntza osatu eta ikerketa lanak hobeto egitea baldin bada. Egonaldian eginen diren jarduerak (ikerketa laborategietan jardun, liburu edo agiri funtsak kontsultatu, teknika instrumental berriak ikasi eta beste lan arlo batzuk landu) laguntza hauen xedeak betetzeko garrantzitsu eta lagungarriak izan behar dira. Egonaldirako laguntzaren berri eman behar zaio Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari eta beraren baimena jaso behar da. Inoiz ezin izanen da alegatu horrelako egonaldiak egin izana, deialdian ezarritako eginbeharrak betetzeko epearen luzapena eskatzen denean. Ikertzailearen prestakuntza programa betetzeko eta ikerketa aurrera eramateko egin behar diren jarduera arruntak espresuki baztertuta daude.
2. Noiz sortzen den legezko bateraezintasuna.
Bateraezintasuneko legezko egoera gertatuko da:
1) Laguntza ematean, laguntza eman dela jakinarazten denean ikertzailea beste laguntzaren baten onuraduna bada edo lanean ari bada.
2) Laguntza emanda dagoela, laguntza eman dela jakinarazi eta handik aldi batera ikertzaileak beste laguntzaren bat jasotzen badu edota beste lan-jarduera bati ekiten badio.
3. Aplikatu beharreko arauak.
1) Lortutako laguntzek indarraldi berbera ez dutenean, batera hartzekoak diren aldian erabat bateraezintzat joko dira.
2) Ondorio guztietarako, deialdi honetan lan-jardueratzat joko da edozein lan edo enplegu, besteren konturakoa edo norberaren konturakoa, lanaldia eta dedikazio denbora edozein direla, eta, azkenik, gizarte babesaren edo aseguratzearen araubidea edozein dela.
3) Kontrataturiko ikertzailea lan-jarduera batean hasten denean, aurreko zenbakiko definizioaren arabera, edo beste laguntzaren bat onartzen duenean, prozedura amaitzeko fasea hasiko da 7. oinarrian dauden arauei jarraituz.
4) Oro har, ikertzailea atxikita daukan zentroak bateraezintasun kausei dagokien guztia jakinarazi behar du, 4. oinarrian xedatutakoari jarraituz. Betiere, laguntzak kudeatzen dituen organoak ofizioz egiaztatuko du bateraezintasunen araubidea betetzen dela, administrazio prozedurari amaiera ematen dion ebazpena eman aurretik.
5) Halaber, laguntzak kudeatzen dituen organoak noiznahi eskatzen ahalko ditu beharrezkotzat jotzen dituen agiriak, eta behar diren datuak biltzen ahalko ditu, indarra duen legeriari jarraituz.
7._Espedientearen bukaera.
1) Laguntzen onuradun guztiek, doktoreak kontratatzeko laguntzaren iraunaldia amaitu eta hurrengo hilabetean, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
_Ikertzaileak egindako lanaren eta horren emaitzen testu osoa. Horren barnean, egindako jardueraren memoria zehatz eta osoa, eta diruz lagundutako jarduerari lotutako artikulu, argitalpen, txosten eta bestelako zabalkunde ekintzak. Horretaz gain, egindako jarduerari eta haren emaitzei buruzko "abstract" edo azalpen laburra aurkeztu beharko da bereiz.
_Zentro hartzailean ikerketa jardueraren arduradunak edo zuzendariak emandako adostasun txostena.
_Zentro hartzailearen ziurtagiri ofiziala, egonaldia egin dela dioena eta espresuki aipatzen dituena zentro horretako egonaldiaren lehen eta azken egunak.
_Laguntzarekin egindako gastuen ziurtagiriak
_Kontrataturiko ikertzailearen adierazpena, dirulaguntzaren indarraldian beste laguntzarik jaso duen ala ez adierazten duena, eta baiezkoan, frogagiriak.
_Kontrataturiko ikertzaileak laguntzaren indarraldian izandako lan bizitzaren ziurtagiria edo agiri baliokidea.
2) Ezarritako epea igarota, aurreko puntuan aipatzen diren agiriak jaso ez badira, errekerimendu formala eginen zaio bost eguneko epe luzaezinean aurkez ditzan. Epe berri horretan aurkezten ez baditu, 4.3 oinarrian ez-betetze kasuetarako adierazitako ondorioak sortuko dira.
3) Aurkeztutako agiriak ikusirik eta laguntzaren indarraldian izandako gorabeherak kontuan izanik, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak bidezkoa den ebazpena proposatuko du betebeharren betetzeari edo ez-betetzeari, likidazio ekonomikoari eta espedientea amaitu eta artxibatzeari buruz.
4) Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak, prozedura amaitu ondoren, jasotako memorien zerrenda Nafarroako Gobernuko departamentuei igorriko die, departamenturen batek bere eskumeneko jakintza alorreko memoriaren bat artxibatu nahi balu ere. Horrelakoetan, katalogatu ondotik, departamentu bakoitzari igorriko zaizkio eta gainerakoak Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusian artxibatuko dira.
8._Uko egitea.
1) Ikertzaileak uko egin ahalko dio jasotako laguntzari noiznahi, laguntzaren iraunaldian, eta horretarako nahikoa izanen du idatzizko jakinarazpena egitea Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari.
2) Uko eginez gero, ikertzaileak bere eskubideak galduko ditu eta jaso dituen aurrerakinak itzuli beharko ditu legezko korrituak gehituta, azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeari jarraituz, 5.3 oinarrian agindu bezala. Aurrerantzean zentro eskatzaileak beste edozein zentroren baldintza berberak izanen ditu laguntzen deialdietan parte hartzeko, eta une bakoitzean indarra duten deialdietako baldintza orokorrak bete beharko ditu.
9._Laguntzen araubide juridikoa.
Oinarri hauetan aurreikusi gabeko orotan, ebazpen honen bidez araututako deialdian ondokoak beteko dira:
1) Azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea, Dirulaguntzei buruzkoa, Nafarroako aurrekontu orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen araubide juridiko orokorra ezartzen duena.
2) Abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzkoa.
3) Azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
4) 8/1980 Legea, Langileen Estatutua onesten duena, eta geroko aldaketak.
5) Zehapenen prozedura Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa izanen da.
10._Errekurtsoak.
Oinarri hauen aurka edota haiek aplikatzeko egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iragarkiaren kodea: F0701322
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
