I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
56/2007 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Ana María Osés Marín Europako Aferen eta Plangintzaren Zuzendaritza Nagusiko Kanpo Ekintzarako Zerbitzuko Kontrolaren Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatu ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.
Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak izendatuko ditu ataleko eta bulegoko buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak adostasun txostena eman ondoren. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak adostasun txostena eman ondotik,
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
Lehena._Ana María Osés Marín andrea, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Europako Aferen eta Plangintzaren Zuzendaritza Nagusiko Kanpo Ekintzarako Zerbitzuko Kontrolaren Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako.
Bigarrena._Foru Agindu hau interesatuari, Europako Aferen eta Plangintzaren Zuzendaritza Nagusiari, Kanpo Ekintzarako Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.
Hirugarrena._Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Iruñean, 2007ko otsailaren 12an._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.
Iragarkiaren kodea: F0702799