27. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ANTSOAIN

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Antsoaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko urtarrilaren 24an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko Nafarroako Foruen kaleko 1 eta 3ko xehetasun azterlana, Javier Gortari Solbes arkitektoak prestatua eta Jesús Enrique Pérez Beorleguik sustatua, higiezinetan igogailua paratzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Antsoainen, 2007ko otsailaren 29an._Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: L0701760