27. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARTAXOA

Artaxoako 1. sektoreko U.A.-1.1.a unitatearen Konpentsazio Batzordearen Estatutuen proiektua. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2007ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, bertan zirenak bat etorrita erabaki zuen hasiera batean onestea Artaxoako Udal Planeko 1. sektoreko UA-1.1.A exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordearen estatutuen proiektuaren espedientea. Jesús María López Urdiain da sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, interesatuak jakinaren gainean izan daitezen.

Artaxoan, 2007ko urtarrilaren 29an._Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0701731