II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
BAZTAN
Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Baztango Udaleko jarduneko alkateak, Santiago Aldaco Alemanek, alkatetzaren 2007ko urtarrilaren 22ko ebazpenaren bidez, hau xedatu zuen:
1._Onestea Udalaren zerbitzu teknikoek emandako alegazio txostena, 2007ko urtarrilaren 11ko data duena, alegazio honi buruzkoa: Ramón Zaldúa Elizalde jaunak 2006ko abenduaren 15ean aurkeztutako alegazioa (3362 zenbakia, sarrera erregistroan), Elizondon 16. poligonoan dagoen hiri lurzoruko 430-b lurzatiaren xehetasun azterlanaren aurka. Alegazioa ezetsi egin da, txosten horretan oinarrituta, eta ezeste honen arrazoiak han daudela adierazten da.
2._Behin betikoz onestea 16. poligonoko 430-b lurzatiaren xehetasun azterlana (Elizondoko hiri lurzorua), berariaz abiarazitako espedientean dagoena, Alemán Arrastio ahizpek sustatua.
3._Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igorriko zaio, baita ukituei ere, gai honetaz indarra duen legeriak agindutakoa bete dadin.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Baztanen, 2007ko urtarrilaren 26an._Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.
Iragarkiaren kodea: L0701695