II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
BARAÑAIN
Eskolaz kanpoko jarduerak euskaraz egiteko dirulaguntzen deialdia
Barañaingo Udalak deialdi bat onetsi du: dirulaguntzak emanen ditu jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak euskaraz egiteagatik, 2007ko urtarriletik ekainera, Barañaingo Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzetako ikastetxeetan; Barañaingo Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzetako ikastetxe publikoetako eta itunduetako guraso elkarteentzat da deialdia.
Deialdi horren oinarriak interesatuen eskura daude Barañaingo Udalaren erregistro orokorrean (Udaletxe plaza, zk.g., Barañain), astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara; parte hartzeko eskabideak, Euskara Alorrari zuzenduak, erregistro orokorrean aurkezten ahal dira, ezarritako egun eta orduetan. Eskabideak aurkezteko epea 2007ko otsailaren 16an bukatuko da.
Barañainen, 2007ko urtarrilaren 30ean._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L0701651