II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
BAKAIKU
UE 33 unitateko mugapen aldaketa, xehetasun azterlana eta birzatiketa proiektua. Hasierako onespena
Udal honetako alkate udalburuak 06/07 ebazpena eman zuen, 2007ko urtarrilaren 10ean. Hona hemen haren testu osoa:
"Ikusirik UE 33 unitateko mugapen aldaketa, xehetasun azterlana eta birzatiketa proiektua, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 62, 76, 151 eta horiekin bat datozen artikuluetan xedatua betetzeko, alkate naizen aldetik eman zaizkidan ahalmenak erabiliz, hau ebatzi dut:
1._Hasiera batean onestea UE 33 unitateko mugapen aldaketaren proiektua, xehetasun azterlana eta birzatiketa proiektua, ordena horretan, bat onesteko aurrekoa onetsi behar delarik; hori guztia hirugarrenei kalterik egin gabe.
2._Jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Iragarkia bi egunkaritan ere argitaratuko da.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da.
Bakaikun, 2007ko urtarrilaren 16an._Alkatea, Javier A. Anda Landa.
Iragarkiaren kodea: L0701610