II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
BAKAIKU
Aldaketa puntual egituratzailea
"Ikusirik Udal Planean aldaketa puntual egituratzailea egiteko proiektua, UE 58-B unitateari buruzkoa, Manuel Valenciak prestatu eta Otamendi Goicoechea senideek sustatua.
Alkatetzak hasiera batean onetsi dituelarik UE-58 unitateko xehetasun azterlanaren proiektua, UE-58 unitatearen mugapena aldatzekoa, UE-58A birzatitzeko proiektua.
Ikusirik udal arkitektoak emandako adostasun txostenak, eta aurkeztutako agiriak bata bestearen ondoren tramitatu eta onetsi behar direnez, bata bestearen mendekoak direnez.
35/2002 Foru Legeko 79. artikuluan xedatuarekin bat, udalbatzak, 2007ko urtarrilaren 13ko osoko bilkuran, bertaratutako guztiak ados egonik hau erabaki du:
1._Hasiera batean onestea Hirigintzako Udal Planeko aldaketa puntual egituratzailea, UE58B unitateari buruzkoa; hori guztia hirugarrenei kalterik egin gabe.
2._Jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Iragarkia bi egunkaritan ere argitaratuko da.
3._Espedientea tramitatzeak dakartzan gastu guztiak (esate baterako, prentsako iragarkiak) sustatzaileen kontura izanen dira.
4._Erabaki hau interesatuei igortzea, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan."
Bakaikun, 2007ko urtarrilaren 16an._Alkatea, Javier A. Anda Landa.
Iragarkiaren kodea: L0701609