II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
BERIAIN
Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena
Alkatetzak 2007ko urtarrilaren 26an eman 16/2007 ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Beriaingo Udal Planeko UR-5 unitatearen zati bat eta S-V sektoreko zati bat ukitzen dituen urbanizazio proiektua, José María Oroz Arizcurenek sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Beriainen, 2007ko urtarrilaren 26an._Alkatea, Tomás Prieto Blanco.
Iragarkiaren kodea: L0701608