II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
AZKOIEN
El Escopar industrialdeko aldaketa xehekatua. Hasierako onespena
Azkoiengo Udalak, 2006ko urtarrilaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen El Escopar industrialdean 7. nabe saila aldatzea eta bi biribilgune kentzea.
Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluari dagokionez, 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Azkoienen, 2006ko urtarrilaren 26an._Alkatea, Sagrario Guinduláin Guerendiáin.
Iragarkiaren kodea: L0701603