3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-P-255
M.ª Teresa Barcos Ciordiak eta Juan Carlos Bermejo Antomasek honako datu hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute:
Aprobetxamendua 5 metroko sakonera duen putzu bat da, Arga ibaiaren ezkerraldean, polizia-eremutik kanpo, La Ribera alderdian (10. poligonoa, 426. lurzatia). Ura jasotzeko ekipoa motoponpa bat izanen da, 5 ZP-koa, 8 l/s-ko uneko emariarekin. Ura erabiliko da aspertsio bidezko ureztaketarako, 0,03 hektareako baratza eta fruta arbolak, eta etxerako (bi pertsonaren kontsumoa, edateko ez), 2 pertsonarentzat, Azkoiengo udal mugapeko 10. poligonoko 426. lurzatian (Nafarroa). Urtean 58 m³-ko bolumena hartuko da, eta batez besteko emari baliokidea 0,003 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2016ko ekainaren 3an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1609205