II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
IRUÑA
Guelbenzu kaleko 2, 4, 6, 8 eta 10 zenbakiko eta Blas de Laserna kaleko 4 eta 6 zenbakiko portaletan igogailuak paratzeko xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko otsailaren 13an, erabaki hau hartu zuen:
JOB 13-FEB-07 (18/UV)
Ikusirik Antonio Gómez Couto jaunak tramitera aurkeztu duen agiria, eta bat etorriz 2007-01-29ko txosten teknikoarekin, espedientean baitago, honako hau erabaki da:
1. Hasiera batean onestea Guelbenzu kaleko 2, 4, 6, 8 eta 10 zenbakiko eta Blas de Laserna kaleko 4 eta 6 zenbakiko portaletan igogailuak paratzeko xehetasun azterlana.
2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta orobat hemengo egunkarietan argitaratzea.
Iruñean, 2007ko otsailaren 19an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0703105