II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
IGANTZI
Igantziko 1. poligonoko 9 eta 10. lurzatiak urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena
Igantziko Udalak, 2007ko otsailaren 9ko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen behin betikoz onestea (betiere udal arkitektoen txostenetan eskatu agiriak aurkezten badira) Igantziko 1. poligonoko 9 eta 10. lurzatiak urbanizatzeko proiektua, Promociones Linduxt Baztán S.L. enpresak aurkeztua eta Jabier Lekuona Errandonea arkitektoak prestatua eta EHAEOk 2006ko irailaren 27an ikus-onetsia.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Igantzin, 2007ko otsailaren 16an._Alkatea, Jesús María Begino Garro.
Iragarkiaren kodea: L0702925