27. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

TAFALLA

Lurzatien enkante publikoa

Deia egiten duen organoa: Tafallako Udala.

Xedea: UAO-2 unitateko 62. lurzatia, enkante bidez saltzea. Haren ezaugarriak baldintza-agiri arautzailean biltzen dira.

Esleitzeko prozedura eta modua: enkante publikoa egiteko modua gutunazal itxia izanen da, sesteoa duena.

Hasierako prezioa eta fidantza: baldintza-agirian azaltzen den lurzatiaren hasierako prezioa, hau izanen da: 107.653 euro (BEZa kanpo).

Fidantza: 2.153 euro.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Tafallako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko otsailaren 6ko bilkuran onetsitako baldintza-agirian agertzen dena.

Eskaintzak noiz eta non aurkeztu: Tafallako Udalaren Bulego Bakarrean, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Tafallako Udalaren lurzati hau enkante publikoaren bidez saltzeko balgintza-agiria interesatuen eskura dago, hemen:

_Tafallako Udala, Kontabilitateko Zerbitzuen Bulegoa (948701811), Plaza de Navarra, 5-1. solairua, Tafalla.

_Herritarrendako laguntza telefonoan (012).

_Nafarroako Kontratazioaren Atarian

Tafallan, 2007ko otsailaren 12an._Alkate udalburua, Maite Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0702809