II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
ERROIBAR
Sorogaingo taberna-jatetxe eta aterpearen errentamendua
Erroibarko Udalak, Sorogaingo taberna-jatetxe eta aterpean emanen diren zerbitzu publikoen kudeaketaren errentamendua esleitu behar ditu 8 urtetarako.
Eskaintzak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hemezortzigarren egun naturaleko 13:00ak arte.
Eskaintzak Erroibarko Udaletxeko Idazkaritzan (Lintzoain, Nafarroa) aurkeztuko dira.
Proposamenak irekitzeko data: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik aitzina bost egun balioduneko epean.
Baldintza plegua eta espediente osoa Erroibarko Udaletxeko Idazkaritzan (Frantziako errepidea zk.g., Lintzoain, Nafarroa) daude, interesatuen eskura.
Erron, 2007ko otsailaren 17an._Alkatea, Enrique Garralda Erro.
PROPOSAMEN EREDUA
..................... jaunak/andreak, ............(e)ko bizilaguna, ............ zenbakiko NAN duenak, bere izenean edo .............. ordez, Sorogaingo taberna- jatetxe eta aterpean emanen diren zerbitzu publikoen kudeaketaren errentamendua esleitzeko. Proiektua eta administrazio baldintza plegua ezagutzen ditu eta zerbitzu horiek emateko konpromesioa hartzen du, aipatu agiriei hertsiki lotuz, ................... (letratan) ...... euroen truke (BEZa barne).
(Lekua, data eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: L0702983