II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
ERROIBAR
Txangoako larreak enkantea
Erroibarko Udalak Txangoako larreak 15 urterako esleitu behar ditu enkante publikoaren bidez.
Proposamenak behean erantsitako ereduari lotuko zaizkio eta kartazal bakarrean aurkeztuko dira. Horren barnean lizitatzailearen NANaren kopia eta behin-behineko fidantza ordaindu izanaren agiria ere sartuko dira. Proposamenak udaletxeko idazkaritzan, (Lintzoain, Frantziako errepidea, zk.g.) aurkeztuko dira, iragarki hau argitaratu ondoko hogeigarren eguneko 13:00ak baino lehen.
Esleipena proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bost eguneko epean egingo da.
Baldintza plegua interesatuen eskura dago udaletxeko idazkaritzan.
Oinarrizko prezioa: 4.000 euro.
Behin-behineko fidantza: 80 euro.
Erron, 2007ko otsailaren 12an._Alkatea, Enrique Garralda Erro.
PROPOSAMEN EREDUA
.......................................... jaunak/andreak, .....................(e)ko bizilagunak, ....................... NAN zenbakidunak eta ................. telefono zenbakia duenak, jakinik Erroibarko Udalak Txangoako larreak 15 urteterako esleitu behar dituela eta esleipena arautzen duen baldintza plegua ezaguturik, horren truke urtero ........................ euro eskaintzen ditu.
(Leku, data eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: L0702867