II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
VIANA
Vianako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko hiru lanpostu, D mailakoak, plantillan lanposturik gehitu gabe Udaleko E mailako funtzionarioen eta lan-kontratudunen artean betetzeko deialdi murriztua. Izangai aurkeztuen behin betiko zerrenda
Vianako Udaleko alkate udalburuak, 2007ko otsailaren 13an, ebazpen hau eman zuen:
Vianako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko hiru lanpostu, D mailakoak, plantillan lanposturik gehitu gabe Udaleko E mailako funtzionarioen eta lan-kontratudunen artean betetzeko deialdi murrizturako, Udal honek ezarritako 5.3 oinarriarekin bat (2006ko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 10ean).
EBATZI DUT:
1._Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:
Onartuak:
ALFARO IBAIBARRIAGA, JOSE MIGUEL
GARCIA MARTINEZ, MANUEL
NARANJO DUQUE, CARLOS
Baztertuak: Inor ere ez.
2._Deialdiaren 5.3 oinarrian ezarritakoari jarraituz, probak 2007ko martxoaren 14an eginen dira, 09:00etan, Vianako Udaletxean.
3._Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
Vianan, 2007ko otsailaren 13an._Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.
Iragarkiaren kodea: L0702695