27. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ORKOIEN

Izendapen proposamena

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Orkoiengo Udalaren higiezinak garbitzeko lanpostu bat, lan-kontratuarekin eta lanaldi murriztuan, betetzeko deialdiko epaimahaiak María Angel Arlegui Bezunartea andrearen aldeko izendapen proposamena egin du, hura izan baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko (deialdia 136. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2006ko azaroaren 13an).

Orkoienen, 2007ko otsailaren 19an._Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0702984