27. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZIZUR NAGUSIA

Ardoi sektoreko plan partzialaren aldaketa. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko otsailaren 16an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ardoi sektoreko plan partzialaren aldaketa puntuala, H-5 unitate morfologikoari dagokiona, Angel Murillo Gimilio jaunak Abaigar Promociones, S.L. ordezkatuz sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; interesatuen eskura izanen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Zizur Nagusian, 2007ko otsailaren 19an._Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L0702988