II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
IGANTZI
Igantziko arau subsidiarioak (1. poligonoko 9 eta 10. lurzatiak). Behin betiko onespena. Hirigintzako antolamendu xehekatuko determinazioen aldaketa
Udalerri honetako Udalak, 2007ko otsailaren 9an egin osoko bilkuran, behar den aktan onetsiko dena ukatu gabe, erabaki zuen behin betikoz onestea Igantziko Udal Planeko arau subsidiarioetako aldaketa xehekatua. Haren xedapen zatia osorik ematen da, baita araudi berriko testu osoa ere.
Igantzin, 2007ko otsailaren 16an._Alkatea, Jesús María Begino Garro.
BEHIN BETIKO ONESPENA
Osoko bilkuran hartutako erabakia:
1. Behin betikoz onestea "Hiri lurzoru finkatuko 1. poligonoko 9 eta 10. lurzatietako aldaketa xehekatua" izeneko agiria, Javier Lekuona Errandonea jaunak prestatua, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak, Nafarroako ordezkaritzan, 2006ko uztailaren 5ean ikus-onetsia eta Promociones Lindutx Baztán, S.L. enpresak aurkeztua. Aldaketaren xedea da unitateari esleituriko etxebizitza kopuruaren doitze xehekatua egitea; hori guztia, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak beharrezkoak diren aldeko txostenak eman ondoren.
2. Behin betiko onespeneko erabaki honen xedapen zatia eta araudi berriaren testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta dokumentazio teknikoaren ale bat eta izapideetako ziurtagiriak Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluari jarraikiz, eta sustatzaileari jakinaraztea.
Aldaketaren edukia:
Proposaturiko aldaketaren funtsa da Igantziko hiri lurzoru finkatuko 1. poligonoko 9 eta 10. lurzatiei 12 etxebizitzaren ordez 16 etxebizitza esleitzea, eraikigarritasuna aldatu gabe; izan ere aldaketa xehekatu honen bidez unitatearen berehalako garapena ahalbidetuko litzateke, jabeak berehalakoan sustatuko lukeelako garapen hori.
Eraikinaren inpaktua txikiagoa izan dadin, proposamena da altuera apalagoko eraikin bakarrean antolatzea eraikitako azalera, lursailaren beheko aldean kokaturik eraikin hori, eta betiere arau subsidiarioetako gehieneko lerrokadurei eutsiz, agiri honen M.04 zenbakiko planoan zehazten baitira.
Eraikiko diren 4 etxebizitza gehiago horiek araubide librekoak izanen dira, 1. poligonoko 9 eta 10. lurzatiak hiri lurzoru finkatuan daudelako sailkaturik, eta Igantzi 3.000 biztanletik beherako udalerria izanik ez baitago bertan babeseko etxebizitzetarako eskaria nahikoa; horrez gain, babeseko 4 etxebizitza gehiago eraikitzea ez da bateragarria Igantziko arau subsidiarioetan eta aldaketa xehekatuko agiri honetan jasotako eraikuntza tipologiarekin.
Iragarkiaren kodea: L0702924