27. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

90/2007 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko eta Tuterako ikastetxeetan ingelesean murgiltzeko eguneko ikastaroen deialdia onesten duena, Nafarroako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailako ikasleentzat.

Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu 2007ko udan ingelesean murgiltzeko eguneko ikastaroen deialdia egitea, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleentzako gehienez 888 ikastoki eskaintzeko.

Deialdiaren helburu nagusia da Lehen Hezkuntzako ikasleen komunikaziorako gaitasun maila, atzerriko hizkuntzari dagokionez, hobetzea, eta, era berean, haien prestakuntza integrala sendotzea, hizkuntza-mugak gaindituz, eta hizkuntzen alde funtzionala sustatzea.

Matrikula portzentajeen irizpideei jarraikiz, ikaspostuen 100eko 63 ikastetxe publikoetako ikasleentzat izanen da, eta 100eko 37 ikastetxe itunduetakoentzat.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleek 2007ko udan ingelesean murgiltzeko ikastaroetan parte hartzeko deialdia onestea. Gehienez 888 ikastoki eskaintzen dira.

2. Deialdi hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau, deialdia eta eranskinak bidaltzea Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalari, Atzerriko Hizkuntzak Sustatzeko Bulegoari eta Guraso eta Ikasleendako Argibide eta Aholku Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2007ko otsailaren 8an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

INGELESEAN MURGILTZEKO EGUNEKO IKASTAROEN DEIALDIA LEHEN HEZKUNTZAKO 3., 4. ETA 5. MAILETAKO IKASLEENTZAT

1._Ikastaroen xedea eta helburua.

Hezkuntza Departamentuak dealdia egin du Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleek 2007ko udan ingelesean murgiltzeko ikastaroetan parte hartzeko. Gehienez 888 ikastoki eskaintzen dira.

Ikastaroen helburua ingelesa ikasi eta erabiltzea da, eta, hortaz, ikastaroak hizkuntza horretan emanen dira bakarrik. Jarduera akademikoaz gainera, jarduera ludikoak ere eginen dira, kirolak eta aisiakoak.

2._Ikastaroen deskribapena.

2.1. Ikastaroak Iruñean eta Tuteran eginen dira.

2.2. Ikastaroak 5 egunekoak izanen dira (astelehenetik ostiralera, 9:30etik a 17:00etara) eta 84 ikasleko taldeetan emanen dira.

2.3. Jardueren deskribapena.

_Eskola jarduera komunikatiboak. Horretarako, hizkuntza mailaren araberako 12 ikasleko taldeak eratuko dira.

_Teknologia berriak erabiltzea atzerriko hizkuntzak ikasteko.

_Eskolakoak ez diren jarduerak (tailerrak, dramatizazioak, eskulanak, etab.).

_Kirol eta aire zabaleko jarduerak.

3._Egunak eta ikaspostuen banaketa.

Tutera: gehienez ere 216 ikasle: Ikastaro bakoitzak 5 eguneko iraupena izanen du, 9:30etik 17:00etara, astelehenetik ostiralera, eta astean 108 ikaslek hartuko dute parte.

1. astea: uztailaren 2tik 6ra: Lehen Hezkuntzako 3.a, 4.a eta 5.a.

2. astea: uztailaren 9tik 13ra: Lehen Hezkuntzako 3.a, 4.a eta 5.a.

Aste bakoitzeko 108 ikastokien banaketa honako hau izanen da:

_36 ikastoki Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleentzat, eta horietatik:

-22 toki ikastetxe publikoetako ikasleentzat izanen dira.

-14 toki ikastetxe pribatu itunduetako ikasleentzat.

_36 ikastoki Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleentzat, eta horietatik:

-22 toki ikastetxe publikoetako ikasleentzat izanen dira.

-14 toki ikastetxe pribatu itunduetako ikasleentzat.

_36 ikastoki Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat, eta horietatik:

-22 toki ikastetxe publikoetako ikasleentzat izanen dira.

-14 toki ikastetxe pribatu itunduetako ikasleentzat.

Iruña: gehienez ere 672 ikasle: Ikastaro bakoitzak 5 eguneko iraupena izanen du, 9:30etik 17:00etara, astelehenetik ostiralera, eta astean 84 ikaslek hartuko dute parte. Dena den, ikas jardueretarako, ikasleak hizkuntza mailaren arabera banatuko dira 12 ikasleko taldeetan.

_Lehen Hezkuntzako 3. mailako 3 talde:

-1. astea: Ekainaren 25etik 29ra

-4. astea: uztailaren 30etik abuztuaren 3ra

-7. astea: abuztuaren 20tik 24ra

_Lehen Hezkuntzako 4. mailako 3 talde:

-2. astea: uztailaren 16tik 20ra.

-5. astea: abuztuaren 6tik 10era

-8. astea: abuztuaren 27tik 31ra

Lehen Hezkuntzako 5. mailako 2 talde:

-3. astea: uztailaren 23tik 27ra

-6. astea: abuztuaren 13tik 17ra

Aste bakoitzeko 84 ikastokien banaketa honako hau izanen da:

-54 toki ikastetxe publikoetako ikasleentzat izanen dira.

-30 toki ikastetxe pribatu itunduetako ikasleentzat.

_Uztailaren 2tik 6ra bitarteko astean eta uztailaren 9tik 13ra bitartekoan, Iruñeko ikastaroak sanferminek eten eginen dituzte.

Abuztuaren 15a, jaieguna bada ere, eskola eguna izanen da eta klaseak emanen dira.

4._Parte hartzeko betebeharrak.

4.1. Laguntza horiek eskuratzeko ikasleek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

_Nafarroan erroldaturik egotea.

_Foru Komunitateko ikastetxe batean 2006-2007 ikasturtean Lehen Hezkuntzako 3. , 4. edo 5. kurtsoan egotea.

4.2. Aurreko urteetako eskabideen kopurua ikusirik, eta ahalik eta ikasle gehienek ikastaroa egin dezaten, lehentasuna emanen zaie 2006ko udan ikastarorik egin ez zuten ikasleei.

5._Agiriak.

5.1. Eskabide orria, deialdiaren 1. eranskinean dagoen paperezkoa edo Hezkuntza Departamentuaren web orrian dagoen eskabide elektronikoa: http://www.pnte.cfnavarra.es/general/novedades.php.

5.2. Norberaren ikastetxean eskatutako matrikularen jatorrizko agiria.

5.3. Familia Liburuaren edo NANaren fotokopia.

5.4. Aitaren, amaren edo tutorearen baimena. (2. eranskina).

6._Eskaerak aurkezteko modua eta epeak.

6.1. Eskabideak pertsona bakar batendako izanen dira eta agiriekin batera aurkeztuko dira Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Iruñeko Santo Domingo aldapa, z.g., 31001 Iruña) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aipatzen diren baliabideak erabiliz.

Ikastetxeen irteera-erregistroari ez zaio baliorik emanen, ez eta gutunazaleko posta zigiluari ere.

Eskabidea postetxe batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki baten bidez aurkeztuko da, postako funtzionarioak, ziurtatu aitzin, data eta zigilua jar diezazkion. Hala ez bada, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan noiz sartu eta egun horixe emanen zaio eskabideari.

6.2. Eskabideak aurkezteko epea 25 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

7._Ikasleak hautatzea eta ikastokiak esleitzeko prozedura.

7.1. Eskabideak hautatzeko batzorde bat eratu da, honela osatua:

_Batzordeburua: Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendaria, edo horren eskumena hartzen duen pertsona.

_Atzerriko Hizkuntzak Sustatzeko Bulegoko burua.

_Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Ataleko bi aholkulari tekniko.

7.2. Ikaspostuak esleitzeko prozedura:

a) Hezkuntza Departamentuak jendaurrean paratuko du zozketan parte hartuko duten ikasleen behin-behineko zerrenda. Ikasleek ausaz emandako zenbaki bana izanen dute. Zerrenda hori aztergai izanen da Hezkuntza Departamentuaren iragarki oholean, haren web orrian: http://www.pnte.cfnavarra.es eta departamentuko Argibide Bulegoko telefonoan.

b) Eskatzaileeek zazpi egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda jendaurrean paratzen denetik hasita, haren kontrako erreklamazioak aurkezteko.

Eskatzaile bat zerrenda agertu ez eta, beraz, zozketarako zenbakirik izan ezean, bere erreklamazioa onartzen baldin bada, automatikoki esleituko zaio emandako zenbaki handienaren ondokoa.

c) Erreklamazioetarako epea bukaturik, jendaurreko ekitaldian, zenbaki bat aterako da zozketan, horretatik abiatuta eta goranzko hurrenkeran ikaspostuak esleitzeko.

d) Deialdi honen 3. eta 4.2 puntuetan ezarritakoari jarraikiz, kurtsoaren eta ikastetxearen titulartasunaren (publikoak eta itunduak) araberako zerrenda prestatuko da eta lehenbiziko postuetan, zozketan izandako zenbakiaren arabera ordenaturik, 2006ko udan parte hartu ez zuten ikasleak agertuko dira eta, ondotik, iaz parte hartu zuten ikasleak, ordena berari jarraikiz.

7.3. Hezkuntza Departamentuak onartuak izan direla, esleitutako astea zein den azalduta, edo erreserban geldituko direla jakinaraziko die eskatzaile guztiei, idatziz. Ez da data aldaketarik onartuko.

7.4. Ikastaroetara onartutako ikasleek 125 euro ordaindu beharko dute Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Gunean (Compañía karrika, 6, behea 31001 Iruña), hori baita ikastaroak emateko arduraduna. Prezio horretan bazkaria sartuta dago.

7.5. Ikastaroari uko eginez gero, horren berri emanen da, idatziz, 5 eguneko epean, jakinarazpen ofiziala jasotzen denetik hasita. Idazkia hautapen batzordeburuari zuzenduko zaio eta ohiko postaz (Santo Domingo aldapa, zk.g., 31001 Iruña), fax bidez (848 426052) nahiz posta elektronikoz (lperezle@pnte.cfnavarra.es) igorriko da.

8._Deialdiaren ebazpena.

Hezkuntza Departamentuak Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren bidez emanen du deialdi honi buruzko ebazpena, 7.1 puntuan aipatutako hautapen batzordeak proposaturik.

9._Bestelako xedapenak.

9.1. Onartutako ikasleak hitz eman beharko du Hezkuntza Departamentuaren baldintza eta arau guztiak beteko dituela.

9.2. Hezkuntza Departamentuak eskubidea izanen du eskatzaileek aurkezten dituzten datuak ikuskatzeko.

9.3. Datu horiek gezurrezkoak badira edo deialdiko arauak edo Departamentuak hautatzen diren ikasleen egonaldi eta jardueretarako ezartzen dituenak betetzen ez badira, ikaslea programatik kanpo geldituko da, izan litezkeen legezko ekintzak ukatu gabe.

9.4. Deialdi honetan parte hartu ondoren, egonaldiaz edo ikastaroaren atarramenduaz txosten negatiboa hartzen duten ikasleak ezin aurkeztuko dira heldu den urtean horretarako izan litezkeen likastokietarako deialdian ez eta Hezkuntza Departamentuak egiten dituen antzeko deialdietan ere.

9.5. 2007ko udarako Hezkuntza Departamentuak antolatutako antzeko beste ikastaro batean onartuak izanez gero, onartutako eskatzaileek horietako bati uko egin beharko diote.

10._Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz deialdiaren oinarrien eta egintza administratiboen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi, argitaratu edo jendaurrean paratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

11._Argibideak jaso eta agiriak berreskuratzeko tokiak.

Deialdi honen inguruko argibideak Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren http://www.pnte.cfnavarra.es interneteko helbidean eskuratu ahal izanen dira.

Behin betiko zerrendak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hilabetean, agiriak berreskuratu ahal izanen dira Hezkuntza Departametuan. Epe horiek bukaturik, agiriak suntsituko dira, bide administratiboan errekurtsoren bat aurkeztu delako gorde behar direnean izan ezik.

1. ERANSKINA

Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailak. Iruñean eta Tuteran ingelesean murgiltzeko eguneko ikastaroen 2007ko deialdia

Deiturak

Izena

Sexua ............... (Gizonezkoa/Emakumezkoa)

Jaioteguna ................ Telefonoa ................... Eskukoa

Posta elektronikoa

Etxeko helbidea ............. Herria ................... P.K.

Etxean telefonorik izan ezean, beste pertsona batena jarri, harremanetarako (nahitaezkoa geroko komunikazioetarako).

Ikastetxea ............ Herria

Aurten egiten ari den maila

Hautatutako astea: (bi talde hautatzen ahal dira gehienez. Lehenetsiari 1 jarri, besteari 2). Ondoren ezin izanen da aldaketarik egin.

Tutera. Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailak

f 1. astea: uztailaren 2tik 6ra.

f 2. astea: uztailaren 9tik 13ra.

Iruña. Lehen Hezkuntzako 3. maila

f 1. astea: ekainaren 25etik 29ra.

f 4. astea: uztailaren 30etik abuztuaren 3ra.

f 7. astea: abuztuaren 20tik 24ra.

Iruña. Lehen Hezkuntzako 4. maila

f 2. astea: uztailaren 16tik 20ra.

f 5. astea: abuztuaren 6tik 10era.

f 8. astea: abuztuaren 27tik 31ra.

Iruña. Lehen Hezkuntzako 5. maila

f 3. astea: uztailaren 23tik 27ra.

f 6. astea: abuztuaren 13tik 17ra bitarte.

_Ikaspostuak esleitzeko kontuan hartuko dira zozketan ateratako zenbakia eta aurretik ikastaroa egin izana, eta hurrenkera horren barruan aintzat hartuko dira eskatzaileraren lehentasunak, aste bakoitza osatu arte. Behin betiko esleipena egin ondoren ez da data aldaketarik onartuko.

_Abuztuaren 15a, jaieguna bada ere, eskola eguna izanen da eta klaseak emanen dira.

2007ko udan Nafarroan hizkuntz murgilketako eguneko ikastaro batera joateko laguntzen deialdian parte hartu nahi dut eta baldintzak onartzen ditut.

(Eskatzailearen sinadura)

2. ERANSKINA

Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailak. Iruñean eta Tuteran ingelesean murgiltzeko eguneko ikastaroen 2007ko deialdia Aitaren, amaren edo legezko tutorearen baimena

............................................. jaun/andreak, ......... N.A.N. duenak, ................................ ikaslearen aita, ama edo tutorea baita, baimena ematen dio bere seme edo alabari Iruñean/Tuteran (ezabatu behar ez dena) ingelesezko murgiltze ikastaroa egiteko, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak diruz lagundua, baita osasun laguntza hartzeko ere, beharrezkoa denean.

........(e)an, ..........ko ..........aren ....(e)an

(Aitaren, amaren edo legezko tutorearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: F0702566