Iragarkia
27. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 2a
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak
88/2007 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2006-2007 ikasturtean DBHko 4. mailan matrikulatuta dauden ikasleentzako "2007-2008 ikasturtearen lehenbiziko hiruhilekoan atzerriko ikastetxe batean integratzeko programa" gauzatzeko deialdia egiten duena.
Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuak txostena aurkeztu eta bertan proposatu du 30 postutarako deialdia egitea 2007-2008 ikasturtearen lehenbiziko hiruhilekoan Bigarren Hezkuntzako atzerriko ikastetxe ofizial batean integratzeko programa batean parte hartzeko.
Deialdiaren xede nagusia norberarena ez den beste hizkuntza bat ikasteko bidea ematea da eta, bidenabar, ikasleen prestakuntza integralari begira, laguntza eskaintzea hizkuntz mugak gaindi ditzaten.
Esperientziak agerian utzi du atzerrira joatea osagarri egokia dela ikasten ari den hizkuntzan hitz-jariotasuna lortzeko. Bestalde, balio handiko jarduera da ikasleen prestakuntzari begira, ikasleei bidea ematen dielako kultura desberdinak ezagutu eta etorkizunean gerta daitekeen mugikortasunerako prest egoteko.
Deialdiaren helburua da, halaber, ikasleek beren prestakuntza prozesuan egiten duten ahalegina baloratzeko laguntza emanen duten pizgarriak sortzea.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. 2006-2007 ikasturtean DBHko 4. mailan matrikulatuta dauden ikasleentzako 2007-2008 ikasturtearen lehenbiziko hiruhilekoan atzerriko ikastetxe batean integratzeko programan parte hartzeko deialdia onestea. Deialdia ebazpen honen I. eta II. eranskinetan ageri da.
2. Deialdi hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
3. Ebazpen hau eta deialdia bidaltzea Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalera, Atzerriko Hizkuntzak Sustatzeko Bulegora eta Guraso eta Ikasleendako Argibide eta Aholku Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2007ko otsailaren 8an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.
1. ERANSKINA
2007-2008 ikasturtearen lehenbiziko hiruhilekoan atzerriko ikastetxe batean integratzeko programan parte hartzeko deialdia
Hezkuntza Departamentuan funtsezkotzat jotzen da Bigarren Hezkuntzako ikasleek ikasturte baten lehenbiziko hiruhilekoan atzerriko ikastetxeetan integratzeko hezkuntza egonaldietan eta programetan parte hartzeko aukera izatea.
Uda ondoren luzatzen diren egonaldi horiek udako programak osatu eta indartzeaz gain, ikuspegi akademikoagoa ematen diete. Orobat, ikasleentzat aberasgarriak dira, bai ikuspuntu linguistiko, sozial eta kulturalaren aldetik, bai pertsona gisa.
Horretarako, Hezkuntza Departamentuak deialdia egiten du lehen aldiz "2007-2008 ikasturtearen lehenbiziko hiruhilekoan atzerriko ikastetxe batean integratzeko programa" egiteko.
1._Xedea.
30 postutarako deia egiten da, Kanadan nahiz Estatu Batuetan gure Bigarren Hezkuntzaren parekoa den irakaskuntza ofizial bat ematen duen ikastetxe batean integratzeko programan parte hartzeko. Egonaldiak 2007-2008 ikasturtearen lehenbiziko hiruhilekoan eginen dira.
2._Programaren destinoak, motak, ikastoki kopurua eta kostua.
Postuak honela banatuko dira, ikasturte honetako matrikulazioaren datuen arabera: postuen %60 (18) ikastetxe publikoetarako izanen dira, eta gelditzen den %40 (12) ikastetxe itunduetarako.
Ondoko destinoak eta modalitateak egonen dira:
A._5 hilabeteko egonaldian AEBetan: 5 ikaspostu, 3 ikastetxe publikoetako ikasleentzat eta 2 ikastetxe itunduetakoentzat. Programa 2007ko abuztuaren 10ean hasiko da, eta beranduenez abenduaren 23an bukatuko. Ikasleak gehienez ere 3.000 euro pagatuko dizkio zuzenean enpresa esleipen-hartzaileari. Hezkuntza Departamentuak programaren kostuaren gainerakoa pagatuko du.
B._Bi hilabeteko egonaldia Kanadan: 25 ikaspostu, 15 ikastetxe publikoetako ikasleentzat eta 10 ikastetxe itunduetakoentzat. Programa irailaren 1ean hasi eta azaroaren 1ean bukatuko da. Ikasleak gehienez ere 1.500 euro pagatuko dizkio zuzenean enpresa esleipen-hartzaileari. Hezkuntza Departamentuak programaren kostuaren gainerakoa pagatuko da.
Hezkuntza Departamentuak kontratazio publikoaren bidez hautatuko ditu egitarauaz arduratuko diren enpresak eta ikuskatuko du egitaraua ongi egiten ari den.
3._Norentzat den.
2006-2007 ikasturtean Nafarroako ikastetxe batean DBHko 4. maila egiten ari diren ikasleentzat da programa hau.
Ikasleek 2007-2008 ikasturtean hartuko dute parte programa honetan eta, beraz, ikastetxea DBHko tituluaren eskaera tramitatzen ari dela eta 2007-2008 ikasturtean Nafarroako ikastetxe batean derrigorrezkoaren ondoko irakaskuntzan matrikulatuta daudela frogatu beharko dute hala eskatzen zaienean. Ondorio akademikoetarako, ikasleak iraila baino lehen matrikula egiten dueneko ikastetxe nafarra izanen da ikastetxe ofizial bakarra.
Ikasleen ikas-prozesurik egokiena bermatzeko eta toki berean atzerriko ikasle talde handiak egon daitezela saihestu nahian, Hezkuntza Departamentuak muga bat ezarri du, et, hortaz, ez da atzerriko ikastetxe batean 5 ikasle nafar baino gehiego biltzen duen talderik egonen.
Deialdi honetako jardueretan parte hartzeak ez du balio akademikorik ikaslea jatorrizko ikastetxean egiten ari den irakaskuntzei begira, baina asistentzia kalkulatzerakoan, curriculum hedapeneko jardueretan parte hartzea bezalakoa izanen da, eta ikasleak ikasturteari gelditzen zaion zatian etengabeko ebaluazioa izateko eskubideari eutsiko dio.
Halaber, programa horretara joaten diren ikasleek ahalegin berezia egin beharko dute Nafarroako ikastetxeko irakaskuntzan eta jardueretan berriz integratzeko, eta ikaslea itzultzen denean, ikastetxea ez da aparteko neurri akademikoak hartzera beharturik egonen.
4._Programaren ezaugarri orokorrak.
Programa honen funtsezko ezaugarriak ondoko hauek dira:
4.1. Destinoko herrialdeko familia batekin bizitzea 2007-2008 ikasturteko lehenbiziko hiruhilekoan.
4.2. Destinoko herrialdeko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe ofizial batean denbora osoan integratzea, ikaslearen ikasketei eta adinari egokitutako maila batean.
4.3. Atzerriko ikastetxeko programa sozialean integratzea.
4.4. Eskualdeko koordinatzaile batek ikaslearen ikasketak, ikastetxean egiten dituen jarduerak eta bertan nahiz familian duen integrazioa gainbegiratzea.
5._Parte hartzeko betebeharrak.
Ikaspostu hauetako bat lortzeko, ikasleek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean:
_Nafarroako Foru Komunitatean erroldatuta izatea.
_2007an 17 urte baino gehiago ez izatea.
_Eskabidea aurkezten duenean DBHko 4 mailan egotea, Narfarroako ikastetxe batean.
_DBHko 3. mailako azken ebaluazioko kalifikazio guztien batez besteko nota "oso ongi" (7) edo hobea izatea, eta ikasturte honetan "gutxiegi" kalifikaziorik ez izatea.
_DBHko 3. mailako ingeles irakasgaiaren azken ebaluazioan gutxienez "oso ongi" kalifikazioa izatea (7).
_Halaber, DBHko 4. mailako lehenbiziko ebaluazioan 7 puntuko batez besteko kalifikazioa, edo altuagoa, frogatzea eta beren espedienteetan "gutxiegi" bat ere ez izatea, horrek galarazten baitu irakasgairen baten errekuperazioa alegatzea.
_DBHko 4. mailako lehenbiziko ebaluazioan gutxienez 7 puntuko kalifikazioa izatea ingeles irakasgaian.
Kreditazio akademikoa egiteko, ikasle bakoitzak bere ikasketen ziurtagiria aurkeztuko du eta bertan azalduko dira ikasleak izandako kalifikazio guztiak. Ziurtagiri hori ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko idazkariak emanen du, eta bertan ezin da azaldu irakasgai bakar baten errekuperazioa. Hori horrela, eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, ezin izanen da aurkeztutako agiri akademikoen ordez beste batzuk aurkeztu.
_DBHko 4. mailako 1. ebaluazioaren kalifikazioetarako, eta
_DBHko 3. mailako azken kalifikazioetarako:
Ebaluatzeko 2006-2007 ikasturtean indarra duen fotu aginduarekin bat, kalifikazioak 0tik 10era bitarteko zenbakizko eskalara ekarriko dira, hamartarrik gabe, honen arabera: Nahiko: 5; Ongi: 6; Oso ongi: 7 edo 8; eta Bikain: 9 edo 10.
Batez besteko nota kalkulatzeko (hiru hamartarrekin gehienez), kontuan hartuko dira ikasleak egindako ikasgai guztiak, Erlijioa eta Hezkuntza Jarduera Antolatuak izan ezik.
6._Baliokidetzeak.
Musikako erdi mailako ikasketa ofizialetako ikasleek, 2006-2007 ikasturterako DBHko hainbat irakasgaitako baliokidetza eskatu badute, kontu hauek hartu beharko dituzte aintzakotzat:
Eskuarki aipatu diren agiriez gain, ikasle horiek ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, musika ikasketak egiten ari direneko kontserbatorioak emana, non 2006-2007 ikasturtean egiten ari diren arloak eta arlo bakoitzeko lehen ebaluazioan lorturiko zenbakizko kalifikazioa adieraziko baitira.
Hezkuntza Departamentuak kalifikazio horiek erabiliko ditu DBHko 4. mailako lehen ebaluazioko nota buletineko hutsuneak betetzeko, musikako ikasketekiko baliokidetzea aurreikusita egon arren, zenbakizko kalifikaziorik ageri ez denean.
Kalifikazioak neurtzeko prozedura hori bakar-bakarrik deialdi honen baremorako erabiliko da eta ez du inolako ondorio akademikorik izanen.
7._Agiriak.
Ikaspostu hauetako bat eskatzeko, ikasleek ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
7.1. Eskabide agiria (2. eranskina).
7.2. Ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte, deialdian ezarritako tokian eta epean:
_Aitak, amak edo legezko tutoreak emandako baimena (3. eranskina).
_Nafarroako erroldan ageri dela frogatzen duen jatorrizko agiria, 2007koa.
_Ziurtagiri akademiko pertsonala (jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua); ondokoak jasoko ditu:
-DBHko 3. mailako azken noten ziurtagiria (2005-2006 ikasturtea), ikastetxeko idazkariak sinatu eta zigilatua.
-DBHko 4. mailako lehen ebaluazioko noten ziurtagiria (2006-2007 ikasturtea), ikastetxeko idazkariak sinatu eta zigilatua.
8._Eskaerak aurkezteko modua eta epea.
Eskatutako agiriak Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira (Santo Domingo k., zk.g., 31001 Iruña) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aurreikusiriko edozein moduren bidez. Eskaerak banan-banan aurkeztuko dira, eta ez dira ontzat hartuko ez faxak, ez ikastetxeetako irteera-erregistroa, ez eta gutun-azalaren kanpoko aldean ageri den posta zigilua ere.
Eskabidea postetxe batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki baten bidez aurkeztuko da, postako funtzionarioak, ziurtatu aitzin, data eta zigilua jar diezazkion. Hala ez bada, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan noiz sartu eta egun horixe emanen zaio eskabideari.
Dokumentazioa aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasita.
9._Hautapen batzordea.
Hautapen batzordeak kide hauek izanen ditu:
_Batzordeburua:
Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendaria, edo horren eskumena hartzen duen pertsona.
_Batzordekideak:
Atzerriko Hizkuntzak Sustatzeko Bulegoko burua.
Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Ataleko aholkulari tekniko bat.
10._Banaketa eta ikastokien esleipena.
10.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, hautapen batzordeak behin-behineko bi zerrenda argitaratuko ditu Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta www.pnte.cfnavarra.es webgunean, bata ikastetxe publikoentzat eta bestea itunduentzat.
10.2. Ikaspostuak ikasle bakoitzak lorturiko batez besteko kalifikazioen araberako hurrenkeran banatuko dira, hoberenetik hasita.
10.3. Azken balorazioan berdinketarik gertatuz gero, jendaurreko zozketa eginen da eskatzaileen artean.
10.4. Zerrenda bateko ikasle batek uko eginez gero, ikastoki hori zerrenda horrexetako itxaron-zerrendan dagoen lehenengo ikasleari egokituko zaio, eta horrela jokatuko da zerrenda hori bukatu arte.
Zerrenda bateko postu guztiak betetzen ez badira, beste zerrendan sartuko dira.
Eskatzaileek 7 egun naturaleko epea izanen dute, zerrendak Hezkuntza Departamentuan jendaurrean paratzen direnean hasita, haren aurkako erreklamazioak aurkezteko.
11._Deialdiaren ebazpena.
Erreklamazioak aurkeztu eta ebatzi ondoren, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak behin betiko zerrendak onetsiko ditu. Zerrendak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta http://www.pnte.cfnavarra.es webgunean argitaratuko dira. Hezkuntza Departamentuak deialdia ebatzi ondoren zein egoeratan dagoen jakinaraziko dio ikasle bakoitzari.
Programan parte hartzeko deialdi honetan hautatutako ikasleek ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte uztailaren 5a baino lehen.
1._Ikastetxea DBHko tituluaren eskaera tramitatzen ari dela frogatzen duen agiria.
2._Ikasleak 2007-2008 ikasturteko matrikula egin duela frogatzen duen agiria, dagokion ikastetxe nafarrak emana.
3._Ikaslearen eta haren familiaren konpromiso agiria, behar denean posta arruntaren bidez helaraziko dena.
4._Pasaportearen fotokopia.
12._Onartu eta uko egiteko baldintzak.
12.1. Ikaspostua onartzeak berekin dakar Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen baldintza eta arauak onartzea, bai joan-etorriko bidaietarako, bai ostatu hartzeko, egonaldirako eta jarduera programarako.
12.2. Ukoak idatziz igorriko zaizkio Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendariari, posta arruntaz (Santo Domingo, zk.g. - 31001 Iruña), posta elektronikoz (eechenie@pnte.cfnavarra.es) edo faxez (848 42-66-15), jakinarazpenetik 10 eguneko epean.
12.3. Ikastoki horiek bateraezinak izanen dira helburu bereko beste edozein dirulaguntza edo laguntzarekin.
12.4. Jokabidea txarra edo ezegokia denean, ikaslearen itzulera agintzeko aukera egonen da; halakoetan, ikaslearen familiak berak ordaindu beharko ditu egoera horrek sortutako gastuak.
13._Bestelako xedapenak.
13.1. Hezkuntza Departamentuak eskubidea izanen du eskatzaileek aurkezten dituzten datuak ikuskatzeko.
13.2. Hezkuntza Departamentuak prozedura negoziatuaren bidez hautatuko ditu programaz arduratuko diren enpresak eta ikuskatuko du programa ongi egiten ari den.
13.3. Enpresa esleipen-hartzaileak eta Hezkuntza Departamentuko arduradunek, ekainaren bigarren hamabostaldian, aurrez aurreko elkarrizketa bat eta bilera bat eginen dute hautatutako ikasleekin eta haien familiekin, bidaiari, egunei, ordutegiari, programari eta abarri buruzko argibideak emateko.
Bilera hori osagarria izanen da, aurretik enpresak familiekin jarriko baitira harremanetan, bidaia egin ahal izateko argibideak oro emateko.
13.4. Deialdi honetan eta Irunberriko "Sierra de Leyre" BHIko egoitzan ingelesez murgiltzeko 2007ko udan eginen diren ikastaroetan parte hartzeko hautatu diren ikasleek horietako bati uko egin beharko diote, eta Hezkuntza Departamentuari horren berri emanen diote lehenbailehen.
13.5. Batxilergoko 1. mailako ikasleek atzerrian 2008ko uztailean udako ikastaroak egiteko hurrengo deialdian lehentasuna emanen zaie atzerriko ikastetxe batean integratzeko programa honetan parte hartu ez duten ikasleei.
14._Aurkezturiko agiriak jasotzea.
Behin betiko zerrendak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hilabetean, agiriak Hezkuntza Departamentuko Informazio Bulegoan berreskuratzen ahalko dira. Epe hori bukaturik, agiriak suntsituko dira, bide administratiboan errekurtsoren bat aurkeztu delako gorde behar direnean izan ezik.
15._Errekurtsoa.
Deialdi honen aurka nahiz deialdiaren oinarrien eta aplikaziorako egintza administratiboen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
2. ERANSKINA
Nafarroako Gobernuaren deialdia, 2007-2008 ikasturtearen lehenbiziko hiruhilekoan atzerriko ikastetxe batean integratzeko programan parte hartzeko
Deiturak .......................... Izena ................. sexua
NANa ..............., jaioteguna ........................
*Helbidea
Herria ................., P.K. ................., Probintzia
*Telefonoa .............., sakelakoa ..............., E-posta ....................
(*) Oharra: Etxean telefonorik izan ezean, beste pertsona batena jarri, harremanetarako. Nahitaezkoa da gero jakinarazpenak jasotzeko.
Ikastetxea: ............ Herria
Zein aukera eta herrialde nahiago den, lehentasunaren arabera adierazi, 1tik 2ra ordenatua (hots, gehienetik gutxienera):
f A: Bost hilabete AEBetan (2007ko abuztutik abendura bitarte).
f B: Bi hilabete Kanadan (2007ko irailean eta urrian).
(*) Oharra: Aukera bakar bat markatuz gero, bestea ikasleak berak baztertutzat hartuko da.
Nik,
2007/2008 ikasturtearen lehenbiziko hiruhilekoan, atzerriko ikastetxe batean integratzeko programa egiteko deialdian parte hartu nahi dut eta baldintzak onartzen ditut.
Iruñean, 2007ko ....................aren ..............(e)an.
(Eskatzailearen sinadura)
(Aitaren, amaren edo legezko tutorearen sinadura)
ESKOLA ANTOLAMENDU ETA BERRIZTAPENERAKO ZERBITZUKO ZUZENDARIA.
3. ERANSKINA
Aitaren, amaren edo legezko tutorearen baimena
........................... jaun/andrea, ................ NANa duena, ................. ikaslearen aita, ama edo legezko tutorea naizen honek,
baimena ematen diot nire semeari/alabari Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren beka jasorik, bidaia egiteko eta atzerriko hizkuntzaren ikastaroa egin behar duen herrialdean egoteko eta, behar balitz, mediku laguntza hartzeko ere.
...................(e)n, 2007ko .........aren .........(e)an
(Aitaren, amaren edo legezko tutorearen sinadura)
4. ERANSKINA
2007-2008 ikasturtean atzerriko ikastetxe batean integratzeko programa
Ikasleak eta familiak konpromisoa onartzea.
Izena: ...........................
NANa: ............................
Ondokoa onartzen dugu:
_Badakigu atzerriko ikastetxean lortutako kalifikazioak ez direla baliozkotuko Nafarroako ikastetxera itzultzen denean.
_Esperientzia honen ondoren, gure semeak/alabak ahalegin berezia egin beharko du Nafarroako ikastetxearen programa akademiko arruntean berriz sartzeko.
_Atzerrian egon izanaren ondorioz, Nafarroako ikastetxea ez da aparteko neurriak hartzeko beharturik egonen.
_Edozein arrazoi dela-eta, ikaslea bere borondatez Nafarroara itzultzen bada behar baino lehenago, Hezkuntza Departamentuak ez du erabaki horren erantzukizunik bere gain hartuko.
_Denbora luzez familiatik at egoteak dakarrenaren jakitun gara.
...............(e)n, 2007ko ...........aren ......(e)an
(Aitaren, amaren edo legezko tutorearen sinadura)
(Ikaslearen sinadura)
Iragarkiaren kodea: F0702558
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
