27. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

34/2007 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak ekainaren 26an eman 240/2006 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez nekazaritzako nitratoek ura kutsatzen ahal duten eremuetarako jarduketa programa onetsi zen 2006-2009 urteetarako.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak, ekainaren 26ko 240/2006 Foru Aginduaren bidez, nekazaritza lanetako nitratoek ura kutsatzen ahal duten eremuetarako jarduketa programa onetsi zuen 2006-2009 urteetarako.

I. eranskineko 2. puntuko 2.1 idatz-zatia aldatu behar da lurrean zabal daitekeen simaurraren edo beste ongarri organiko batzuen gehieneko kantitateari dagokionez.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra._2006-2009 urteetarako nekazaritza lanetako nitratoek ura kutsatzen ahal duten eremuetarako jarduketa programa onesteko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak ekainaren 26an eman 240/2006 Foru Aginduko I. eranskineko 2. puntuko 2.1 idatz-zatia aldatzea.

2006-2009 urteetarako nekazaritza lanetako nitratoek ura kutsatzen ahal duten eremuetarako jarduketa programa onesteko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak ekainaren 26an eman 240/2006 Foru Aginduko I. eranskineko 2. puntuko 2.1 idatz-zatia honelaxe geldituko da:

"2.1. Lurrean zabal daitekeen simaurraren edo beste ongarri organiko batzuen kantitatea.

Lau urterako bigarren programa denez, lurrean zabal daitekeen simaurraren edo beste ongarri organiko (minda, lohiak, etab.) batzuen gehieneko kantitatea hauxe izanen da: 170 kg nitrogeno/ha urtean".

Azken xedapen bakarra. Indar hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2007ko otsailaren 12an._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0702698