I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak
393/2007 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, Tuteran eskualdeko jarduera ekonomikoetarako eremu bat ezartzeko UPSaren "S1-UE1 sektorearen kanpo zerbitzuak" eta "Sistema Orokor Atxikiak" izeneko proiektuen okupazioaren aitzineko aktak egiteko deitzen duena.
Nafarroako Gobernuak, 2005eko maiatzaren 30ean hartutako erabakiaren bidez, Tuteran eskualdeko jarduera ekonomikoetarako eremu bat ezartzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala onetsi zuen, bertako Udalak sustaturik (ekainaren 20ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 73. zk.).
2006ko azaroaren 6ko erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak UPS horren onura publikoa deklaratu zuen, desjabetzearen ondorioetarako. Orobat, horrek biltzen dituen proiektuek ukituriko finken okupazioa presakotzat jo zuen eta NASUINSA desjabetzearen onuradun izendatu (azaroaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 140 zk.).
Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak azaroaren 22an emandako 3596/2006 ebazpenaren bidez, aipatu proiektuetako obrek ukituriko ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen (abenduaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 148 zk.).
Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak, otsailaren 7ko 302/2007 Ebazpenaren bidez, behin betikoz onetsi zituen ukituriko ondasunen eta eskubideen zerrendak eta aipatu proiektuak, eta jendaurreko epean aurkezturiko alegazioa ebatzi zuen.
Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezko da ondasun haien titularrei dei egitea okupatu aitzineko aktak egiteko.
Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.
EBATZI DUT:
1. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Tuterako alkateari edo berak eskuordetzen duen zinegotziari dei egitea, 2007ko martxoaren 22an Tuterako Udaletxean ager daitezen, ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.
Aktak egiteko ordena interesatu bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.
Interesatu guztiek, baita ukituriko ondasunen gainean edozein eskubideren titular direnek ere, ekitaldi horretara agertu beharko dute, edo, bestela, behar bezala baimendutako ordezkaria bidali beharko dute, titulartasuna frogatzen duten agiriak (eskritura publikoa, Jabetza Erregistroaren ziurtagiria eta abar) aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, perituak eta notarioa, beren kontura, ekar ditzakete.
2. María Carmen Oteiza Ugarte eta Beatriz García El Busto andreak Administrazioaren ordezkari izendatzea, horietako edozeinek okupatu aitzineko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak izenpe ditzan.
3. Ignacio Nagore Lain eta Francisco Javier Fernández Militino izendatzea onuradunaren ordezkari, horietako edozein lan horretan aritu dadin, eta María Carmen Uriz Lusarreta, María Muguerza Mas eta Alfredo Torreblanca Larraya onuradunaren peritu, horietariko edozein aritu dadin.
4. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Tuterako Udaleko iragarki oholean. Halaber, ohartaraztea Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatzen diren ondorioetarako argitaratu dela honako hau.
Aktak egiteko tokia: Tuterako Udaletxea.
Eguna: 2007ko martxoaren 22a.
Ordua: 9:45.
Helbide ezezaguneko titularra: M.ª Pilar Sáenz Muñoz.
37. poligonoa, 395. lurzatia.
Ordua: 14:00.
Helbide ezezaguneko titularra: Inspección de Vehículos, S.A.
6. poligonoa, 551. lurzatia.
Iruñean, 2007ko otsailaren 14an._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.
Iragarkiaren kodea: F0702801