I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
5/2007 ERABAKIA, urtarrilaren 25ekoa, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak hartua, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren 2007ko plantilla organikoa onesten duena.
Uztailaren 5eko 18/2001 Foru Legeak Nafarroako ikus-entzunezkoen jarduera arautu eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua sortu zuen. Haren 32. artikuluan ezartzen da Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren zerbitzuan diharduten langileak Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei aplikatzen zaien legeriaren menpe egonen direla.
2007ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2006 Foru Legeak, 7. artikuluan, hauxe xedatzen du: "2007ko urtarrilaren 1etik aurrera, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko funtzionario eta estatutupeko langileen ordainsariak, 2006ko ekitaldiko Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko 18/2005 Foru Legean ezarritakoak, 100eko 2 gehituko dira _foru lege honen bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa bete ondoren_. Horrek ez du ezertan galaraziko, hala ere, lanpostu bakoitzaren ordainsarietan egokipenak egitea, bidezkoak badira, lanpostu horren aparteko zailtasun tekniko, dedikazio, erantzukizun, arriskugarritasun edo nekagarritasuneko edukiarekin bat datozela ziurtatzeko." Aurreko idatz-zatian adierazitako gehikuntza behin-behinekoa izanen da Nafarroako Gobernuak 2007ko lansarien behin betiko igoera zehazten ez duen bitartean, foru lege honen hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat."
Bestaldetik, lege horretako bigarren xedapen gehigarriak, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko funtzionario eta estatutupeko langileen ordainsarien 2006ko behin betiko igoerari buruz, hauxe xedatzen du: "2006ko ekitaldirako Nafarroako Gobernuaren aurrekontuei buruzko abenduaren 29ko 18/2005 Foru Legearen 7.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak kalkulatu eginen du 2006ko ekitaldian Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioei eta estatupeko langileei behin betikoz aplikatuko zaien lansari igoera orokorra, 2006ko uztailean administrazioak eta sindikatuek Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen lan baldintzei buruz 2006. eta 2007. urteetarako izenpetu zuten akordioa aplikatuta eta sektore publikoaren zerbitzuko langileriak eragindako gastuen arloan jarduera ekonomikoaren planifikazio orokorraren oinarriei eta koordinazioari buruzko xedapenetan ezarritako igoera administrazio horien lansari sitema berariazkora egokitzearen ondoriozko mugen menpean."
Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen eta estatutupeko langileen 2007ko lansarien behin betiko igoerari buruz, hirugarren xedapen gehigarriak hauxe xedatzen du: "Nafarroako Gobernuak kalkulatu eginen du 2007ko ekitaldian Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioei eta estatupeko langileei behin betikoz aplikatuko zaien lansari igoera orokorra, 2006ko uztailaren 21ean administrazioak eta sindikatuek Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen lan baldintzei buruz 2006. eta 2007. urteetarako izenpetu zuten akordioa aplikatuta eta sektore publikoaren zerbitzuko langileriak eragindako gastuen arloan jarduera ekonomikoaren planifikazio orokorraren oinarriei eta koordinazioari buruzko xedapenetan 2007rako ezarriko den igoera administrazio horien lansari sitema berariazkora egokitzearen ondoriozko mugen menpean."
Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren Estatutu Organiko eta Funtzionamenduzkoaren 15.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, plantilla organikoa onesteko eskumena Osoko Bilkurari dagokio.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretuak, 44. artikuluan, hauxe xedatzen du: "Lanpostuaren osagarria eta haren zenbatekoa erregelamendu bidez zailtasunak eta berariazko erantzukizuna kontuan hartuz zehazten diren lanpostuei esleituko zaizkie. Osagarriaren zenbatekoak ez du behin ere gaindituko du kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %75."
Kontseiluko langileen lanpostuak eta bertako lanaren egituraketa ikusirik, bidezkotzat jo da Administrazio Publikoko teknikarien funtzionario lanpostuen osagarriak aldatzea, haiek zailtasun teknikoarekin, erantzukizunarekin eta dedikazioarekin bat datozela bermatzeko.
Hori horrela, 2007ko urtarrilaren 25ean egindako bilkuran, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak erabaki hau hartu zuen:
ERABAKIA:
1. Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren 2007ko plantilla organikoa onestea.
2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2007ko urtarrilaren 25ean._Kontseiluburua, Ramón Bultó Llevat.
ERANSKINA
A) Funtzionarioak:
Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa) 1 A - 35 15 -
Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa) 1 A - 35 5
Goi mailako teknikaria (Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziaduna) 1 A - 35 10 -
Administrari laguntzailea 1 D - - 10,66 12
B) Behin-behineko langileak:
Lanpostua: kontseiluburuaren idazkaria. Kopurua: 1. Izendapen librekoa: X.
Lanpostua: kudeatzailea. Kopurua: 1. Izendapen librekoa: X.
Iragarkiaren kodea: F0702936