25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BAKAIKU

Aldaketa Autotaxi zerbitzuaren udal ordenantzan. Hasierako onespena

Bakaikuko Udalak, 2007ko urtarrilaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Autotaxi zerbitzuaren udal ordenantzan, ibilgailuen koloreari dagokionez.

Hona zer erantsi den ordenantzaren 3. artikuluan: "Autotaxi ibilgailuak edozein koloretakoak izan daitezke."

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Bakaikun, 2007ko urtarrilaren 16an._Alkatea, Javier A. Anda Landa.

Iragarkiaren kodea: L0701542