25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

KASEDA

2007ko tasak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

Kasedako Udalak, 2007ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen karga-tasen, ordenantzen eta tasen 2007rako aldaketa.

Jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragandakoan, behin betikoz onetsitzat joko dira aipatu karga-tasa eta tasen gaineko aldaketak, baita tasa horiek arautzen dituzten ordenantza fiskalen aldaketa ere.

Kasedan, 2007ko urtarrilaren 26an._Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0701468