25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AZKOIEN

Kirol instalazioetako prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2007ko urtarrilaren 18an, hasiera batean onetsi zuen Kirol instalazioetako prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalaren 5. artikuluaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, Kirol instalazioetako prezio publikoak arautzen dituen ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsirik egonen da eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Azkoienen, 2007ko urtarrilaren 26an._Alkatea, Sagrario Guinduláin Guerendiáin.

Iragarkiaren kodea: L0701455