25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

473/2007 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mendi ingeniari izateko 2 lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta oposizioaren lehenbiziko ariketa noiz eginen den ezartzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 29ko 1379/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mendi ingeniari izateko 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2006ko ekainaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 74. zenbakian.

Urriaren 2ko 2389/2006 Ebazpenaren bidez (2006ko urriaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, 128. zk.), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioen epea bukaturik, bidezko da izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Bidezko da, halaber, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposaturiko kideak izendatzea.

Bidezkoa da, azkenik, oposizioaren lehenbiziko ariketa noiz izango den adieraztea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mendi ingeniari izateko 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eranskinean ageri dena, onestea.

2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaian izateko proposatu dituen ordezkariak izendatzea: Santiago Arraiga Zorzano, mahaikide titular, eta Javier Alvarez García, ordezko.

3. Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 2007ko martxoaren 6an eginen da, asteartearekin, 10:00etan, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Sario eraikinean (Sadar errepidea, zk.g., Iruña). Ariketarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eta punta lodiko bolaluma beltza aldean dutela agertu beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

4. Ebazpen hau epaimahakideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari igorria, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Iruñean, 2007ko otsailaren 15ean._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

_Txanda irekia

Onartuak:

ALONSO FERNANDEZ, JESUS

ARIAS LOPEZ, TERESA MARIA

ARRECHEA VERAMENDI, ENRIQUE

BASTIDA TEJEDOR, LAURA

DE LA CUERDA PEREZ, MIKEL

DIAZ DE ALMANSA, ANA

DIAZ OSES, MIKEL

DIEZ DE ARIZALETA ELDUAYEN, MARIA

FERNANDEZ OLALLA, MARIANA

GARCIA GONZALO, JORDI

GUIBERT VALENCIA, MIGUEL

HERRERO DE AZA, CELIA

ILLAN ZABALZA, ANTONIO

JATO LOSFABLOS, LUIS

LAQUIDAIN TORRES, IVAN

MANTEROLA MATXAIN, IKER

MARIVELA COLMENAREJO, ROBERTO

MURO MARTINEZ DE QUEL, CARLOS

NAVARRO PEREZ DE PIPAON, LAURA

ORTEGA BLANCO, OSCAR

ORTEGA MARTINEZ, PEDRO

PRIETO LEZAUN, ESTHER

PRIMICIA ALVAREZ, IRANTZU SAGRARIO

SANTESTEBAN INSAUSTI, XABIER

SCHWENDTNER GARCIA, OSCAR

SOLA VIRTO, GREGORIO

VILLANUEVA CEBERIO, IÑIGO

VILLAR CESPEDES, JAVIER

VIZCAY URRUTIA, NEKANE

ZUBIZARRETA GUERENDIAIN, ANE

Baztertuak: inor ez.

_Igoera txanda

Onartuak: Inor ere ez.

Baztertuak: Inor ere ez.

Iragarkiaren kodea: F0702869