25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IZIZE

Herrilurretako aprobetxamenduen ordenantza. Hasierako onespena

Izizeko Kontzeju Irekiak, 2007ko otsailaren 3an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Izizen, 2007ko otsailaren 6an._Kontzejuko burua, Javier Elizalde Domínguez.

Iragarkiaren kodea: L0702136