25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALTSASU

Prezio publikoak aldatzeko espedientea, Altsasuko "Aita Barandiaran" zahar etxearen udal patronatuko tarifak 2007rako eguneratzeagatik. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2006ko azaroaren 24an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen prezio publikoak aldatzeko espedientea, "Aita Barandiaran" zahar etxearen udal patronatuko tarifak 2007rako eguneratzeagatik.

Onesteko erabakia 2006ko 154. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 25ean, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kontzeptua: hitzartutako plazak. 2007ko hileko kuota: G. Segurantzaren ebazpena.

Kontzeptua: baliatzen direnen plazak. 2007ko hileko kuota: 740,25 euro.

Altsasun, 2007ko otsailaren 6an._Alkatea, Asun Fernández de Garaialde Lazkano Sala.

Iragarkiaren kodea: L0702132