25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MENDABIA

Udal Planeko aldaketa

Mendabiako Udalak, 2007ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, ondoren heldu den erabakia hartu zuen erabateko gehiengoaz, hau da, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 47.3.ll) artikuluak Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2007 Foru Legearen 79.2 eta 70. artikuluei dagokienez ezarritako gehiengoaz:

1. Hasiera batean onestea Udal Planeko aldaketa, lurzoru urbanizagarri sektorizatu industrialeko S9/AR-11n eragiten duena, Mendabiako Udalak sustatua.

2. Espedientea jendaurrera ateratzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan iragarkia argitaratuz, hala egon dadin hilabetean.

Epe horretan, espedientea interesatuen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Mendabian, 2007ko otsailaren 6an._Alkatea, Samuel Caro Sádaba.

Iragarkiaren kodea: L0702101