25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

17/2007 FORU AGINDUA, otsailaren 7koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana, Nafarroako udal eta kontzejuek batera antolatzen dituzten arte eta kultur jardueretarako laguntzen deialdia aurrera eramateko 75.000,00 euroko gastua baimendu, laguntzak arautzen dituzten xedapenak onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua ematen duena.

Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuaren txostena ikusirik, kultur kudeaketako teknikaria daukaten Nafarroako udal eta kontzejuen arte eta kultur jardueretarako programak antolatzen laguntzeko, Nafarroako udal eta kontzejuek batera antolatzen dituzten arte eta kultur jardueretarako deialdia aurrera eramateko 75.000,00 euroko gastua baimendu, laguntzak arautzen dituzten xedapenak onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua eman da.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen maiatzaren 16ko 73/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 2007ko aurrekontuko "Udalen kultur ekitaldietarako laguntzak" izeneko A20002-A2510-4609-335100 kontusailaren kargura, 75.000,00 euroko gastua egiteko baimena ematea. Gastu hori Nafarroako udal eta kontzejuek batera antolatzen dituzten arte eta kultur jarduerak egiteko da.

2. Nafarroako udal eta kontzejuek batera antolatzen dituzten arte eta kultur jarduerei laguntzeko deialdiko arauak onestea ekitaldi ekonomiko honetarako, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua ematea.

3. Foru agindu hau igortzea Kultura Zuzendaritza Nagusiari, Kultur Ekintza Zerbitzuari, Kultur Jardueren Atalari, Ogasunak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Kultur Sustapenerako Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu honen kontra toki entitate interesatuek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, berau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2007ko otsailaren 7an._Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

I. ERANSKINA

Nafarroako udal eta kontzejuek batera antolatzen dituzten arte eta kultur jardueretarako laguntzak

ARAUAK

1._Xedea eta helburua.

1.1. Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak deialdi hau ezarri du, kultur kudeaketako teknikaria daukaten Nafarroako Udal eta Kontzejuei 2007an arte eta kultur jarduerak (antzerkia, musika, dantza, erakusketak eta antzekoak) antolatzen laguntzeko.

1.2. Programak urtarrilaren 12tik azaroaren 25era bitartean egin behar dira eta jarduerak elkarrekin antolatu beharko dituzte, hots, udal edo kontzeju batzuen artean zirkuituak antolatuko dituzte talde artistiko batekin, proposatutako programak merkeago atera daitezen. Toki entitate bakoitzak programa bateratu bakarrean hartzen ahalko du parte. Herriko festak direla-eta egiten diren jarduerak ezin dira sartu deialdi honetan.

2._Aurrekontua eta diru kopurua.

Dirulaguntza hauek, gehienez ere 75.000,00 euro, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2007ko gastuen aurrekontuko A20002-A2510- 4609-335100 dira.

3._Dirulaguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren diru-ekarpena bateragarria izanen da Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuek, beste administrazio publiko batzuek, beste entitate publiko edo pribatuek edo partikularrek ematen dituzten dirulaguntza guztiekin. Dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, dirusarrera edo berezko baliabide batzuekin baturik, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

4._Onuradunak: baldintzak eta eginbeharrak.

4.1. Deialdi honetako dirulaguntzak eskuratu nahi dituzten udalek ondoko betebeharrak izanen dituzte:

a) Kultur kudeaketako teknikaria edukitzea, lan kontratudun finkoa izan edo funtzionarioa izan, gutxienez lanaldi erdian kultur kudeaketara emana, eta 6. puntuan ezarritako dokumentazioa aurkeztea 5. puntuan finkatutako epean.

b) Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuak datuak eta jarduerak egiaztatzeko eskatzen duenean, hori onartzea.

c) Deialdi honetan diruz lagundutako programa egiteko erabiltzea dirulaguntza, ez beste edozertarako.

d) Programa aurrera eramatean egiten diren aldaketen berri ematea lehenbailehen. Dirulaguntza harturiko programan edozein aldaketa sartzeko Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariaren adostasuna behar da, eta honek baimena emanen du baldin eta aldaketak onetsitako programa funtsean aldatzen ez badu.

e) Onartutako programaren gastu osoa justifikatzea, 10. puntuan azaldu bezala.

f) Jardueren berri ematean, Nafarroako Gobernuaren babesa izan dutela adieraztea. Horretarako, onuradunek, aldi bakoitzean, Nafarroako Gobernuaren logotipoa erabiltzeko eskatuko diote Argitalpen Atalari, ondoko helbide elektronikoan: publicaciones@navarra.es, edo, bestela, ondoko web orrian: http:// www.navarra.es/catálogo de servicios/todos los servicios/otros/Símbolo Oficial del Gobierno de Navarra.

5._Eskaeren aurkezpena.

5.1. Eskabideak eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, arau hauek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.2. Laguntzaren eskabideak, deialdi honetako II. eranskinean ageri den ereduarekin bat, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Departamentuan aurkeztuko dira (Navarrería, 39, 31001 Iruña), edo ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipatutako edozein erregistrotan. Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduan ere igortzen ahal dira eskabideak. Azken kasu honetan 848 42 46 24 faxean jakinarazi beharko da kasuan kasuko postetxean aurkeztu dela dokumentazioa, epearen barrenean igorri dela frogatzen duen agiria erantsiz.

6._Eskatutako dokumentazioa.

6.1. Eskabideekin batera ondoko agiriak joanen dira:

a) Eskaera aurkezten duen udalaren izena.

b) Modu bateratuan programazioa aurkezten duten udalen izenak.

c) Entitate eskatzaileetako bakoitzaren deklarazioa, laguntzaren onuradun izateko debekuetan ez dagoela adierazten duena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 13. artikuluko 7. idatz-zatiarekin bat.

d) Programaren segimenduaz eta balorazioaz arduratzen diren kultur kudeaketako teknikarien izenak.

a) Plantillakoak izan edo plantillatik kanpokoak izan, kultur kudeaketako teknikariak badituztela frogatzen duten agiriak:

1. Toki entitateak kultur kudeaketako teknikarien lanetarako funtzionariorik edo kontratupeko langilerik badauka, izendapenaren edo kontratuaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko du.

2. Gainerako kasuetan, interesatuak toki entitatearen eta kultur enpresako enpresa baten artean dagoen kontratuaren fotokopia konpultsatua eta enpresaren eta langilearen arteko kontratuaren kopia aurkeztu beharko ditu.

e) Programaren azalpen zehatza, parte hartuko duten artista edo taldeak, jardueren egun eta tokiak eta aurrekontu osoa argi eta garbi adieraziz. Horretarako nahitaez bete beharreko fitxa ematen da, III. eranskinean ageri dena hain zuzen ere.

f) Tributuen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak beteak izatearen ziurtagiriak.

g) Horrekin batera beste dirulaguntzarik ba ote duen adierazi beharko da (administrazio publikoek zein erakunde pribatuek, nazionalek zein nazioartekoek emanak).

6.2. Dirulaguntzaren eskaera oso-osorik beteta egon ez edo eskaera baloratzeko aspektu garrantzitsuren bat behar bezala egiaztaturik ez badago, eskatzaileari akats edo hutsunea zuzentzeko eskatuko zaio. Horretarako, gehienez ere 10 egun balioduneko epea emanen zaio, hori jakinarazi eta ondoko egunetik hasita.

7._Instruitu eta ebaluatzeko organo eskudunak.

7.1. Kultur Ekintza Zerbitzua da laguntzak emateko prozedura instruitzeko organo eskuduna.

7.2. Eskabideak baloratzeko batzorde bat osatuko da. Kultura zuzendari nagusia izanen da haren lehendakaria. Batzordeak, gainera, kide hauek izanen ditu: Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, Kultur Jardueren Ataleko burua, Kultur Sustapenaren Bulegoko burua, Kultur Jardueren Atalari atxikitako teknikari bat eta Nafarroako Kultura Kontseiluko bi kide. Bere erabakia hobeki oinarritzeko, batzordeak behar dituen agiri osagarri guztiak eskatzen ahalko dizkio entitate eskatzaileari. Kanpoko adituen aholkularitza ere eska lezake.

7.3. Kultur Ekintzako Zerbitzuak, Ebaluazio Batzordearen akta ikusirik, deialdiaren gainean ebazteko proposamena aurkeztuko du.

8._Balorazio irizpideak.

8.1. Laguntzak esleitzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Programen interesa eta kalitatea, 6 puntu bitarte.

b) Deialdiaren aurreko urteko edizioan aurkeztutako aurrekontua osorik exekutatu izana, 2 puntu bitarte.

c) Programaren kultur errentagarritasuna, Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Jardueren Atalaren programei dagokienez, 2 puntu bitarte.

8.2. Laguntza hartu ahal izateko gutxienez ere 5 puntu lortu beharko dira.

9._Laguntza emateko ebazpena.

9.1. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Departamentuko kontseilariak, hiru hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita, foru agindu bat emanen du laguntzak eman edo ukatzeko.

9.2. Deialdiaren gainean ebazten duen foru agindua Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko iragarki oholean paratuko da (Iruñeko Navarrerria kaleko 39an), eta laguntzen eskabidea aurkeztu duten toki entitate onuradunei jakinaraziko zaie.

9.3. Laguntzaren zenbatekoa proiektuak lortzen duen puntuazioaren araberakoa izanen da, betiereonartzen den aurrekontuaren %50 gehienez.

9.4. Dirulaguntza jakinarazi ondotik, eskatzaileek idatziz adierazi beharko dute zenbatekoarekin ados daudela, jakinarazpena jaso eta 15 eguneko epean, eta hitza emanen dute berek ordainduko dutela aurrekontuaren eta emandakoaren arteko aldea. Epe hori pasatu eta idatziz adostasuna adierazi ezean, laguntzari uko egiten diotela ulertuko da.

9.5. Arau hauek betearazteko ematen diren egintzen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

10._Ordainketa, eta justifikatzeko prozedura eta modua.

10.1. Laguntzak bi epetan ordainduko dira: %50 9.4 puntuan aipatutako adostasuna jasotakoan, eta beste %50a jarduera bukatu eta gero, Kultur Ekintza Zerbitzuak adostasun txostena emandakoan.

10.2. Bigarren epea ordaintzeko baldintza izanen da ondoko frogagiriak 2007ko azaroaren 30a baino lehen aurkeztea:

a) Ebaluazio orri bat programako jarduera bakoitzeko (IV. eranskinaren arabera).

b) Udaleko idazkariaren edo kontu-hartzailearen ziurtagiria, alkateak ontzat emana (V. eranskinaren arabera), diruz lagundutako programaren gaineko honako datu hauek frogatzen dituena:

1. Ordainketaren kontabilitate agiriaren zenbakia.

2. Gastuaren kontabilizazio agiriaren zenbakia.

3. Kontratatutako talde artistiko edo erakundea.

4. Faktura zenbakia (Toki entitateei frogagiri gisa aurkezten zaizkien fakturak maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren arabera egin beharko dira. Dekretu horren bidez, fakturatu beharrak arautzen dituen erregelamendua onetsi zen).

5. Zenbatekoa (BEZa barne).

Datu horiek III. eranskineko fitxak erabiliz bete beharko dira. Fitxak oso-osorik beteko dira.

10.3. Dirulaguntza hartu duen programaren gastu osoa justifikatu beharko da. Onartutako programan ageri zen gastua baino gutxiago justifikatzen bada, dirulaguntza murriztu eginen da, laguntzaren portzentaje berberak mantentzeko.

10.4. Onuradunari, diruz lagunduriko programa burutu dela behar bezala frogatu ezik, aurrerakin gisa kobraturiko dirua itzul dezala eskatuko zaio, osorik edo parte bat, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz.

11._Arau-hausteak eta zehapenak.

11.1. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzen duen azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko IV. tituluan ezarritakoari jarraikiz jokatuko da.

11.2. Zehapen prozedura Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa izanen da.

12._Dirulaguntzen araubide orokorra.

Deialdiko arau hauetan aipatzen diren laguntzak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedaturikoarekin bat etorriko dira.

II. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena .........................................; NAN/IFZ ..........; bizilekua, jakinarazpenak egiteko: .................; Kalea: .................... Telefonoa: ......... bere izenean edo ondoko honen izenean (bidezko ez dena ezabatu):

Izena: ........................................; NAN/IFZ ..........; bizilekua, jakinarazpenak egiteko: .............; Kalea: .................... Telefonoa: .............. Hauxe aurkezten du:

Nafarroako udal eta kontzejuetan batera arte eta kultur jarduerak antolatzeko dirulaguntzen eskabidea .........(e)ko ........aren ......(eko) ..../200 Foru Aginduaren bidez onetsiriko arauei jarraituz (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa ..... zk., 200...ko ...............aren ....koa).

Aurkeztutako dokumentuak:

1. Eskabidea aurkezten duen udala.

2. Modu bateratuan programazioa aurkezten duten udalen izenak.

3. Entitate eskatzaileetako bakoitzaren deklarazioa, laguntzaren onuradun izateko debekuetan ez dagoela adierazten duena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 13. artikuluko 7. idatz-zatiarekin bat.

4. Programaren segimenduaz eta balorazioaz arduratzen diren kultur kudeaketako teknikarien izenak.

5. Programaren deskribapen zehatza, helburuak, parte hartzen duten artista edo taldeak, jarduerak noiz eta non eginen diren eta aurrekontu osoa, III. eranskinaren arabera, eta egindakoa ebaluatzeko erabiliko den sistema, IV. eranskinaren arabera.

6. Zergen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak beteak izatearen ziurtagiriak.

7. Horrekin batera beste dirulaguntzarik ba ote duen adierazi beharko da (administrazio publikoek zein erakunde pribatuek, nazionalek zein nazioartekoek emanak).

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin bat, lorturiko datuak dirulaguntzetarako deialdi honen espedientea tramitatzeko erabiliko da bakar-bakarrik. Interesatuek aurka egiteko eta datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea erabiltzen ahalko dute.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko hemezortzigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian aurreikusitakoaren ondorioetarako, eskabidea aurkezteak berarekin dakar interesatuak organo kudeatzaileari baimena ematea Zerga Administrazioaren Estatuko Agentziak, Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzatu beharreko ziurtagiriak eskatzeko.

...........(e)n, ....(e)ko .......aren ....(e)an.

Sinadura

NAFARROAKO GOBERNUA.

VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEA-KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA.

III. ERANSKINA

IV. ERANSKINA

V. ERANSKINA

Ziurtagiriaren eredua

Nik, ............(e)k, (izen-deiturak), ..................(e)ko (herria) .......(e)ko (udala edo kontzejua), ............... (kontu-hartzailea edo idazkaria) naizen honek, ziurtatzen dut:

Eskura ditudan datuak azterturik, 2007ko programa bateratuen datuak erantsiriko fitxetan ageri direnak direla. Horrela ager dadin, bidezko ondorioetarako, honako hau ematen dut, alkatearen ikus-oniritziarekin.

(Herriaren izena) (Eguna)

(Ziurtatzailearen izen-deiturak)

I.O.

Alkatea,

(Alkatearen izen-deiturak)

Iragarkiaren kodea: F0702224