23. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

31/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, erdi eta goi mailako Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntzako heziketa zikloetan sartzeko Gaitasun Artistikoaren proba egiteko deialdia egiten duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntzako heziketa zikloen curriculumak finkatzen dituen foru dekretuen 14. artikuluak agintzen duenez, Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloan sartzeko beharrezkoa izanen da behar den gaitasun proba gainditzea.

Ikusirik Lanbide Heziketako Zerbitzuak Gaitasun Artistikoaren proba egiteko deialdiei buruz emandako adostasun txostena eta Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dituen ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntzako erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko Gaitasun Artistikoaren proba egiteko deialdia egitea, ondorengo arauei jarraikiz:

1._Ondoko hauek egin behar dute Gaitasun Artistikoaren proba:

a) Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi edo goi mailako heziketa ziklo batean sarrera zuzenaren bidez eta edozein aukeratan sartu nahi eta aurreko deialdietan proba gainditu ez dutenek.

b) Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako heziketa ziklo batean proba bidezko sarreraren bidez eta edozein aukeratan sartu nahi eta ondoko baldintza hauetako bat betetzen dutenek:

_Arte Batxilergoko 1. mailako modalitateko irakasgaiak gaindituak ez izatea.

_Aurreko deialdietan proba hau gainditua ez izatea.

_Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloak egiteko sarbide proba gainditua ez izatea.

c) Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako heziketa ziklo batean proba bidezko sarreraren bidez eta edozein aukeratan sartu nahi eta baldintza hauetako bat betetzen dutenek:

_Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako teknikariaren titulurik ez izatea.

_Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloak egiteko sarbide proba gainditua ez izatea.

_Arte Batxilergoko "Diseinuaren oinarriak" izeneko irakasgaia gainditua ez izatea.

_Aurreko deialdietan proba hau gainditua ez izatea.

2. Gaitasun Artistikoaren proba egun hauetan eginen da:

a) Lehenbiziko deialdia: 2007ko maiatzaren 22an erdi mailako zikloetarako eta 2007ko maiatzaren 31n goi mailako zikloetarako.

b) Bigarren deialdia: 2007ko irailaren 4an erdi eta goi mailako zikloetarako.

Inskripzioa

3. Gaitasun Artistikoaren proba egiteko inskripzioa egin nahi dutenek I. eranskinean agertzen den eredu normalizatuaren araberako eskaera aurkeztu beharko dute Iruñeko edo Corellako Arte Eskolan.

4. Inskripzioa lehenbiziko deialdian egiteko egunak Iruñeko eta Corellako Arte Eskoletan ikasle berriek heziketa zikloetan inskrizpioa egiteko arauetan ezarritako berak izanen dira.

Bigarren deialdian, inskripzioa 2007ko irailaren 3an eginen da, Iruñeko Arte Eskolan.

5. Bi deialdietan onartutakoen behin-behineko eta behin betiko zerrenda Arte Eskoletan argitaratuko dira, proba egin baino lehenago denbora nahikoa emanez.

Epaimahaiak

6. Arte eskola bakoitzean epaimahai bat eratuko da, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak izendatua. Mahaian kide hauek izanen dira:

_Mahaiburua: Arte Eskolako zuzendaria edo zuzendariordea.

_Idazkaria: Arte Eskolako idazkaria.

_Mahaikideak: bi irakasle, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer-maisuen kidegokoak, 2006/2007 ikasturtean Iruñeko edo Corellako Arte Eskolan aritzen direnak.

7. Epaimahaiaren eginkizunak hauek izanen dira:

a) Gaitasun Artistikoaren proba egin eta ebaluatzeko prozesua antolatzea, zuzen egin dadila begiratzea eta prozesuko aktak egitea.

b) Probako ariketak prestatzea.

c) Onartu diren izangaien behin-behineko eta behin betiko aktak argitaratzea eta haien aurka jartzen diren erreklamazioak ebaztea.

d) Proba zaindu eta zuzen egiten dela ziurtatzea.

e) Izangaien nortasuna frogatzea.

f) Probako ariketak zuzendu eta kalifikatzea.

g) Emaitzen aktak egin eta argitaratzea eta haien aurka jartzen diren erreklamazioak ebaztea.

e) atalari dagokionez, agiriak aztertzean, izangairen baten nortasunaren inguruan zalantzarik izanez gero, kasuan kasuko epaimahaiak baimena emanen dio pertsona horri probak egiteko. Probak bukatuta, epaimahaiak eskatuko dio bere nortasuna inolako zalantzarik gabe froga dezala, egokien deritzon prozeduraren bidez. Egiaztatu ezik, ulertuko da ez duela proba egin.

8. Bi deialdietako epaimahaiak maiatzaren 3an eratuko dira.

9. Epaimahaietako buruek zilegi izanen dute behar diren laguntzaileak izendatzea, izena eman duten izangaien arabera.

Laguntzaile horiek kasuko arte eskolan eskola ematen duten irakasleak izanen dira.

Hauek izanen dira laguntzailearen eginkizunak:

_Ikasgelak antolatzea.

_Probarako ereduak prestatzea.

_Probara joan eta kontrolatzea.

_Izangaien nortasuna frogatzea.

Proba egiteko lekua, eguna eta ordua

10. Lehenbiziko deialdiko Gaitasun Artistikoaren proba inskripzioa egin deneko arte eskolan eginen da, maiatzaren 22an erdi mailako zikloentzat, eta maiatzaren 31n goi mailakoentzat, ordu hauetan:

15:30ean: deia eta izangaien dokumentazioa egiaztatzea.

16:00etan: proba egitea. Iraupena: 3 ordu.

Bigarren deialdiko Gaitasun Artistikoaren proba, hala erdi mailakoa nola goi mailakoa, Iruñeko Arte Eskolan eginen da, irailaren 4an, lehenbiziko deialdirako ezarritako ordutegi eta iraupen berekin.

Probaren emaitzak eta erreklamazioak

11. Gaitasun Artistikoaren probaren lehenbiziko deialdiaren emaitzak proba egin zeneko ikastetxean argitaratuko dira:

_Erdi mailako Gaitasun Artistikoaren proba: behin-behineko emaitzak maiatzaren 20an, eta behin betikoak ekainaren 5ean, 12. puntuan aipatutako erreklamazio aldia bukaturik.

_Goi mailako Gaitasun Artistikoaren proba: behin-behineko emaitzak ekainaren 11n, eta behin betikoak ekainaren 15ean, 12. puntuan aipatutako erreklamazio aldia bukaturik.

Bigarren deialdiko behin-behineko emaitzak Iruñeko Arte Eskolan argitaratuko dira, irailaren 5ean, eta behin betikoak, irailaren 7an, hurrengo puntuan ezartzen den erreklamazio aldia bukatu ondoren.

12. Erreklamazioak epaimahaiko buruari igorri beharreko idazkiaren bidez aurkeztuko dira proba egin zen ikastetxean berean, behin-behineko emaitzak argitaratzen direnetik argitaratu ondoko eguneko 14:00ak arte.

13. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatutakoan, epaimahaia bilduko da horiek aztertu eta ebazteko. Epaimahaiak horien gainean hartutako ebazpena jakinarazteko prozedura behin betiko akta jendaurrean jartzea izanen da.

14. Epaimahaiak hartutako ebazpena jakinarazteko, emaitzen behin betiko akta jendaurreratuko da, eta interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiari zuzendua, emaitzen behin betiko aktak argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Egiaztapena

15. Erdi mailako heziketa zikloen Gaitasun Artistikoaren proba gaindituz gero, horrek balioa izanen du Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako heziketa ziklo guztietarako.

16. Goi mailako heziketa zikloen Gaitasun Artistikoaren proba gaindituz gero, horrek balioa izanen du Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi eta goi mailako heziketa ziklo guztietarako.

17. Arte Eskolako zuzendariak, III.eranskinean (A-B) agertzen den eredu normalizatua erabiliz, ziurtagiria eginen die proba gainditzen duten izangaiei, "Gai" direla adieraziz eta lortutako zenbakizko kalifikazioa aipaturik, hamarren batekin.

Probaren edukia, garapena eta ebaluazio irizpideak

18. Proba desberdina eginen da erdi eta goi mailan. Probaren egitura II. eranskinean zehaztuta dago. Bi ariketa izanen ditu:

a) Ematen den gai bati buruzko zirriborroak egitea; gero eginen den kolorezko marrazki baten oinarri izanen dira. Zirriborroen xedea ikus-mezu funtzional bat planoan prestatzea izanen da.

Izangaiaren sentsibilitate artistikoa eta sormena, konposizioak egiteko gaitasuna eta komunikatzeko zentzua baloratuko da; halaber, berariazko gaitasun eta trebetasunak, gauzak atzemateko eta ikusteko gaitasuna, bai eta arte plastikoetarako eta diseinurako gaitasuna eta joera ere.

b) Aurreko ariketan egin diren zirriborro horietako bat burutzea.

Izangaiak bere ideiak zehazteko eta egoki aurkezteko duen gaitasuna baloratuko da, irudikatzeko eta komunikatzeko gaitasuna, bai eta bere lanean erakutsi duen zentzu artistikoa eta sentsibilitatea ere. Horrekin batera, izangaiaren sormena, espazioaren zentzua eta konposiziorako duen gaitasuna, koloreak aukeratzeko eta konbinatzeko sentsibilitatea eta Arte Plastikoetarako eta Diseinurako gaitasuna eta joera.

19. Probaren kalifikazioa bi ariketen batez besteko aritmetikoa izanen da; horietariko bakoitza 0tik 10era baloratuko da. Proba gainditutzat jotzeko azken kalifikazioan 5 puntu edo gehiago lortu beharko dira eta ariketa bakoitzean gutxienez 5.

20. Proba honen emaitza "Gai" edo "Ez-gai" izanen da, eta zenbakizko kalifikazioa ere adieraziko da, hamarren batekin.

21. Ikastetxeek argibideak emanen dizkiete Gaitasun Artistikoaren proba egiteko izena ematen dutenei, edukiak eta garapena ezagut ditzaten.

22. Deialdi honen kontra, arauen kontra eta haien aplikazio egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Lanbide Irakaskuntzak Berriztatu eta Garatzeko Atalera, Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora, Argibide eta Agiri Bulegora eta Iruñeko eta Corellako arte eskoletara.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 24an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

I. ERANSKINA

Gaitasun Artistikoaren proba egiteko inskripzioa

_Norberaren datuak

1. deitura

2. deitura

Izena NANa

Jaioteguna:

Helbidea: kalea/plaza

P.K. Herria

Probintzia

Telefonoa

Gaitasun Artistikoaren proba egiteko onartzeko eskatzen du. Maila:

f Erdi maila.

f Goi maila.

EGIN NAHI DEN HEZIKETA ZIKLOA IKASTETXEA

1._

2._

3._

..................(e)n, 2007ko .......aren ....(e)an

Eskatzailearen sinadura

II. ERANSKINA

Gaitasun Artistikoaren probaren ezaugarriak

Zirriborroak/marrazkiak egitea.

Egin diren zirriborroetako bat garatzea.

Probaren garapena eta ebaluazio irizpideak

_Gai jakin bati buruzko marrazki edo zirriborroak egitea; gero burutuko den kolorezko marrazki baten oinarria izanen dira.

_Baloratuko dira sormena, gaitasunak eta trebetasunak, gauzak atzemateko eta ikusteko gaitasuna, bai eta ezarri diren lanbide arlo horien esparruko arte plastikoetarako eta diseinurako gaitasuna eta joera ere.

_Aurreko ariketan egin diren zirriborro horietako bat burutzea.

_Hautagaiak sorkuntzarako duen gaitasun artistikoa, espazioaren zentzua eta konposiziorako duen gaitasuna baloratuko dira; koloreak aukeratzeko eta konbinatzeko sentsibilitatea eta Nafarroan ezarrita dauden lanbide arlo horien esparruko arte plastikoetarako eta diseinurako gaitasuna eta joera ere.

Ondoko lanbide arloetan sartzeko aukera ematen du:

* Industri diseinua.

* Diseinu grafikoa.

* Barnekoen diseinua.

* Eskultura arloko arte aplikatuak.

* Liburuaren arloko arte aplikatuak.

* Jantzigintzaren arloko arte aplikatuak.

* Hormaren arloko arte aplikatuak.

* Loreen bidezko artea.

* Zeramika artistikoa.

* Esmalte artistikoak.

* Artearen arloko bitxigintza.

* Ehun artistikoak.

* Beira artistikoak.

Marrazkiak/zirriborroak egitea

Egin diren zirriborroetako bat garatzea

Probaren garapena eta ebaluazio irizpideak

_Zirriborroen xedea ikus-mezu funtzionala planoan prestatzea izanen da.

_Hautagaiaren sentsibilitate artistikoa eta sormena, konposizioak egiteko gaitasuna eta komunikatzeko zentzua baloratuko da.

_Aurreko ariketan egin diren zirriborro horietako bat burutzea.

_Hautagaiak bere ideiak gauzatzeko eta egoki aurkezteko duen gaitasuna baloratuko da, irudikatzeko eta komunikatzeko gaitasuna, bai eta bere lanean erakutsi duen zentzu artistikoa eta sentsibilitatea ere.

Ondoko lanbide arloetan sartzeko aukera ematen du:

* Industri diseinua.

* Diseinu grafikoa.

* Barnekoen diseinua.

* Eskultura arloko arte aplikatuak.

* Liburuaren arloko arte aplikatuak.

* Jantzigintzaren arloko arte aplikatuak.

* Hormaren arloko arte aplikatuak.

* Loreen bidezko artea.

* Zeramika artistikoa.

* Esmalte artistikoak.

* Artearen arloko bitxigintza.

* Ehun artistikoak.

* Beira artistikoak.

Gutxienekoa

5

5

Ponderazioa

50 %

50 %

Iraupena

3 ordu

II-A ERANSKINA

Gaitasun Artistikoaren probaren ziurtagiria

ERDI MAILA

............................................... jaunak/andreak, .............................ko Arte Eskolako zuzendaria den aldetik,

Aditzera ematen dut:

2007ko ............aren .........(e)an egindako Gaitasun Artistikoaren probaren ebaluazio aktaren arabera, ........................ jaunak/andreak, ............. NANa duenak, GAI dela frogatu duela, azkeneko kalifikazioa .................. puntukoa izan baitu. Proba hori ...../2007 Ebazpenaren bidez arautu zen.

Kalifikazio horri esker, ikasleak onartzeko arauei jarraikiz, Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako heziketa zikloetan zuzenean sartzen ahal da, betiere gainerako baldintzak betetzen baditu.

Iruñean, 2007ko .........aren ...........(e)an

Zuzendaria Idazkaria

Sinatua Sinatua

II-B ERANSKINA

Gaitasun Artistikoaren probaren ziurtagiria

GOI MAILA

2007ko ............aren .........(e)an egindako Gaitasun Artistikoaren probaren ebaluazio aktaren arabera, .................................. jaunak/andreak, .................. NANa duenak, GAI dela frogatu duela, azkeneko kalifikazioa .................. puntukoa izan baitu. Proba hori ...../2007 Ebazpenaren bidez arautu zen.

Kalifikazio horri esker, ikasleak onartzeko arauei jarraikiz, Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi eta goi mailako heziketa zikloetan zuzenean sartzen ahal da, betiere gainerako baldintzak betetzen baditu.

Iruñean, 2007ko .........aren ...........(e)an

Zuzendaria Idazkaria

Sinatua Sinatua

Iragarkiaren kodea: F0701643